Letren dibertimendua

  • ARGIA astekaria argitaratzen duen Komunikazio Biziagoa S.A.L. elkarteak euskarazko hitz-joko eta denbora-pasen Luma aldizkaria argitaratuko du 2004ko urtarriletik aurrera. Lehen ere badu eskarmentua elkarteak denbora-pasen merkatuan, Zeruko ARGIAk argitaratu baitzituen lehenengo euskarazko denbora-pasak.

2003ko azaroaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskarazko lehen joko idatziak 1883koak dira, Euskal-Erria aldizkarian argitaratutakoak, hain zuzen. Koldo Mitxelenaren aburuz, 1936ko gerraren ondoko urteetan kartzelan egin ziren euskarazko lehenengo hitz gurutzatuak. Hitz joko xume haiek Francoren urteetan argitaratu ziren. 60ko hamarkadatik aurrera berriz, Zeruko ARGIA eta Anaitasuna agerkarietan argitaratu ziren jokoak; geroago (1977tik aurrera) Deia egunkarian. Ordutik hona, normalizaziorantz urratsak eman nahian, hainbat hedabidetan denbora-pasak euskaraz argitaratu badira ere, euskal hitz gurutzatu zaleentzako bereziki sorturiko aldizkari bakarra dugu egun: Luma. Euskaldunok merkatuan dugun hutsune hori betetzeko sortu zen orain bi urte euskarazko hitz-joko, letra zopa eta denbora-pasen Luma hilabetekaria.

Bagabiga S.L enpresak sortu zuen hilabetekaria eta baita orain arte argitaratu ere. 2004ko urtarriletik aurrera, ordea, ARGIA astekaria argitaratzen duen Komunikazio Biziagoa S.A.L. elkarteak izango du Lumaren argitalpenaren ardura. Edukiak sortzeko ardura, berriz, orain arte bezala, Joxan Elosegi, Iñaki Agirresarobe eta Prexen Gastearena egileena izango da (Antton Duesok Lumtxo egiten jarraituko du). Elkarlanerako akordio honekin, eskaintza komunikatiboa zabaldu eta sendotu gura du Komunikazio Biziagoak.

Euskal argitaldari eta komunikabideen munduan eskarmentu itzela du Bagabiga enpresak. 1991 urteaz geroztik euskarazko hitzen tratamendu ludikoaren alorrean aritu den enpresa bakarra da. Lehen aipatu legez, Zeruko ARGIAn argitaratu zituen lehen lanak. Ondoren, berriz, Egin egunkarirako jardun zuen. Hasierako lanen kalitatea hain ona izan ez bazen ere, denbora-pasak eta hitz-jokoak euskaraz egiteko aukeraz jabetu eta lanari ekin zion. Ahalegin horien ondorioz sortu zen Enbido aldizkaria eta ondoren etorri ziren kazeta eta agerkari askorentzat edukiak sortzeko lanak, besteak beste, ARGIA, Euskaldunon Egunkaria, Aizu!, Zabalik, Goienkaria, Irutxulo, Administrazioa euskaraz eta abarrentzat.

Aisiarekin zuzenean

Adin nahiz maila guztietako euskaldunei zuzendutako hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, hitz kateatuak, poema presoak, hieroglifikoak, letra zopak, zortziko txikian, zaldiko maldiko, goitibeherak, kontrapasak eta abar eskaintzen ditu Luma aldizkariak. Guztira 30 bat joko mota. Aldizkaria edukiz berritu eta aberasteko asmoz, inguruko herrialdeetan egiten diren mota horretako argitalpenak dituzte oinarri Bagabigako kideek.

Jende heldu askok dauka denbora-pasak egiteko ohitura. Egunkarietakoak direla, propio erositako denbora-pasa liburuxketakoak direla... Baina, ohitura erdaraz egitearena izaten da.

Minutu atseginak pasatzen dira letra dantza horiek deszifratzen eta gaztelerazko eta frantsesezko hitzak ederki ikasten ditugu. Agian, denbora-pasak euskaraz egiteko ahalegina ez da oso atsegina izango, baina letra zopa horiek bi helburuak lortzeko balio dezakete. Batetik, gustura asko letra dantzan ibiltzeko aukera emango digute Lumak (helduei) eta Lumtxok (haur eta gazteei). Bestetik, uste baino euskara gehiago ikasiko dugu, euskaraz pentsatu beharko dugu, eta horrela idatzi koadrotxo guztiak zuzen bete nahi baditugu.

Haurrentzako Lumatxo

Haurrek ere denbora-pasekin dibertitu eta ikasteko aukera dute Lumarekin batera banatzen den Lumtxo aldizkariarekin. Beraz, produktua familiari zuzenduriko hilabetekaria da. Haur eta gaztetxoentzako denbora-pasa eta hitz-jokoen gehigarri hori ikastetxeetan eredu gisa erabili ohi dute ikasleek ariketak landu ditzaten. Euskaltegietako ikasleen artean ere funtzio hezigarria dute bai Lumak eta baita Lumtxok ere. Ikasleei baliagarri eta onuragarri izaten zaie denbora-pasak euskaraz lantzea. Izan ere, aldi berean hainbat gairi buruzko informazioa barneratu eta euskarazko hitzak ikasten dituzte.

Hitzak oparien truke

Lumak eta Lumtxok lehiaketak antolatu ohi dituzte hilero. Zaletuek denbora-pasak zuzen egin eta postaz bidaltzen dituzte, aldizkarietan adierazten zaien helbidera. Opariak hilero ezberdinak izan ohi dira eta irabazleen izenak hilabetekarian agertzen dira.

Denbora-pasak on-line

Internet erabiltzaileek ere badute denbora-pasetan on-line aritzeko parada. Bagabiga taldeak gaietan sailkatutako euskal hitz gurutzatu eta hitz gezidunak egiteko aukera eskaintzen du www.xedera.com web gunean. Jolasteko nahikoa da Macromedia Shockwave Player instalatuta izatea. Dena den, web gunean bertan ere aplikazio hori jaisteko aukera eskaintzen da. SAREKO ARGIAko jokoen kanalean ere, Bagabigako kideek eginiko gurutzegrama eta letra zopekin jolasteko aukera dago, www.argia.eus/jokoak helbidean.

Luma eta Lumatxoko harpidedun

Orain arte bezala, urtean hamabi ale argitaratuko dira: hamabi Luma eta hamabi Lumtxo. Ale bakoitzak hiru euroko prezioa du eta harpidetza eginez gero, 30 euro. Erakunderen batek bost harpidetza baino gehiago nahi izango balitu, eskaintza berezia egingo litzaioke. Kioskoetan eta ohiko salmenta puntuetan eskuragai izango da. Harpidetzeko nahikoa izango da ARGIAko 943 37 15 45 telefono zenbakira deitzearekin. Internet bidez ere harpidetza egiteko aukera izango da www.argia.eus/luma helbidean edota lumaargia.eus posta helbidean.
Durangoko Azokan ere izango du lekua Lumak. Bertan, Luma eta Lumtxo ezagutzeko aukera izateaz gain, hilabetekariak erosi eta harpidetza egiteko aukera ere izango da.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude