Museo bat


2004ko ekainaren 20an
Berriki herri maputxearen kontrako ebazpen baten berri izan dugu: senar-emazte maputxe batzuek okupatutako 500 hektareako lur sail abandonatua utzi beharko dute, Benetton konpainiakoak direlako. Herri maputxeak lotura oso berezia du lurrarekiko. Emakumeak eta gizasemeak ez dira lurren jabeak edo nagusiak, lurraren parte bazik »maputxe hitzak lurreko jendea esan nahi du». Garai batean izandako lurren zati handi bat galdu dute maputxeek. Horregatik, asko eta asko hirietara joan dira bizitzera. Esaten dutenez, maputxeentzako ez dago lur sailik gabe bizitzea baino gauza mingarriagorik. Hiriek maputxeen kultura desagerrarazten dute errukirik gabe. Hirietan desagertzen ari da maputxeen hizkuntza.

Museoa eraiki du Benettonek Patagonian, besteak beste, maputxeei buruzkoa. Museo bat eraikitzeak, ordea, ez du esan nahi beraien balioa aitortzen zaienik. Ez horixe. Batzuetan hilak nahi lituzketen gauzak gordetzeko egiten dituzte museoak. Haatik, maputxe herriarentzat zilegitasun handia du lurrak berreskuratzeko borrokak, museoen gainetik bizirik dagoen herria baita.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude