BELARRIAK ERNE, BEGIAK ZABALIK... GAUA DATOR


2002ko otsailaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Animalien erreinu zabalean asko dira gaueko bizitzara egokitu direnak, eguzkiak bazterrak argiztatzen dituen bitartean, basapiztia asko, euren ezkutalekuetan lozorroan egoten dira. Ilunabarra datorrenean, animalia iheskor hauek, nagiak ateratzen hasten dira eguneroko zereginei ekiteko, instintuaren beharrak asetu nahian.

Bizimodu gautarra duten animaliok zentzumenean hainbat moldaketa berezi garatu dute iluntasunean bizirauteko. Ikusmen paregabea dute, asko dira ia iluntasun osoan ikusteko gaitasuna dutenak. Begiak argi intentsitate baxuetara moldatuak dituzte, begi nini handiak eta erretina oso sentikorrak garatu dituzte. Bestalde, entzumen fina izatea ezinbestekoa dute gauetako ibiltari isil hauek. Batetik harrapariek euren harrapakinak atzemateko, ikusi ezean entzumenaren bitartez orientatzeko. Bestetik, harraparien "biktimen" ikuspuntutik, erasotzaileak saihesteko garrantzitsua izango dute zentzumen hau. Usaimenak ere, kasu askotan, muturreko garapena lortzen du. Hartza adibidez, 10 kilometrora gizakia detektatzeko gai da. Bestelako sentimen organu interesgarriak ere topa ditzakegu animalien artean, zenbait karraskari gautarren bibote luzeen kasua adibidez. Beroiei esker elikagaiak atzeman ditzake iluntasun betean. Saguzarrek ordea soinu uhinak erabiltzeko gaitasuna dute orientatzeko (ekolokazioa deitzen zaio). Sonarraren antzeko mekanismoa darabilte. Belarri inguruan kokatzen da eta igorritako soinu uhinak inguruko objektuekin talka egin eta errebotean jasotzen dituzte. Mekanismo honen bidez, objektuen tamaina, distantzia eta abiadura ezagutu ditzakete. Moldaketa honetaz baliatuz orientatzen dira zokorik ilunenetan ere begien beharrik gabe, oztopoak gaindituz eta harrapakinak atzemanez.
Ohikoena animalia gautar hauek kolore apalak eta oso mimetikoak izatea da. Grisa, marroia eta beltza nagusitzen dira eta gauaren iluntasunean ez dute kolore bizien beharrik izaten.
Oso zaila da gautarrak diren animalien artean aukeraketa egitea, denak baitira zein baino zein deigarriagoak. Orriotan ordea, batzuk aipatu nahi eta asko alde batera utzi behar izan ditugu. Horien artean hainbat taldetako ordezkariak aipatu gabe utzi ditugu, hala nola, anfibio gautarrak eta intsektuak. Aukeratutakoak berriz, hauek: urubia, otsoa, azeria, azkonarra, trikua, basurdea, lepazuria eta saguzarra.

URUBIA, GAUETAKO EHIZTARI BAKARTIA.

Hostozabalen basoak maite ditu gure ilunpetako jaunak, horregatik nagusiki, Euskal Herrian, Kantauriar isurialdeko baso ederretan topatu ahal izango dugu. Enbor zaharren batean egingo du kabia, lurraldetasun izaera barru-barrura sartua izaten du. Ia ezinezkoa da egunez hautematea, kamuflaje paregabea izaten baitu. Dituen kolore mimetikoek zaila egiten dute bizi deneko zuhaitzetik bereiztea. Ikusteko aukerarik ez bada ere, urte osoan entzun dezakegu bere ulu beldurgarria gauaren iluntasunak babestuta. Ehiztari paregabea dugu urubia, bere atzaparretan erortzen dira lursagu, satitsu eta intsektuak.
Izaera bakartia araldiarekin batera galtzen dute, bikotean mantenduko dira txitoak heldu bitartean, beroien hazkuntzaz arduratuko direlarik. Ondoren berriz itzuliko dira izaera bakarti eta erasokor horretara.

OTSOA, TALDEZALEA ETA IHESKORRA.

Itxuraz, neurri handiko txakurraren tankera du, baina otsoak beti izango ditu belarriak tente eta isatsa behean. Baldintzek baimentzen dutenean famili sena azaltzen du, taldean antolatzen dira, ar sendoa izango dugularik talde buru.
Otsoak, elikagaiak lortzeko aukera badu eta etsairik erasokorrenetik babestua badago, ingurune mota guztietara egokitzeko gaitasuna du. Baina gizakiaren eta otsoaren artekoa borroka amaigabea izan da ganaduari erasotzeagatik eta larrutik ordaindu behar izan du animaliak. Otsoa, jasandako presioaren eraginez, lekurik urrun eta arraroenetara bizitzera behartua egon da, baina orain, presiorik ezean, berriz argi azaldu du beronen moldagarritasuna. Euskal Herrian duela urte asko desagertutzat jo zen, baina 80ko hamarkadan badirudi berriz lehen agerpenak egin zituela. Gaur egun, komunikabideek zabaldu dutenaren arabera, otsoaren erasoak gehitu dira. Esate baterako, Karrantzako bailaran ohikoa da otsoaren presentzia.

AZERIA, ILUNETAKO BAKARTIA.

Oso ohikoa dugu ugaztun haragijale bakarti hau Euskal Herrian. Ilaje ederra eta dotorea du, eta gizakia horretaz ohartu da eta ehizatu izan du. Hamaika trikimailu erabili ditu gizakiak azeriak atzemateko, esaterako, sare edo pozoiak erabiliz. Presio itzela jasan arren, azeriak populazioa mantentzen jakin du, honela, gure gizartean, zuhurtasunaren eredu bihurtu da.

AZKONARRA, ZULOGILE APARTA.

Itxura berezia du, sendoa, baina mustelidoen artean zulogile abilena dugu. Hau dela eta nekazariek ez dute batere gustuko orojale hau. Zerealak, sustraiak, ornodun txikiak eta intsektuak ditu gogoko azkonarrak. Bere lurraldean espezie bereko kideekin bizitzeko arazorik ez du izaten, baina alfer samarra da eta bi kilometroko erradioa ez du gainditzen. Bizitza osoan fidela izaten omen zaio bere bikoteari.

TRIKUA, LOTSATIEN ARTEAN LOTSATIENA.

Oso ezaguna dugu trikua gure artean, bereziki defentsa sistema berezia duelako. Arriskuan ikusten badu bere burua, ihesari eman beharrean bola arantzatsu bihurtzen da. 16.000 arantza inguru ditu gorputz sendoa inguratuz eta gorputzadar oso txikiak ditu. Etsai asko ditu, urubia, azkonarra edo erbiñudea adibidez. Ugariak dira Euskal Herrian, baina asko eta asko dira errepideetan hiltzen direnak. Hau ere orojalea da, nagusiki artropodo edo lur zizareen bidez elikatzen da eta eroritako fruituak ere gustura irensten ditu.


BASURDEA, BETI AZTARRIKA.

Basurdea pasa deneko guneak atzematea oso erraza da. Sustraiak, tuberkuluak, ezkurrak eta pagatxak gustuko dituenez zorua aztarrikatzen ibiltzen da, horregatik nekazarien gaitzespena jaso du urtetan zehar. Badirudi gainera zenbait zonaldetan populazioak asko emendatu direla, honek basurde ehiza handitzea eragin duelarik. Lokatz guneak bereziki maite ditu eta jolasean gustura ibiltzen da. Barraskiloak, narrastiak eta animalia txikiak jaten ditu, ez da batere mizkina. Ezkutalekuak arroka artean edo zuhaitz erorien azpian eraiki ditzake eta eremu zabalak zeharkatu janari bila.



LEPAZURIA, GAUEKO IBILTARI NEKAEZINA.

Gaueko ibiltari bakarzale hau Euskal Herriko eremu osoan topa dezakegu. Lepahoriaren oso antzekoa da. Bularrondoko orbain zuria du bereizgarri nagusia. Gainera, lepazuriak zoruan egiten du bizimodua, lepahoria berriz trebetasun handiz igotzen da zuhaitz adarretara. Hau ere haragizalea dugu, ugaztun txiki edo hegaztiak ehizatzen ditu, baina ez die muzin egiten topa ditzakeen basa fruituei. Gozozalea ere badugu, eztizale amorratua, miaketa latzak egiten ditu jaki preziatu honen usainean.

SAGUZARRAK, MITO BELDURGARRIAK.

Gauaren eta iluntasunaren erregeak ditugu dudarik gabe saguzarrak. Itxura dela-eta guztien gaitzespen eta mespretxua jaso dute mendetan zehar, ezjakintasuna gailenduta. Inork gutxik daki ordea gizakiari egiten dion onura, izan ere intsektu kantitate handiak desagerrarazten ditu, hauetariko asko eta asko nekazarien etsaiak direnak.
Saguzarrak dira ugaztun hegalari bakarrak. Milaka urtetan zehar, gorputz adarretako falangeen artean mintzak garatu zituzten hego bihurtuz. Gainera, entzumen gaitasuna izugarri garatua dute, berau iluntasunean orientatzeko erabiltzen dutelarik.
Aspaldidanik egokitu izan zaio saguzarrari halako fantasiazko irudia banpiroekin erlazionatuz. Izan ere badago espezie tropikal bat Mexiko aldean hematofagoa dena, alegia, ganaduari odola zurgatzetik elikatzen dena eta inoiz pertsonei ere bai


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude