Xabier Sarasua: «Lehentasuna ezkerreko polo subiranista zibila artikulatzea da»


2004ko azaroaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aretxabaletako zinegotzia izaki, udaletxeetan kargu gabe geratu diren hautetsien auzia izan dugu hizpide abiapuntuan Xabier Sarasuarekin: «Alderdi bat herri erakundeetatik at izatea deitoragarria da. Aralar koherentziaz jokatzen saiatu da. Hasieratik arazoari aurre egin genion, hala ere, kargu gabetuek borondaterik ez izatea leporatu digute. Hori ez da egia: ez Leitzan ez Zaldibian, ezta inon ere, eta herri plataformakoek badakite. Leitzako udalean izan ezik, arrazoiak arrazoi, Aralarrek ez du berea ez den kargurik hartu. Aretxabaletan, lehen udal batzarrean, plataformek Aralarrek erakutsitako borondatea onetsi zuten". Arazoa bideratzeko Aralarren jarreraz mintzatu zaigu jarraian: "Egoera konpontzeko erabaki gaitasuna, gestiorako ahalmena eta baliabideak artikulatu behar dira. Eta premisa horiek gauzatzea borondatearen araberakoa da. Guk ezin dugu Alderdien Legea baliogabetu eta estatuak kendu dizkien zinegotzi karguak eman, hori guztia lege kontua delako. Guk udal kontseiluen bidea urratu nahi dugu, arazoa praktikan gainditzeko. Proposamen irekia da eta aipatutako premisak gauzatzeko modukoa. Herri plataformek Hauteskunde Legearen 182. 2 artikuluaren bidetik joan nahi dutela diote, baina ez dute horrela egiten, estatuak ez die-eta bide hori urratzen utziko. Artikulua erabilgarria bada, erabili dezatela. Guk zazpi udaletxetan ez ditugu haiei dagozkien eserlekuak hartu, hala ere, haiek ere ezin izan dituzte hartu. Batasunak berak dauka predikatzen duten bide hori aplikatzeko aukera eta ez du aplikatu. Zergatik ez dute egin eta proposatzen dutena egingarria dela demostratu? Joka dezatela horrela hauteskundeak errepikatu egin behar izan ziren Nafarroako herrietan. Nola eska diezagukete besteoi beraiek egiten ez dutena? Gu arazoa gainditzeko prest gaude, baina Batasunak ez du aurrez aurre esaten diguna gero praktikatzen. Kalean 'apartheid'aren erantzuleak egiten gaitu, baina Aralarren ekimenez eman zaie plataformei udaletan esku-hartze zuzena».

Aralarrek II. Biltzarra burutuko du azaroaren bigarren asteburuan? Zein da zuen helburu behinena?
Ezkerreko polo subiranista zibil anitz eta zabala artikulatzea da gure lehentasuna. Hasteko eta behin, Euskal Herriak gatazkatik atera behar duelako eta ateratzeko ezker abertzalearen beharra duelako. Paradoxaz, ezker abertzalea zatituta eta ahulduta dago, eta, halaber, gizarte mugimenduak eta mugimendu sindikalaren sektore handienak ezkerrekoak eta abertzaleak dira. Ezker abertzalearen ahalmena izugarria da, baina ahalmen hori ez da islatzen hauteskundeetako emaitzetan. Gure helburu behinena, ezker abertzalea artikulatu dezaketen sentsibilitate horiek guztiak bildu eta arazoari erantzuteko modua bilatzea da.

Zer ekarri du Aralarrek ezkerreko polo subiranista zibilaren artikulatze lan horretan, Batasunatik zatitu zenetik?
Aralar inoiz ez da Batasuna izan. Batasunarekikoa, zatiketa baino hautu pertsonala izan zen. Batasunaren barruan ezker abertzalea ez zihoan bide onetik. Ezker abertzalea beste oinarrietan finkatu beharra ikusi genuen. Aralarrek bere bidea urratuz ondorio baikor asko ekarri du. Esate baterako, Batasuna prozesuan nagusitu zen Bateginez ildoa ez da gauzatu. Eta ez da gauzatu, besteak beste, Aralar sortu zelako eta Bateginez ildoa eraman ezina zelako. Aralarrek beste ildo bat jarri du mahai gainean. Eta ez hori bakarrik. Gizartea jabetu da »orokorrean ezkerrekoa eta abertzalea izaki» ezker abertzalearen aukera bakarra ez dela borroka armatuari onarpen moduko bat ematen dion ildoarena, Batasunaren aukera, kasurako. Egun lehen helburua gatazka gainditzea da eta hori gauzatzeko beste aukeren beharra dago. Ezker abertzalean duela bi urte baino askoz onartuago dago gatazka konpontzeko prozesua lan politiko hutsetik etorriko dela. Une honetan inork ez du pentsatzen borroka armatuaren eraginez ezer negozia daitekeenik. Aitzitik, borroka armatua gelditzeak ekar lezakeen lorpen handiena, presoen askapena lortzeaz gain, ezker abertzalea bateratzea eta independentziarako gizarte-mugimendua sendotzea litzateke.


Horiek horrela, zein dira ezkerreko polo subiranista zibila delako ekimena gauzatzeko eragozpenak eta aukerak?
Hasteko, ekimena beharrezko eta ezinbestekoa da, ez dago beste biderik. Eragozpen handienak gatazkaren beraren inertziak dira, inertzia hauen ondorioz orain arte ez dira beharrezkoak diren pausoak eman. Alabaina, ziklo politiko honen amaierara iristen ari gara. Herri honetako parte bati autonomia eman dion zikloa amaitzen ari da, eta halaber, ziklo honen amaierak borroka armatuaren zikloa bukatutzat jo behar du. Bi ekimen horien amaierak ezkerreko polo subiranista zibilaren aukera edota zikloa ekarriko ditu.

Nola bidera daiteke ziklo berria, ordea?
Ziklo berria abiatzeko estatuarekin negoziatu beharko da, eta horretarako subjektu politiko bezala egituratu nahi duen gehiengo soziala artikulatu behar dugu. Subjektu politiko horrek bere gain hartu behar du ea erabaki ahalmena bere egin nahi ote duen eta erabaki hori gauzatzeko prest dagoen. Gehiengo sozial hori da estatuarekin negoziatzeko ahalmena izan dezakeen bakarra.

Zein da ziklo berria gauzatzeko oinarria?
Oinarria eraikuntza zibila, soziala eta nazionala artikulatzea da. Horregatik ekimenak politiko hutsa eta zibila izan behar du. Artikulatuko den ezkerreko polo subiranista zibila zenbat eta lehenago gauzatzeak lagunduko du negoziazioa estatuarekin bideratzen herri hau indartsuagoa izango delako, bai geure sozietateari begira, baita nazioartean ere.

Oinarri hori gauzatuta, uste duzu ez dela ETAren beste ziklo bat etorriko?
Hori uste dut, bai. Arazoa ez baita ETA. ETA arazoaren ondorioa eta zatia da, nahiz eta gero eta gehiago Espainiako Gobernuarentzat ez ezik, euskal sozietatearentzat arazo den.

EAJ prest al dago autonomiaren aldia gainditu eta Madrili aurre egiteko? Estatuarekin konfrontazio demokratikoan sartzeko moduan ikusten al duzu?
Hain zuzen ere, EAJ bide horretan joan dadin, beharrezkoa da ezkerreko polo subiranista zibila gauzatzea, EAJren alternatiba izateko bokazioa izango duena. Ezkerrekoa eta abertzalea den gehiengo soziala badago, baina ez du guk nahi dugun beste eragiten politikan. Alternatiba hau gauzatzen bada, EAJ estatuarekin konfrontazio demokratikoan sartzera behartuko dugu.

Ibarretxeren planak balio al du ziklo politikoaren amaiera ekartzeko?
Planak Euskal Herriak ziklo politiko honen amaiera eta ziklo berri baterako oinarriak behar dituela adierazten du, eta oinarrietako bat Euskal Herriaren subiranotasuna dela aitortu ere. Hori oso inportantea da eta aprobetxatu behar dugu.

Aralarretik planak gabeziak eta hutsuneak dituela esan duzue, hala ere?
Jakina, planak sinesgarritasun falta nabariak ditu. Batetik, EAJk ez du aliantzarik egin nahi estatuarekin konfrontazio demokratikoan sartu nahi dugun indar eta eragile politikoekin. Ez du prozesu honetan beharrezkoa den indar metaketarako lanik egin, ezta borondaterik erakutsi ere. Bestetik, herri kontsultaren aukera orain egin beharrean gerora egingo dutela esan du Ibarretxek. Eta hori iruzurra da, lehendakariak agintaldi honetan egitea agindu baitzuen. Hori datozen hauteskundeak herri kontsultaren ordezkoa bihurtu nahi izatea da, beldurraren botoa bilatzea. Hori ez da zilegi eta salatu beharra dago. Halaber, hiru hutsune ere baditu, gutxienez. Bat: autodeterminazio eskubidea aipatzen du, baina independentziari ez dio aukera zehatzik ematen. Atxikimendu libreko estatusaren aukera aipatzen du, eta independentziaren aukerak zilegitasun berbera izan behar luke, herri honen gehiengoak horrela erabakiko balu. Bi: ezkerreko hankak huts egin dio planari. Hirukoak ez du ezkerreko eragileekin aliantzarik bilatu. Sindikatuaren gehiengoa oso kritikoa da Ibarretxeren planarekin. Ezinbestekotzat jotzen diren hainbat eskuduntzari »enplegu eta gizarte asegurantza, kasu» ez die behar bezala heltzen. Hiru: kontsulta egiteko biolentziarik gabeko egoera batean egon behar dugula dio. Hori ez da nahikoa. Bakerako plan bat bideratu beharko luke, indar politiko guztiok gatazka gainditzeko konpromisoa har dezagun.

Plana horrela bideratu ezean, autonomiaren aukera berritu liteke. EAJ PSOErekin erdibideko akordio batera iristeko moduan ikusten al duzu?
Bai. Arrisku hori badago. Baina arrisku hori saihesteko bidea ezker subiranista zibila artikulatzea da. Zentzu horretan, datozen hauteskundeetan ezkerreko bide subiranista landu nahi duten indarrek legebiltzarrean ordezkaritza lortzea ezinbestekoa da. Hala ere, gatazka gainditzeko abertzaleak bilduko dituen baino bilgune zabalago bat beharko dugu. Autodeterminazioaren alde gauden guztiok oinarriak finkatu behar ditugu, eta ondoren PSOErekin negoziatu. Finean, PSOEk badaki abertzaleok ezin dugula arazoa konpondu haiekin kontatu gabe, eta haiek ere badakite gu gabe ezin dutela konpondu. Halaber, EAJk eta PSOEk badakite haiek bakarrik ezin dutela arazoa konpondu.

EAEko hurrengo hauteskundeen ostean, gobernuan sartzeko aukera izanez gero, sartuko al litzateke Aralar?
Ez zait burutik pasatzen ere Aralar EAEko gobernu batean sar daitekeenik. Aralarren nahia ezkerreko polo subiranista zibila artikulatzea da. Abertzale kontserbatzaileen alternatiba horrek joera horrekin jaio behar du. Herri honen eraikuntzan gobernu baten bidez jarduteko aukera geroago iritsiko zaio ezker abertzaleari. Egun, horrelako gobernu batean sartzea akats handia litzateke.

Bestalde, Batasunak gatazka konpontzeko ekarpen berria iragarri du azaroaren 14rako. Zer espero duzue?
Ikusi egin beharko. Ea ez den hileroko proposamen historikoa. Azken aldian hainbat iragarpen egin dute eta gero ez dituzte sortutako espektatibak bete. Guri ez digu mesede handirik egin iragarpena gure Biltzarraren egun berean jarri izanak. Fundamentuzko ekarpenarekin baletoz, gaitzerdi!

Zure ustez nola jokatu behar luke Batasunak?
Gure ikuspegitik, Batasunak EHk hartu zuen bidea hartu behar luke. Eta hori ez da horren konplikatua. Batasunak borroka armatuaren zikloa amaitu beharra dagoela esan behar du. Batasunak erabaki subjektua herritarrak direla onartu behar du, eta ondoren berau gauzatzeko konpromisoa hartu. Ekimen politiko eta zibil hutsetatik bide egingo dugun ezker abertzalea artikulatu behar dugu. Bide horretatik joanez gero gatazka gainditzeko moduko parametrotan arituko gara eta Euskal Herriaren eraikuntza politiko eta soziala eraiki ahal izango dugu.

Batasunak hori esatea nahiko litzateke borroka armatua bertan behera gelditzeko? ETAk aintzakotzat hartuko luke?
ETAren eta presoen kolektiboaren barruan jende asko egoera oso zailean dago. Gehienek aukera berri bat eskatzen dute. Aukera hori euskal herritarrek libreki erabaki behar dutela onartzea da, bai estatuarekiko bai erakunde armatuarekiko independentziaz erabakitzea. Gatazka gainditzeko eta autodeterminazio bidea urratzeko elkarrizketa, su-etena eta distentsioa beharrezkoak direla badaki Batasunak. Lizarra-Garazi Akordio garaian antzeko hitzak erabili ziren, EHk konponbidea bide politiko hutsetik etorriko zela esan zuen publikoki. Gainera Batasunak ez du ETA gaitzetsi behar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude