Albisteak 

1838. alea
2002-01-20
alde 0    kontra 0

IKASGU NAGUSIA JAIO DA

Udako Euskal Unibertsitateak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Partaidek, AEK-k eta Emunek sortu dute Ikasgu Nagusia. Erakunde horiexetan dauden trebakuntza beharrei erantzuteko asmoz jaio da kooperatiba mixto gisa sortutako erakundea, baina aipatutakoaz gain, hezkuntzaren eta ikerketaren alorretan jardun nahi luke. Hezkuntza Zentroetako Zuzendaritza Masterra da Ikasgu Nagusiak, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, abiatutako lehen ekimena.


ESKOLAK EUSKALDUNDU DAITEZEN

«Eskolak euskaldundu behar du!» eta «Euskal Herritar orok du euskaraz jakiteko eskubidea» lelopean, Euskal Herrian Euskarazek hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko kanpaina abiatu du. EHEko arduradunen arabera, indarrean dauden hezkuntza sistemek ez dute bermatzen ikasleek euren herriko hizkuntza jakiteko duten eskubidea. Elkarteak derrigorrezko hezkuntzari buruzko ikerketa egin du eta honako ondoriora iritsi da: ikasleen erdiak eskoletatik erdaldun ateratzen dira. Egoera hau gainditzeko bidean, ekitaldi andana egingo dute otsailaren 23a bitarte.


JUSTIZIAREN EUSKALDUNTZEA ERAGOZTEN

Eusko Jaurlaritzak ekainean onartutako Justizia arloa euskalduntzeko dekretua bertan behera utzi du mementoz Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak jarritako errekurtsoaren erantzun gisa. Dekretuak hamar urteko plana jasotzen zuen eta haren arabera, 1.800 funtzionariotik 800ek hizkuntz eskakizunak egiaztatu beharko dituzte. Eusko Jaurlaritzaren arabera, PPk ez du epe jakinik nahi hizkuntz eskakizunetan eta horregatik jarri zuen errekurtsoa.


ALDIZKARI BERRIA TXORIERRIN

«Aikor!» herri aldizkaria sortu du Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak, alegia, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili euskara elkarteek. Hilero banatuko da doan eta 4.000 aleko tirada izango du.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1837
 
azala1836

1838 zenbakia.
2002ko urtarrilaren 20a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys