INGRID BETANCOURT KOLONBIAKO LEHENDAKARIGAIA NON DA?


2002ko abenduaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gobernua eta gerrillaren arteko negoziaketa eten zen biharamunetik falta da. Eta berataz dagoen berri bakarra bideo batek bildua da. Uztailaren 24an Kolonbiako FARC gerrillari taldeak bidali zien komunikabideei, eta bideoan Ingrid Betancourt senadore ohi eta azken bozketako lehendakarigaia bere eskuetan duela frogatzen du. Bera eta azken urteotan laguntzaile eta laguna izan duen Clara Rojas azaltzen dira bideoan.

Emakumea ezagutzen dutenek espero zuten moduan, kementsu agertu da Betancourt. Kolonbiako gobernuaren eta hango sistema politikoaren salaketa eginez ahots argiz: kanpainaren erdian bere bahiketa eragozteko agintariek ezer ez egin izana salatu du, eta Uribe lehendakaritzara eraman duten hauteskundeak zikinak izan direla ere bai. Bestalde, bideoa ikusiko duenari ere gerrillaz ohar argia egin dio: askatasunez mintzo dela dio Ingrid Betancourtek, baina posible dela bere mezua ukituta edo manipulatuta iristea. Eta hala gertatu da: teknikari adituek ohartarazi dute bideoak lau etenaldi dituela.


POLITIKAN HAURTZAROTIK.

Nor da ordea Ingrid Betancourt eta zergatik ezagutzen dute askoz gehiago frantsesek eta europar guztiek, normalean Hego Amerika hain ondo kontrolatzen dugun "espainolok" baino? Frantziako telebistan programa osoak eskaini dizkiote Betancourti, eta bere liburua frantsesez argitaratu da. Bera askatzeko kanpaina daraman talde nagusia ere frantsesa da.
Betancourten biografiak eskaintzen du horren esplikazioa. Haren aita Gabriel Betancourt Kolonbiako hezkuntza ministro izan zen eta Unescoren enbaxadore ere bai. Hori dela eta, ikasketak ere Parisen egin zituen alabak, Pariseko Sciences Po (Zientzia Politikoak) karrera famatua. Ingriden lehen senarra frantses diplomatikoa zen eta seme-alabak elebitasun horretan hezi ditu. Harengandik bereizi ondoren, gaurko senarra Juan Carlos Lecompte Perez du.
1961ean Bogotan sortua, aita bezala, ama ere emakume ezaguna zuen. Yolanda Pulecio, ama, senadore izatera eraman zuen kanpainan parte hartuz murgildu zen politikan Ingrid. Yolanda, Luis Carlos Galan lehendakarigaiaren laguntzailea zen. Eta 1990ean narkotrafikatzaileen eskumutilek kanpainako mitin batean Galan tirokatu zutenean, emakume horren besoetan hil omen zen.
"La rabia en el Corazon" («La rage au Coeur») liburuan dioenez, gertakizun hark markatu zuen betiko Ingrid. Eta hau Seychelle uharte paradisiakoak utzi (han diplomatiko lanetan ari zen orduan bere senarra) eta bi haurrak hartuta Kolonbiara itzuli zen, aitak esana baitzion gaztetan: "Kolonbiako haur bakar batek ere ezagutu ez dituen pribilejioak ezagutu dituzu, eta ordaina zor diozu aberriari". Galanen alderdi berarekin aurkeztu zen estreina, Alderdi Liberalarekin, eta 1994an, diputatu kargua eskuratu zuen.

HAMARKADA BATEKO IGOERA HARRIGARRIA.

1994an Ernesto Samperren aldeko kanpaina egin zuen, hau lehendakaritzara iritsi zedin. Baina laster bereizi zen alderdi horretatik: 1998an Oxigeno Verde talde politikoa antolatu zuen eta horrekin senadore lekua eskuratu.
Aurten burutu diren hauteskundeetarako Colombia Nueva hautagaitza osatu zuen, bera buru zela. Horretarako senadore postua utzi zuen, eta dimisioa aurkeztu zuen egunean, hala esan omen zien osoko bilkuran zeuden senadoreei: «Gaur nik dimitu dut, baina lehendakari izango naizenean, zuek denoi dimitiaraziko dizuet».
Ohikoa ez den bezalako kanpaina egin zuen bere aldetik. Batzuek oso mediatikoa eta beste batzuek populista deitu duten, baina, edozein modutan, beste hautagaien kanpainetatik oso ezberdina zen kanpaina. Munduko kazetariek azpimarratu zuten Kolonbiako herri eta auzo txiroenetaraino iristeko bere estilo lau eta zuzena, bi hautagai nagusien karabanetatik hain ezberdina. Eta bozketen aurreko zundaketek ere aukera onak eskaintzen zizkioten.
Baina hauteskunde kanpainaren erdi-erdian bahitu zuen FARCek. Bahiketa nola gertatu zen azpimarratzekoa da. Artean lehendakari zen Pastrana presidenteari -bere abioian San Vicente de Caguanera zihoala-eta- Betancourtek eskaria egin zion abioiz ez bazen helikopteroz haruntzaino joaten uzteko, kazetarien tartean, protokolo gehiago gabe. Ez zuen baimen hori lortu eta militarrek ez zioten segurtasunik bermatu herri hartarako bidean.

Herri hori bake negoziaketen garaian FARCei izendatutako lurraldearen barruan zegoen, eta bertako alkate Néstor Leon Ramírez, Betancourten Verde Oxígeno taldekoa zen. Kanpaina garaian San Vicentera joango zela hitz emana zien bertako biztanleei, eta hauek gainera une larriak ari ziren pasatzen, otsail horretako 20tik negoziaketak etenda zeudelako.

Gauzak horrela, autoz abiatu zen Betancourt lehendakarigaia San Vicente de Caguanera, eskoltarik eta militarrik gabe, otsailaren 22an. Eta bidean galdu zen bere arrastoa... maiatzean grabatu eta uztailean FARCek Canal Uno telebistako kazetariei iritsiarazi zien bideoa arte.

GERRILLAREN ETA NARKOTRAFIKOAREN ERDIAN LEKURIK BAI?

Ingrid Betancourten liburuaren bi kapitulu Interneten daude, lehena eta azkena. Irakurtzekoak dira.
Politikari batek bere arrazoiak agertu nahi dituenean, irakurle eszeptikoak badu mesfidati begiratzeko arrazoirik.
Baina anekdota eta pasarte biografikoetan hartzen zaio pertsonari (eta bere inguruari) neurria. Eta bere liburuan badu bat latza Betancourtek: gizon doteore bat agertu zitzaion Parlamentuko bulegoan, 1996an, eta honen mehatxuak jaso zituenrko elkarrizketa Interneten dago. Hona bisitari bitxiaren esaldi bat: «Ez, ez da mehatxua. Ez naiz zu beldurtzera etorri, ohartaraztera baizik. Jakin behar duzu arriskuan zaudela, zure familia arriskuan dagoela. Zutaz kontratu bat sinatu duten jendeen izenean etorri naiz. Alde egiteko aholkua eman nahi dizute. Argi mintzatuko naiz: sikarioak jadanik ordainduta daude». Eta ondoren diputatua korrika ageri da, bere haurrak eskolatik atera, abioian sartu eta senar ohiari eramateko.
Emakume honi eta munduan dituen jarraitzaileei sinestekotan, istorio epiko baten aurrean gaude. Beste batzuk, Alain Devalpo izeneko kazetaria kasu, askoz kritikoagoak dira beren epaian. Eta askok Jeanne D'Arc heroia ikusten duten lekuan berak Juana La Loca ikusten du. "Bere adimena, bere xarma, eta probokazio mediatikorako duen zaletasuna", azpimarratu ditu Ingrid Betancourtengan «Le Monde»ko korrespontsalak.
Edonola ere, XXI. menderako lider berri bat... bizirik uzten badute

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude