Zer da... Aurrekontuak


2004ko ekainaren 20an
Edozein organizazio politiko, estatal, autonomiko edo enpresarialek, eta are familiarrek ere, behar bezala funtzionatuko badu, plan ekonomiko bat behar du urtero. Helburua gastuek sarrerak ez gainditzea da eta, ondorioz, desorekarik gabe funtzionatzea. Aurrekontuez hitz egiten denean, ordea, estatuko edo gobernu autonomikoetako ogasun publikoak edota bestelako botere batzuetakoak »foru aldundietakoak edo udaletakoak, esate baterako» ekitaldi ekonomiko baterako (eskuarki urtebetekoa) duen plan ekonomikoaren kontabilitateko adierazpenari egiten zaio erreferentzia. Ohikoena aurrekontuak bitan banatzea da: sarrerak eta gastuak. Sarreren atalean agertzen dira zergen, tasen, ondarezko operazioen eta zorpetzearen bidez jasotzeko aurreikusiriko kopuruak. Gastuen atalean, berriz, jarduerako departamentu bakoitzari dagozkionak agertzen dira, kapituluka sailkatuak: pertsonala, ondasun eta zerbitzuen erosketa, transferentziak, inbertsioak, kapitaleko operazioak... Aurrekontuen gaineko eztabaida, ogasun publikoaren kasuan, eginkizun behinenetakoa da edozein gobernurentzat edota herriaren subiranotasunetik datorren eta hura ordezkatzen duen edozein organorentzat. Edozein gobernuk, gobernatzen segituko badu, urtero atera behar izaten ditu aurrera bere aurrekontuak. Aurrera ateratzea lortzen ez badu, bakarrik edo beste indar politiko batzuen laguntzaz, lehengo aurrekontuak beste urtebetez luzatzen dira.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude