Lapurdiko Barrualdea. Mendi gailurrera trenez

  • Lapurdiko kostaldea Ipar Euskal Herrian turismo masiboaren gunea bada ere, bertatik oso kilometro gutxira edertasunak nagusi izaten jarraitzen du. Barrualdean ez dago itsasoari parez-pare begira egoterik, baina horren ordez Larrunera trenez edo Artzamendira kotxez igotzen bagara sekulako bistetaz gozatuko dugu. Miarritzeko luxuak sortzen digun mirespenari berriz, Biriatu edo Azkaine bezalako herrietako apaltasunaren edertasuna konpara diezaiokegu. Bestalde, euskalduntasun sentimendua difuminaturik topatu dugun kostaldetik oso kilometro gutxira antzinako (Sarako lezeak), atzoko (Itsasuko ageria) eta gaurko (Senpereko lakua) euskal sena berraurkituko dugu. Hau guztia Euskal Herria artifizialki banatzen duen mugaren inguruan biziko dugu. Baina batik bat Sara inguruko mugalariek edo Atekagaitzen "Duranbal" ezpata magikoak erakutsitako moduan mugak edo oztopoak apurtzeko daude. Hala diote kondairek.

2002ko urtarrilaren 20an
Gure herriaren zatiketa sinboliza dezakeen Behobiatik hasiko gara. Herri honen alde bat Iruni dagokio, eta bestea Urruñari.
Gertu, Bidasoa ibaiaren erdian Faisaien irla dago. Irla honetan (urte erdian espainiarra eta beste erdian frantziarra dena) Luis XIV. eta Felipe V.ak "Pirinioetako Bakea" sinatu zuten 1659an. Akordio honetan gaur egun ezagutzen dugun Espainia eta Frantziaren arteko muga adostu zuten, eta horrenbestez Behobia eta orokorrean bi aldeetako herriak definitiboki banatuak geratu ziren.
Bidasoa gaineko zubia iparrerantz igaro eta berehala eskumara eginez Biriatu herri politerantz igoko gara, handik 3 km.ra. Herritxo hau Bidasoaren gaineko balkoi natural batean dago, herria bera begiratoki pribilejiatua bihurtuz. Bertako pilotaleku, Herriko Etxe, ostatu, eliza-hilerri, etxeek... osotasunean hartuz oso leku atsegina bihurtzen dute.
Behobian eskumara Urruñarantz egin eta 3 km.ra errepidea ezkerrera utziz, beste km. batera Florenia lore parke koloretsua dugu: milaka zuhaitz eta zuhaixka, milioi bat lore baino gehiago, uharkak, bidexkak... Jatetxe eta bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Errepidean berriz, 2,5 km egin eta ezkerrera Urruñan sartuko gara, historikoki Iparraldeko herririk garrantzitsu eta handienetako bat. Erdialdean, Herriko Etxe aurretik igoz, Sokorriko kaperara iristen gara. Bertan Larrungo bista politak eta estela diskoidal interesgarriak ditugu.
Urruñako eliza aurretik igaroz erdialdetik irten eta errepidean sartuz momentuz zuzen egingo dugu, 500 metrora Urtubiko jauregia bisitatzeko. 1149an eraiki eta 1341ean gotorleku bihurtua, XVI. mendean harresiak galdu eta omenaldi dorrea eraiki ostean, XVIIIan berriztatu eta beste eraikinak erantsi ziren. Guztiaren ondorioz, kanpo eta barru ederrak ditu, flandriar tapizak barne. Apiriletik urrira egunero (asteartea ezik) zabalik, 14:00-19:00 artean; helduen sarrera 5,34 euro.


Larrun mendiaren magalean

Atzera egin eta ezkerrerantz, lehenbizi Ibardinerantz eta gero Azkainerantz abiatuz, Olhetatik pasako gara, eta handik 2 km.ra Azkainen sartuko gara. Hemendik Larrun aldeko ikuskerak ederrak dira, eta bere erdialde txikiak lapurtarrenen edertasuna gordetzen du, plaza eta elizak batez ere.
San Inazioko lepora goazen bitartean eskumaldera Larrun handia eta bere trenbidea ikusten hasiko gara. San Inazion Larrunera igotzen den tren ttipi zoragarria hartu eta ez zarete damutuko. Goitik, eguraldiak eta zeruak laguntzen badute zazpi euskal probintzien zati handi bat ikus daiteke. Itzulera oinez egitea gomendatzen dugu, trenbidea jarraituz.

URRUÑA
Denbora luzean Lapurdiko eta orokorrean Ipar Euskal Herriko udalerririk garrantzitsuenetakoa izandakoa da, baina denbora aurrera joan ahala gune esanguratsuak desanexionatzen joango zaizkio, Hendaia adibidez.

XI. mendetik ezaguna, XVII. menderarte Paris eta Madril arteko biderik motzenean kokatua (Pariseraino 13 egun dilijentziaz), bere kale-errepidea hainbat mendetan pasabide eta atsedenleku izan da. Bere garrantziaren beste bi adibide hurrengoak izan daitezke: Lapurdiko lehen posta ofizialetako bat izatea, eta Lapurdiko armarria ere Urruñakoaren berbera izatea.


Ikustekoak

Nahiz eta udalerria berez nahikoa zabala izan, erdigunea Kale Nagusiak zeharkatzen duen plazaren inguruan biltzen da. Lapurtar kutsu nabarmeneko plaza honetan arkupedun Herriko Etxea, frontoia, eliza eta baserri moduko etxe tipikoak. Banaka hartuta bat ere ez da gehiegi nabarmentzen, baina orokorrean, Lapurdiko beste herri askotan bezala, enparantza oso atsegina bihurtzen dute.
San Bizente eliza berez XI-XII. mendekoa da, baina XVI. mendean Berpizkundeko estiloan berreraikia izan zen. Barruan XVIII.eko pulpitua azpimarratuko dugu. Kanpoan, 45 metroko kanpandorrean esaldi esanguratsua irakur daiteke: "Vulnerat omnes, ultima necat" (Denek dute kolpatzen, azkenak du hiltzen).


Sokorri Baseliza

Izen bereko bidearen amaieran, 100 metroko altueran dagoen ermita honetatik Landetarainoko kostaldea ikus daiteke, ikuspegi ederraz gozatzen baitu.
XVI.ean Ama Birjinaren omenez eraikia, Frantziar Iraultzaren garaian suntsitua, eta berriz ere 1813an berraltxatua, berau inguratuz 1608 eta 1831ko izurriteetan hildakoak gogoratzen dituen hilarri diskoidal bilduma oso interesgarria ikusiko duzue.


Florenia Lore Parkea

Behobia eta Urruñaren artean kokatua, 18 hektareatan zehar barreiaturik mundu osoko lore mota anitzez eta milaka zuhaixka eta arbolaz gozatzeko aukera izango dugu. Gozamen horri, parke osoa paseo atseginean (pare bat ordu) bisitatzea ahalbidetzen diguten prestaturiko bidezidorrek laguntzen diote.
Zabalik: otsailaren 5etik martxoaren 5era 14:00-18:00 artean. Apirilaren 1etik urriaren 1era 10:00-19:00 ordutegiarekin. Urrian 14:00-18:00 artean. Uztaila-abuztuan ezik, astelehenak itxita. Sarrerak: helduak 5,49 euro; umeak 3,81 euro.

AZKAINE
Azkaine bere inguruko natura, ur eta mendiek eskaintzen dizkioten fruituetaz gozatzen duen herri txikia da. Bere kokapen pribilejiatuari esker Lapurdi barneko gune turistikoa bihurtu da.


Historia pixka bat

Bertan monumentu megalitiko ugari aurkitu dira, lur hauek antzinatik populatuak izan direla frogatuz. Agiri batean lehenengoz 1135ean agertzen da, Escan izenarekin. XVII. mendean, Pierre de Lancre odoltzalearen "sorgin-ehiza"ren barne Arkibel herriko erretorea errearazi zuen.
Iraultza Frantziarraren ostean berriz, bai erretorea zein bere jarraitzaileak Landetara deportatu zituzten, konstituzio berria ez onartzeagatik zigor gisa. XIX. mende eta XX. mendeetan, errefuxiatu askok (Santa Cruz apaiza karlista, Frankismoaren garaikoak, esate baterako) herri hau bizilekutzat hartu zuten.


Ikustekoak

Herriko erdigunea oso txikia da, baina era berean oso polita, beraz lasai ikusteko denbora hartuko dugu. Plaza atsegina lapurtar ohikoa da: pilotalekua, eliza, Herriko Etxea eta ostatuak. Hauetako batean (La Rhune) Pierres Loti-k "Ramuntcho" idatzi zuen, J.P. Borda "Otharre" azkaindar pilotari ospetsuan oinarrituz. Ladutxe pilotari-sendia ere azkaindarra dugu.
XVI-XVII.eko elizak hiru arko erromanikodun elizpea du; bere kanpaitegi karratu ederra Larrungo granitoz egina dago. Tenplua inguratuz hilerria dugu, eta hemen 1657ko estela diskoidal bat nabarituko dugu.
Lapurdi eta Ipar Euskal Herri osoan elizak eta hilerriak bata bestearen alboan egon ohi dira. Beraz, jendeak bere hildakoak gertu mantentzen ditu, herriaren erdian, ez Hegoaldean askotan gertatzen den bezala, ahalik eta urrunen. Barrualdean XVII. mendeko erretaula urreztatua dugu, eta zurezko zutabek eutsitako hiru galeria. Lurrean hilarri askotxo dago, eta goialdean itsasuntzi bat zintzilik, itsasgizonen opari.
LARRUN MENDIA TRENEZ
Azkaine eta Sara artean, Larrungo magalean San Inazio lepoa dugu, Lapurdiko mendirik garaienera igotzen den tren ttipiaren geltokia. Larrungo tren ttipi hau benetako bilduma-pieza da. 1923an inauguratua, epoka-trena izaten jarraitzen du, aldaketa gutxi izan baitu.

Igoerak irauten duen bitartean (35 minutu inguru) antzinako trenbideen sentsazioak bizi izango ditugu, eta zer esanik ez, paraje zoragarri honetaz gozatuko dugu. Bidean zehar historiaurretik gurekin bizi diren euskal zalditxo basatiak edo pottokak ere behatzeko parada izango dugu.
Azkenik, Pirinioetako azken gailur honek bere tontorretik (antena eta benta berriak ahaztuko ditugu) Euskal Herrian imajina daitekeen paisaiarik zoragarrienetakoa eskainiko digu. 360 graduko talaia honetatik, eguraldia adiskide badugu eta horretarako dagoen orientabide-maparen laguntzaz, gure ikusmenak Pirinioetako gailurrak, Donostia eta Baiona arteko euskal kostaldea, zazpi probintzietako zati handia... aurkitu ahal izango ditu.
Ordutegia: Martxotik azarora, goizeko 9:00etatik (udan 8:30etatik). Irteerak jende-kopuru eta eguraldiaren arabera (orokorrean 35 minuturo). Txartela (joan-etorri): helduak 9,5 euro., umeak 5,34 euro.

Informazio Praktikoa
URRUÑA

Turismo Bulegoa (Syndicat d'Initiative): Elizaurrean. (0)5 59 54 60 80.
Herriko Etxea: (0)5 59 47 44 44.
Botika: Dubos Mediku-Zentrua- Campo Baïta. (0)5 59 54 30 60.
Bankuak:
Agence Crédit Maritime- Frontoialdean.
Kotxe-tailerrak:
Garage Theard- RN-10 errepidea. (0)5 59 54 31 40.
Garage Mocorrea- A-63 autopistaren ondoan. (0)5 59 54 32 97.
Jatorduan:
La Bergerie Jatetxea- Bittola auzoa (Floreniatik gertu).
Arotzenia Jatetxea- Rue Jean Fourcade.
Restaurant du Fronton- Dongaitz Anaiak
Jan eta lo egiteko:
*Hôtel Mendi Bichta- Herriko Plaza. (0)5 59 54 30 30.
*Hôtel Arotzenia- Behobiara bidea. (0)5 59 54 31 03. Logela 27,44-36,59 euro.
***Camp. La Corniche- Kostaldean (Hendaia ondoan). (0)5 59 20 06 87
***Camping Larrouleta- RN-10 errepidea (Sokoara bidean). (0)5 59 47 37 84.
Lo egiteko:
***Camping du Col D'Ibardin- Herburu auzoa. (0)5 59 54 31 21.
***Camping Juantcho- Sokoa ondoko kostaldean. (0)5 59 47 11 97.
***Camping Suhiberry- Sokoa ondoan. (0)5 59 47 06 23.

AZKAINE
Turismo Bulegoa: Herriko Etxean, plazan. (0)5 59 54 00 84.
Botika: Lafitte Thierry- Ernest Fourneau. (0)5 59 54 00 42.
Kotxe-Tailerrak:
Garage de la Nivelle- Rd 918 bidean. (0)5 59 54 40 55.
Garage d'Ascain- Donibane-Lohizunera bidean. (0)5 59 54 00 90.
Jatorduan:
Achafla Baita Jatetxea- Mortzelai.
Restaurant Des Chasseurs- Eliza ondoan.
Jan eta lo egiteko:
***Hôtel Oberena- Route des Carrieres. (0)5 59 54 03 60. Logela bikoitza 45,73-99,09 euro.
**Hôtel La Rhune- Frontoi ondoan. (0)5 59 54 00 54. Logela 33,54-53,36 euro.
**Hôtel Basque- Rue Ernest Fournau. (0)5 59 54 00 12.
Lo egiteko:
***Camping Zelaia- Ibardinera bidea. (0)5 59 54 02 36.
***Camping-Caravaning des truites- (0)5 59 54 01 19.
**Camping d'Ascain- (0)5 59 54 40 61.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude