DOINU ZAHARRAK BERRI


2002ko otsailaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Gor diskoetxeak plazaratu dute "Nafarroa, hitza dantzan", eta "Aekantuz" AEK-k. Eta ekimen biak elkarren artean guztiz independenteak diren arren, hainbat alderdi dituzte amankomunean. Kasualitatearen apetak hala nahi izan du: disko biek Nafarroa dute sorterri, doinu zaharrak berreskuratu eta gaurkotzea izan dute helburu, talde ezberdinek egindako bertsio eta kantuak biltzen dituzte eta euskal musikaren aniztasunaren isla dira, nahiz eta oraindik rock doinuak nagusi diren lan bietan. Are gehiago, Durangoko azokan aurkeztu zituzten. Baina goazen zatika.



«Aekantuz».

Iruñeko Irrintzi Euskaltegiko Laguntzaile Taldearen eskutik sortu zen musika bilduma bat egiteko ideia. Irakasle eta ikasle zein ikasle eta irakasle ohiek osatua, herri kanten bertsioak jasoko zituen disko bat egitea otu zitzaien. "Helburu ezberdinak jarri genizkion diskoari -dio Asier Biurrun irakasleak-. Lehenik eta behin, ikusten genuen AEKri eraso ezberdinak egin (eta egiten) dizkiotela eta, nolabait, guk salaketa bat egin nahi genuen eraso hauen aitzinean. Pentsatu genuen salaketa hori egiteko modu berriren bat asmatu beharra zegoela, eta orduan asmo hori gure diskoarekin lotu genuen. Horrez gain, Euskal Herrian, lehen, txikiteora ateratzen zen jendeak abestu egiten zuen, eta herri abestiak erabiltzen ziren. Egun, jendeak ez ditu hainbertze ezagutzen herri abestiak. Pentsatu genuen bultzadatxo bat ematea herri abestien aferari".
Asmo horiek guztiak gorpuzteko Donibane auzoko eukaltegitik talde ezberdinetako musikari anitz pasatu zirela baliatu zuten. "Musikaren inguruan halako espiritu bat zegoen", dio Asier Biurrunek.
Hasiera batean, euskaltegian ibilitako taldeekin osatu nahi zuten bilduma (Koma, Leihotikan eta Zirikatu), baina nahikoa ez zela ohartu zirenean, Euskal Herri osora zabaldu zuten eskaintza, beti ere, aniztasunari lekutxo bat eginez eta estilo ezberdinetako (metal, rock, ska eta hip-hop) taldeak ekarriz.
"Aekantuz "ek hamar abesti biltzen ditu guztira, nahiz eta denak herrikoiak ez izan, talde batzuek bestelako bertsioak egiteko aukera agertu baitzuten, hala nola Mikel Laboa eta J.A.Artzeren "Zilbor-hesteak". Euskaltegiko Laguntzaile Taldeak ongi iritzi zion ideia honi, nahiz eta hasierako asmo hori zertxobait aldatu beharrean izan ziren.
Ondoko hauek dira diskoak biltzen dituen kantu eta taldeak: Koma ("Baga, biga, higa" herrikoia), Leihotikan ("Ikusi mendizaleak" herrikoia), Zirikatu ("Eperrak" herrikoia), Pi LT ("Ezpatadantza"), Trikizio ("Itsasoan uran haundi" musika eta hitzak: Julen Lekuona), Selektah Kolektiboa ("Joan dira, joan" musika: Benito Lertxundi, hitza: herrikoia, Lertxundi, Selektah Kolektiboa), Parasma ("Kanpo" musika: Mixel Ducau eta Anje Duhalde, hitza: Dani Landart), Zea Mays ("Zilbor-hesteak"; hitza: J.A. Artze, musika: Laboa), Ken 7 ("Izarren hautsa"; hitza: Xabier Lete, musika: Laboa) eta Betagarri ("Agure Zaharra"; musika: Lluis Llach, letra: Lluis Llach eta Xabier Lete).
Esan gabe doa diskoaren salmentetatik lortutako etekinak AEKra bideratuko dituztela, "ekonomikoki AEK itotzen saiatzen ari baitira". Euskaltegi, taberna eta ohiko dendetan jarri dute diskoa salgai.

Hitza dantzan.

Gor diskoetxeak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak argitaratutako bildumak ere tradizioa eta modernitatea elkarren ondoan jarri ditu, bata bestearen osagarri gisa. Izan ere, bertsolaritza eta rocka uztartzen duten hamazazpi kantu bildu dituzte «Nafarroa, hitza dantzan» diskora.
Iñigo Ibarra bertsolari eta elkartekideak bere asmoa gauzatzerik izan du, ideia proposatu eta batzuek zein besteek beren oniritzia eman ondotik. "Mila izan dira Euskal Herrian bertsoa betiko moldeetatik ateratzeko saiakerak, ez? Zazpi Eskale, Muguruzak Negu Gorriak-ekin "Bertso-hop" kanta horrekin egin zuen nolabaiteko saiakera, Jon Maia...", azaltzen du Ibarrak.
Hala, Joxema Leitza bertsolariarekin batera hasi zen lanean. "Besterik gabe talde ezagun samarrak deitzen hasi ginen eta zerrenda nabarmen bat osatu genuenean, hamar-hamaika bat zeuden, Gor diskoetxearekin hitz egin genuen, bertakoak zirelako talde gehientsuenak. Gero, ikusi genuen Nafarroako azkeneko Txapelketan parte hartu genuen bertsolari gehientsuenak horretan animatuko ginela eta orduan zerrenda osatzen hasi ginen taldeekin. Saiatu ginen denak estilo bertsukoak ez izatea, hau da, ez izatea denak rockeroak.... Nahasi samarra egiten ahaleginduta ere, gehientsuenak rockeroak atera zaizkigu. Halaber, talde berriei ere aukera ireki nahi genien: ez genuen nahi talde ezagunen bilgune bat izatea bakarrik. Ziorek, Ufestuek, Bersek edota Maider Ansaren kasuak dira horren adibide", dio Iñigo Ibarrak.
Talde eta kantari gazte horien ondoan Barricadaren izena ikusten ahal da, baina ezustekorik ezustekoena Tijuana in Bluek eman du, zalantzarik gabe, okasiorako bildu eta «Altzairuzko hesiak» kantua osatu baitute Jimy, Eskroto eta gainontzekoek Pello Goikoetxearen letra baliatuta. "Tijuanarekin aspaldi hitz egin genuen, baina azken mementoraino ez genuen jakin elkartuko ziren edo ez. Hasieratik Jimmy goitik behera inplikatu zen proiektuan eta bera hasi zen bazterrak nahasten. Pixkana-pixkana hasi ziren guztiak elkartzen eta grabaziorako bi aste falta zirenean animatu ziren. Azken mementoan doinua jaso eta aste pare batean egin zuten. Letra ere egun pare bat lehenago jaso zuten eta grabazioa ikusgarria izan zen", gogoratzen du Iñigo Ibarrak.
Lan astunena taldeak eta bertsolariak koordinatzea eta elkarrekin harremanetan jartzea izan zen. Ez zuten lan makala egin Ibarrak eta Leitzak. Gehiago ibili omen dira bertsolarien atzetik taldeen atzetik baino. Taldeak nahiko animoso eta prestu hasi baitziren hasieratik: "Xenpelar dokumentazio zentrora jo genuen, non biltzen diren urtean zehar grabatutako bertso saio gehientsuenak. Han hautatu genituen taldeei egokitzeko doinuak (17 baino gehiago), eta doinu zaharrak-eta aurkitzen eta berreskuratzen aritu ginen: zortziko txikikoak, zortziko handikoak, neurri bereziak, koplak... denetarik zegoen".
Ziorek taldea eta Petti abeslaria izan ezik, doinu berri bat egin baitzuten, gainontzekoak berea aukeratu eta lanean hasi ziren. Taldeen zerrenda Barricada, Berri Txarrak, Bersek, Buitraker, Dank, Dikers, Hemendik At!, Itturri, Leihotikan, Maider Ansa, Marea, Petti, Skalariak, Tijuana in blue, Tximeleta, Ufestuek eta Ziorek-ek osatzen dute. Bertsolariena berriz, Estitxu Arozena, Aritz Saragueta, Nerea Bruño, Xabier Terreros, Ekintza Landa, Joxema Leitza, Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Iñigo Ibarra, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Iñigo Olaetxea, Joxe Juan Zubieta, Pello Goikoetxea, Ekhiñe Etxepeteleku, Mikel Altzuart eta Manolo Arozenak

Bertsioen mundu amaigabea
Bertsioak euskal kantu zaharrak (eta baita ahaztuak edota modernoagoak ere) ezagutzera emateko bitarteko ezin egokiagoak izan dira betidanik. Bertsioei esker, gazte anitzek kantu honen edo beste horren berri izan dute, jakin gabe ere entzuten ari direna abesti originala ez dela. Zerrenda amaigabea osa genezakeen geure etxeko diskotekan miatzen hasiz gero.

Zertzelada batzuk aski izanen dira fenomeno honen garrantziaz jabetzeko: moldaketa ezagunenetako bat, Telesforo Monzonek izkiriatu eta RIPek bertsioneatutako "Lepoan hartu" kantua da. Anje Duhaldek berriz, "Eperrak" kanta herrikoia zabaldu zuen lau haizeetara. Hala ere, bertsio gehien dituen euskal talde modernoetariko bat Itoiz izan da. Juan Carlos Perezen taldeak sekulako eragina izan du gure musikagintzan. Horren adierazle dira Itoizen kantuen moldaketa ugariak: Joxe Ripiauk "Egun motela" bertsionatu zuen, Leihotikanek "Clash & Pistols", Betagarrik "Lo egin" eta Nahi ta Nahiezek "Lau teilatu". Beste horrenbeste gertatu da Mikel Laboarekin, Su ta Garren "Haika mutil" kantutik hasita Etsaiaken "Txoria txori"raino. Izan ere, joan den hamarkadaren hasieran Laboari omenaldia egin zioten "Txerokee" izenburuko disko baten bitartez, zeinean Donostiako egilearen hainbat bertsio biltzen ziren. Eta oraindik, anitzek jotzen dute Laboarengana, "Aekantuz" diskoan garbi ageri den moduan. Betagarriren saiakera ere azpimarratzekoa da. 80 eta 90eko hamarkadetako hogei talderen beste horrenbeste kantuen bertsioak egin zituen, Eskorbuto, Hertzainak, Kortatu edota Zarama tartean.
Baina bertsioak ezezik, taldeek idazle ezagunen testuak baliatu dituzte anitzetan beren abestiak egiteko, eta bide batez, entzuleak ere horien berri izan du. Esaterako, ez da batere zaila Joseba Sarrionandiaren idatzietan oinarritutako kantak aurkitzea: Sagarroik adibidez, "Sagarroiak" izenburuko kanta Sarrionandiaren lumatik atera zuen, Bittor Aiapek "Defenda ezazue zuen bake beltza" eta Fermin Muguruzak "Eguraldi lainotsua hiriburuan". Skalariak ere "O, neure erri" eta "Agur Euskal Herriari" abestiak Orixe idazlearen testuetan oinarrituz egin zituen.
Bestalde, halako probak eta esperimentuak egin dira musika elektronikoaren alorrean. Esaterako, Bixente Iriartek Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren sampler bat erabili zuen "Communication dub" kantua osatzeko. Hortaz, nork daki ez oten den Maurizia eta Leonen alboka "house edo jungle" doinuekin nahastuko


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude