- Igor Estankonaren iritzia da hauxe «Euskaldunon Egunkaria»n jasotakoa: «Narratiba eta poesia elkarren aurka jartzea ezinbestekoa zaigu poetoi. Lerro hautsiak duen balio estetikoa defendatu behar dugu».
- Fernando Larrukertek agerkari berean: «Herri kakati bat gara, ezjakin erabatekoez betea. Erabateko ezjakinak diren politikoen herri honetan, halaxe doakigu. Talentu krisi ikaragarria daukagu. Tristura ematen du hainbeste ergelkeriak».
- Carlos Roldan zine adituak honela zioen «Deia»n: «Euskaldunek dute errua, izan ere, euskara jakinik euskarazko filmerik ez ikustea larria baita».
- Nestor Basterretxeak zera adierazi zuen «Nazioarteko Elkartasuna» aldizkarian: «Ez dago araurik. Konprometitutako artista handiak egon dira, eta konprometitu gabekoak ere bai. (...) Lortzen den kontzientzia bat da; sormenerako talentua ordea, berezkoa da».
- Bingen Mendizabal musikoaren aburuz, «bizia etengabeko ikasketa bat da. Estilo propioa? Hori 70 urterekin iristen da». Adierazpenok «Deia»n egin zituen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...