Zubiak josita


2003ko abenduaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gure ibilbidea bietan zaharrena den horretatik abiatuko dugu: Portugaletetik. 1322.ean eman zion Maria Diaz de Haro Bizkaiko andreak hiri-gutuna eta Logroñoko foruen bidez gobernatzeko baimena hiribilduari. Ordudanik, zio askorengatik herri garrantzitsua izan da Portugalete: itsas bideko merkataritzagatik, inguruko meatzeengatik edo turismoagatik. Egun, Ezkerraldeko bigarren herri garrantzitsuena da (Barakaldoren ondotik, 57.000 biztanle). Garrantziagatik-edo, nahikoa bide daude hara iristeko. Renfek eta Bizkaibusek aldiroko zerbitzuak dituzte Bilbotik. Autoz, A8 autopistari jarraiki, eta Santander norabidea hartuz, Portugalete-Ortuella irteera ikusi arte joango gara. Behin hirigunean sartuta, Alde Zaharrera joko dugu. Erdi Aroan sortutako herri guztiek bezala, Portugaletek hiru kale nagusi ditu: Santa Maria, Victor Txabarri eta Koskojales. Hirurak ere behera, itsasadarrera begira, Ibaizabalen freskurari segika bezala. Eta kokapen hori ez da kasualitatea, hiribildua babesten baitzuen, ipar-mendebaldetik zetozen hotz eta haize hezeetatik babestu ere. Behialako garai haietan, gainera, harresiz inguratua zegoen; murruak porturaino iristen ziren.

Murgil gaitezen bada lipar batez Erdi Aroko karrika horietan. Egitura paraleloko hainbat kale harlauzadunek osatzen dituzte. Santa Maria kalearen erdialdean-edo, eraikin gotiko-errenazentista bikaina ikusiko dugu: Andra Maria basilika. Adituek diotenez, estilo eta garai hartako parekorik ez du Euskal Herria osoan. Erretaula nagusia Pizkundeko euskal artelanik garrantzitsuenetakoa ei da.

Bi urrats besterik ematea ez dugu, harrizko dorre dotore bat ikusteko. Salazar dorretxe feudala dugu, Lope Garcia de Salazarrek bere leinukoentzat altxatzeko agindu zuena (1379). Egun dakusaguna, baina, ez da hastapeneko bera, sute batek eragindako kalteen ondorioz 1934an berreraiki behar izan baitzuten. Bokalea ikusteko talaia paregabea da.

Ibaizabalen erreinua

Baina goazen herriari gatza eta piperra ematen dion alderdia ezagutzera. Ibaizabalek bainatutako zonaldera. Izan ere, Portugaleteren historia itsasadarrari lotua egon da betidanik. XVI-XVIII. mendeetan zehar, herriak indar handia lortu zuen arrantzari eta itsas merkataritzari esker. Merkatari gehienek Gaztelako artilea esportatzen zuten. Portuaren ondoan ontziola garrantzitsua zegoen eta han, besteak beste, Juan Sebastian Elkanok Lurrari aurreneko bira emateko baliatu zuen ontzia egin zuten. XIX. mendean, berriz, inguruko meatzeetatik ekarritako mineralaren merkataritza nagusitu zen.

Industriaren gorakadak aberastutako enpresariek eta Ameriketatik jaioterrira itzultzen ziren indiano dirudunek luxuzko jauregiak eraiki zituzten. 1893an hiribildua eta Bilbo lotzeko trenbidea egin zuten eta handik bost urtera eraiki zuten Bizkaia Zubia. Aldi berean, lorategiak egokitu eta kale berriak txukundu zituzten. Urtero, ehunka udatiar biltzen ziren Peñotako are fineko hondartzak erakarrita. Herri dotorearen ospea zuen hiribilduak, Isabel II.a eta bere ondorengo Alfonso XII.a maiz joaten ziren Portugaletera.

Asko aldatu da ordudanik Ezkerraldeko herri hau baina loraldi haren aztarnak ikusgai ditugu oraindik ere. Hiriko eraikin eta monumentu garrantzitsuenak itsasadarretik hurbil daude, haren garrantziaren lekuko. Gure bisitaldia berrartuta, Andra Maria basilikatik Santa Maria kalera joango gara berriz ere. Hura jaitsi eta Solar plazara iritsiko gara. Hainbat harribitxi biltzen dira plaza honen magalean. Aurrenekoa, Udaletxea, 1884an altxatutako Neoklasiko estiloko eraikin dotorea. Nabarmentzeko modukoak dira han ikusgai diren horma-margo erraldoiak, behialako Portugaleteren irudiekin. Handik gertu, hainbat erromeriatako protagonista: musika-kioskoa. Mudejar estilokoa da eta bi igandetik behin Udal Bandaren kontzertuak hartzen ditu. Astearte, ostegun eta larunbatetan, berriz, fruta eta barazki merkatua izaten da bere inguruan.

Gauden lekutik Bizkaia Zubirantz joko dugu; Txurruka kaian paratuko ditugu oinak honenbestez. Zubiaren handitasuna eta sendotasuna sentituko dugu orduan, eta nolabait XIX. mendeko loraldiaren oparotasuna dastatuko. Paseoan barrena, mareen oszilazioa neurtzeko aparailua ikusiko dugu: mareometroa (1883) Paristik ekarri zuten eta urte askoan ezinbestekoa izan zen mareen nondik norakoak kontrolatzeko. Itsasbehera badago, pasealekuko azpialdera jaitsiko gara, mareometroaren egitura osoa ikustera.

Aurrera eginez, 1887an Evaristo Txurrukak ideiatutako Burdinazko Kaia joko dugu begiz. Ibaizabalen bokalean area pilatzen zen barra luze eta handi bat eginez, itsasbeheran agerian geratzen zena. Gauzak horrela, itsasontzi askok ezin zuten zeharkatu. Kronikek kontatzen dutenez, halakoetan sei traineruk ontzitik tiraka ibili behar zuten, betiere itsasgora zenean. Ingeniari ospetsuak behin betiko konpondu zuen arazoa, bokalea dike baten bidez kanalizatuz. 930 metro luzeko kaia pasealeku bikaina da egun.

Eskuineko ibarrerantz

Portugaleteren onena dastatuta, Bizkaia Zubiak jositako bestaldea dugu deskubritzeke: Areeta (Getxoko herria). Igarobidea, baina, ez da nolanahikoa. Bizkaia Zubia, munduan martxan den tankera horretako bakarra baitugu. Autoa ere bestaldera eraman dezakegu, ibil- gailuak zein pertsonak garraiatzeko egin baitzen. Gainera, alde bakoitzean dagoen dorrera igo eta Areetara oinez pasatzerik ere badago, horretarako propio dauden igogailu panoramiko batzuei esker (gauean egitea gomendatzen dizuegu, bistak paregabeak dira). Ibaiaren egunerokoa erreparatzeko modua izango dugu bata zein bestea aukeratuta: La Jarrillera arraun-taldekoak entrenatzen, ibar batetik bestera jendea garraiatzen dabilen ontzia joan-etorrian, kaioak eta ubarroiak hegan...

Areetara helduko gara honenbestez. 1868-1870 urteetan sortu zen Getxoko auzora. Hastapenean udatiar dirudunentzako herria zen hura. Luxuzko etxeak, bainu-etxeak, kasinoa eta hotela eraiki zituzten eta laster hasi zen Bilbo aldeko goi burgesia joaten. Bilborako burdinbidea ere, handik gutxira egin zuten. Hondartzak ere bazuen nolabaiteko sona (egun ezin da bertan bainurik hartu, zikinkeria dela eta). Klubak, biltokiak eta bestelako eraikinak egin ziren burgesentzat. Gaur egun, denetariko jendea bizi bada ere, Areetak badu oraindik esklusibotasun eta luxuaren ukitua. Baina gatozen gurera, osteratxoa proposatu nahi baikenizueke. Bi aukera daude hemen ere: aurrenekoa, Areetako hondartzari paralelo den Zugazarte etorbidean barrena jotzea. Jauregi eta etxe dotoreak ikusteko aukera izango dugu: Txurruka Jauregia, Bake Eder Etxea, Zizko Etxea... Bigarren osteratxoak ibaiertzera eramango gaitu. Bokalea miresteaz gain, bisitatu berri dugun Portugalete beste ikuspegi batetik ikusteko beta dugu. Ibilaldiaren bukaeran, Areetako hondartza aurrean, Evaristo Txurrukaren omenezko eskultura dago, itsasoaren eta lurraren arteko borroka irudikatzen duena. Bi herri hauen isla izan daitekeena, bidenabar.

Altzairuzko erraldoiaren memoria
Alberto Palacio arkitekto eta ingeniari bizkaitarrak Ibaizabal bokaleko bi aldeak batuko zituen zubi esekia ideiatu zuen XIX. mendearen bukaeran. Hainbat baldintza bete behar zituen lotuneak: pasaiariak eta zama eramateko aukera izatea, itsasontzien bidea ez oztopatzea eta eguraldi kaskarra zenean ere zerbitzua ahalbidetzea. Baldintzok bete eta gainera, garai hartako ingeniaritzaren artelana egin zuen 1893an. 110 urte ditu beraz, munduan kasik bakarra den zubi horrek. Eiffel dorrearekin antzekotasun handia duela nabarmendu dute askok, ez da harritzekoa, lagunak baitziren Palacio eta Eiffel. Zubiak, baina, besteak ez duen berezitasuna du: pragmatismoa, jendeak erabil zezan sortu baitzen. Hori bai, hastapeneko garai hartan, lehen eta bigarren mailako erabiltzaileak zeuden. Izan ere, gutxiago ordaintzen zutenek mando edo zamarekin batera bidaiatu behar zuten, zutunik; dirudunek, berriz, jarrita, egurrezko eserleku txukunetan. Gainera, azken horiek zuten lehentasuna overbookinga izanez gero. Eskerrak kontuok aldatu diren!

Mende pasatxoko altzairuzko erraldoi honek, errege-erreginak, akrobatak, bere buruaz beste egin nahi zutenak, era guztietako ibilgailuak... denetik hartu du bere magalean. Eta hori, zubian igotzearekin bat nabarituko dugu.

Zortziak bat

Berriki sortu da Zubi Eskegien Nazioarteko Elkartea, bestela esanda, munduan geratzen diren mota horretako zortzi zubien ordezkariek osatutako taldea. Alemaniako Osten eta Rendsburg, Erresuma Batuko Middlesbrough eta Warrington, Galeseko Newport, Frantziako Rochefort sur Mer, Argentinako Buenos Aires eta noski, Bizkaiko Getxo eta Portugalete dira aipatu elkarteko kide. Bizkaia Zubia kudeatzen duen elkarteak erein zuen nazioartean biltzeko hazia, eta zuhaitz horren aurreneko kimua hemen geratu da, Bilbon baitu egoitza talde sortu berriak. Zortziak batuta, administrazioaren diru laguntza gehiago eta zubiak bere handitasunean balora daitezen lortu nahi dute Zubi Eskegien Nazioarteko Elkarteko kideek. Beharra badago, gehienek ez baitute mantenurako dirurik jasotzen (batez beste milioi bat euro urteko) eta Bizkaikoa kenduta, gainontzekoak egun zehatzetan besterik ez dituztelako martxan jartzen.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude