Baleak, bisiguak eta antxoak


2004ko martxoaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herriko arrantzaren historia ezagutzeko, lehenik eta behin Paleolitora arte egin behar dugu atzera, ordukoak baitira lehendabiziko aztarna arkeologikoak. Ondoren, Erdi Aroraino joan behar dugu, garai hartakoak ditugu eta euskal arrantzaren inguruko agiririk zaharrenak. Arrantzak garrantzi handia izan zuen XV., XVI. eta XVII. mendeetan. Hegoaldean gainbehera jo zuen XVIII. mendean, XIX.ean berriz ere gora egin zuen, eta XX.ean gehiegizko arrantzaren arazoa sortu zen. Gaur egun ere gure arrantzale eta portuetan nabarmen eragiten ari da gehiegizko arrantzaren arazo hori.

Horixe da gaian aditua eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Historia Garaikideko irakaslea den Juan Gracia Cárcamok Eusko Ikaskuntzaren Euskonews&Median argitaratu duen Euskal Herriko arrantzari buruzko monografikoan erakutsi digun ikuspegia. Material horretaz baliatu gara gure irakurleei Euskal Herriko arrantzaren laburpen historikoa eskaintzeko.

Paleolitikotik Erdi Arora

Euskal arrantzaren historiako lehenengo aztarnak arkeologikoak dira, eta hasieratik bertatik daukate zerikusia Iparraldearekin ere. Izan ere, gure euskal lurraldeko leizeetan egindako indusketetan Paleolitoan egiten zen itsaski bilketa ugariaren aztarna mordoa aurkitu da. Euskal Herriko hainbat labar pinturetan gure kostaldeko arrantza jardueraren lehenengo aztarnak aurkitu dira: oilar eta mihi-arrainen adierazpen ikonografikoak, esate baterako. Ildo horretan, gogorarazteko modukoa da Lapurdiko Getaria herrian gelditu diren erromatar garaiko arraina gatzetan jartzeko instalazioen arrastoak. Neguan gure lurraldera etortzen ziren baleen ingurukoak dira euskal arrantzarekin zerikusia duten Erdi Aroko agirietako lehenengo aipamenak. Libro del Buen Amoren bertan ere Bermeoko bisigu eta sardinak aipatzen dira. Berant Erdi Aroan, berriz, legatza eta beste espezie batzuk azaltzen dira, lehenengo arrantza kofradien ordenantzetan eta euskal kostaldeko herrietako hainbat eskuizkributan.

XVI. mendean gertatu zen Euskal Herriko arrantzaren historiara funtsezko aldaketa ekarri zuen gertakaria: 1530etik aurrera azaltzen dira Ozeano Atlantikoaz haraindiko arrantza handien lehenengo erreferentziak. Ternuan egiten zen arrantzaren aipamenak ditugu lehendabizi eta, geroago, XVII. mendean, Islandia, Spiztberg irlak eta bestelako lekuetako arrantzarenak. Aipamen horiek adierazten dute euskal ontzi handi ugari Ternuako kostalderantz abiatzen zirela udaberria iristen zenean. Han egoten ziren udazkenera arte, balearen eta bakailaoaren arrantzan. Etekin ekonomiko handiak lortzen zituzten kanpaina haietatik, eta garai hartan arrantza bilakatu zen jarduera ekonomiko nagusia siderurgiaren atzetik. Negozio haietan Donostia, Bilbo eta Baionako merkatariek parte hartze handia izan zuten. Etekin handiak ateratzen zituzten, baina arrisku handiak hartu ere bai. Zenbaitetan, baleontziak eta bakailao ontziak jarduera udazkenera arte luzatzen saiatzen ziren. Eta batzuetan izotzetan kateatuta gelditzen ziren. Beste batzuetan, Europara bueltan zetozela, kortsarioen erasoak jasan behar izaten zituzten. Horrek guztiak galera ekonomiko handiak ekartzen zituen.

Gracia Cárcamo historialariak nabarmentzen du gauza ugari dakizkigula euskal arrantzaleen Ternuako kanpainez baina oso gutxi XVI. eta XVII. mendeetako euskal kostaldeko arrantza jardueraz. Jakina da XVI. mende bukaeran krisialdi latza izan zela eta susmoa da hurrengo mendean buelta eman zitzaiola egoera hari. Badakigu garai hartako arrantza jardueran gehienbat bi kanpaina handi nagusitzen zirela: bisiguarena neguan eta hegaluzearena udan. Horiez gain, legatza eta itsas aingira harrapatzen zituzten, eta sardina eta txipiroi handia ere bai, nahiz eta azken bi horiek gutxiago harrapatu.

Atlantikoaz gaindiko arrantzaren bukaera

XVIII. mendearen hasieran Utrecheko Ituna sinatu zen (1713an). Horren eraginez, Hegoaldeko euskaldunen Ozeano Atlantikoaz gaindiko arrantza bat-batean bukatu eta inguru hartan ontzi ingeles eta frantsesak nagusitu ziren. Iparraldeko arrantzaleei egin zien mesede Itunak. Data hartatik aurrera, kostaldeko hiru euskal probintzietako bakoitzak bere arrantza ibilbideari ekin zion, bakoitzak bere aldetik. Gipuzkoak gainbehera handia izan zuen, eta abentura kolonialari ekin zion. Abentura hori bukatuta, XIX. mendearen lehenengo erdian, arrantzale gipuzkoarrak arrantza nekazaritzarekin uztartzen hasi ziren. Bizkaian, bestalde, XVIII. mendearen erdialdera arrantza sektorea indar handiarekin berpiztu zen; hori adierazten dute, behintzat, Lekeitio eta Bermeoko portuekin zerikusia duten agiriek. Edonola ere, XVIII. mende bukaeran eta XIX. mendeko zati handi batean Bizkaia eta Gipuzkoako arrantza sektoreari kalte handia eragin zion gatazka giroa izan zen nagusi.

Ternuako arrantza desagertu ondoren, Iparraldekoak sardinaren eta beste espezieen baxurako arrantzan hasi ziren buru-belarri, gero arrain hori kontserban jartzeko. Kostaldeko gainontzeko euskal probintzietako arraina ere erabiltzen zuten kontserbatarako. Hegoaldeko kontserba industria asko indartu zen XIX. mendeko bigarren erdian, kontserba-egile italiarrak etorri zirenean. Kontserba industriaren garapenari esker, arrantzaleen egoerak hobera egin zuen, haien emazte eta seme-alabentzat ere lana ekarri baitzuen.

Lurruna eta gehiegizko arrantza

XIX. mende bukaerarako asko aldatu zen euskal kostaldeko arrantza jarduera. Lurruna sartu zen arrantzontzietan, batez ere 1912an itsasontzi bat hondoratu eta arrantzale ugari hil zirenetik aurrera. Itsasontzi hura hondoratu zenean, tradiziozko belaontziak baino seguruagoak ziren lurrunezko arrantzontzi modernoak eskatzen hasi ziren.

Aldi berean gertatu ziren aldaketa horiek eta bisigu nahiz legatz harrapaketaren gainbehera handia eragin zuen XIX. mendeko gehiegizko arrantzak. Egoera horrek XX. mendeko lehenengo zatira arte jarraitu zuen. Zergatik? lurrunezko ontziek gehiago harrapatzeko ahalmena zutelako, arraste ontzi modernoen jarduerarengatik, "bolintxa" bezalako tresna kaltegarriak erabiltzen hasi zirelako (sare mota bat da bolintxa), edo batere ekologikoak ez diren arrantza metodoak, "ardora erako arrantza" esate baterako, erabiltzeagatik (horrela deitzen zitzaion sarden gaueko argia aprobetxatuz kopuru handiak harrapatzeko jarduerari).

Garatu beharraren tranpa frankistak eragin zuen gehiegizko arrantza
1920ko hamarkadan jadanik zenbait aditu kezkatuta zeuden gehiegizko arrantzarengatik. Euskal arrantzaleak, aldiz, oso seguru sentitu ziren XX. mendearen zati handi batean. Pentsatzen zuten gure kostaldetik espezieren bat desagertzen bazen, sardinarekin gertatu zen bezala, bilatuko zutela beste arrainen bat (kasu honetan antxoa). Eta halaxe gertatu zen XX. mendearen erdialdera.

Gracia Cárcamoren iritziz, euskal arrantzaleak garatu beharraren tranpa frankistaren biktimak izan ziren. Zera adierazten du: eskura ditugun estatistiken arabera 1900etik gaur arte etengabe beherantz joan dela harrapatutako arrain kopurua. XX. mendeko denbora tarte txiki batean soilik, 1939tik 1945era, igo ziren nabarmen harrapaketak, hau da, Espainiako Gerra Zibilaren eta bigarren mundu gerraren ondoren.

Bitxia da, baina urte haietan antxoa kopuru izugarria harrapatu zen; merkatuak ezin zuen dena xurgatu, eta kofradiek ontziak kaietan utzi behar izan zituzten, eskaintza satura ez zedin. Baina ez zirudien errealitate hark eta kostaldean gero eta hegaluze gutxiago egoteak asko axola zionik. Autorearen arabera, alde batera utzi zituzten tradiziozko metodo ekologikoak eta askoz ere intentsiboagoak ziren beste batzuk erabiltzen hasi ziren (beita bizia adibidez). Horrela, amuzki moduan legak eta antzekoak erabilita, hegaluze kopuru askoz handiagoak harrapatzen zituzten.

Euskal arrantzaleak "garatu behar frankistaren" tranpa paradoxikoan jausi ziren. Tranpa hori 60ko hamarkadaren hasierako Arrantzarako Flota Berritzeko Legean laburbiltzen da. Izan ere, arrantzaleak beren onetik atera eta garai hartan ematen ziren diru mailegu itzelak erabiltzen hasi ziren nork baino nork ontzi handiagoa, ahaltsuagoa eta baliabide gehiagokoa (sonarduna, radarduna eta abar) eraikitzeko borrokan. Garapen iraunkorraren beste muturrean zeuden ekologiaren aurkako hazkuntza haren ondorioak askoz ere beranduago ordaindu ziren. Egilea harrituta dago nola inor ez zen konturatu nolako zentzugabekeria zen Espainiakoa bezain estatu txikiak munduko hirugarren arrantza flota handiena izatea Japonia eta Errusiaren atzetik. Era berean, deigarria eta neurrigabekoa iruditzen zaio Bizkaiak eta Gipuzkoak Britainia Handiak eta Alemaniak baino arrantzontzi gehiago izatea.

Hondamendia hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran etorri zen, munduko estatu gehienek beraien ur territorialetako lehenengo 200 miliak euren herrialdeetako itsasontzientzako eta ez beste inorentzako zirela erabaki zutenean. Horrek oso arazo larriak ekarri zizkien beste herrialdeetan arrantzan ibiltzen ziren euskal arrantzaleei. 80ko urteetan euskal arrantzaleak itxaropentsu zeuden, Espainiako estatua Europar Batasunean sartzearekin batera arrantzan jarduteko esparru handiak utziko zizkietela uste baitzuten. Azken urteotan ikusi ahal izan dugun bezala, ordea, errealitatea bestelakoa da. Europako agintariak ez daude harrapaketa handiak baimentzeko prest.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude