OIHANEKO AHOTS BATEN DEIA


2002ko urtarrilaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskararen geroak arduraturik zituen euskaltzale guztiak. Baina bakoitzak bere erara ikusten zituen arazo hark izan zitzakeen irtenbideak, eta horrek hika-mika eta liskar franko sortuak zituen haien artean, egoera nahiko nahaspilatsu eta kezkagarria eraginez euskal munduan. Hala ere, euskaltzaleen arteko borroka kupidagabe horren erdian, bazen baikor agertzen zenik ere: ZERUKO ARGIAren 464. zenbakian idazten zuen Kapanaga jauna bezalakoek, esate baterako.


DEIADAR IKARAGARRI BAT

"Bil ditzagun azkar, eta osoki, euskalki guzien muna, odola eta giharra; eta osa dezagun ahalik eta azkarrenik, euskaldun guziontzako euskara batua eta zalua; inoiz baino zehatzagoa, inoiz baino landuagoa, eta inoiz baino maitatuagoa". Honelako hitzekin hasten zen Kapanagak izenpetutako "Euskalki guzien muna, odola eta giharra" idazlana. Bittor Kapanaga ote idazlea? Baliteke, baina ziurtasunik ezean, hobe horretan ez tematu. Gauza da, goiko hitzok ez zirela bereak, Z. ARGIA bertatik jasoak baizik, jarraian argitzen zuen bezala.
"Hitz hok, gizon batek idatzi ditu, asteroko hontantxe, sakon eta zorrotz idazten dakian idazle batek. Bainan enetzat, izan diren euskaltzale guziek lurpetik jaiki eta dehadar ikaragarri bat egin izan balute bezala izan da. Oihanetako abots batek, herri baten kontzientziara jaurtzen duan zentzuzko dei bat bezala".
Halako zirrara eragin zion idazlanaren egilea nor zen askoz beranduago argitzen zuen arren, komeni den baino nahaste handiagorik ez sortzeko, esan dezadan Jose Luis Alvarez Enparantzak "Larresoro" izengoitiarekin plazaratutako lanaz ari zela. "Dei horrek behar luke ukan oihartzuna euskaltzaleen buru-bihotzetan, euskaltzale baino lehenago gizon bagiña, zentzudun eta zintzo bagiña. Ala ere, beldur naiz ahuntzaren gaueko eztulak baino eragin gehiago ez ote duan izango".


"KIXMI"REN BUZTANA

Jakina, etsipen horren arrazoiak aipatzeari ekiten zion gero. "Gerra dugu gure artean, behin agirian eta behin isilka, burruka maltzurra dabil euskaltzaleen artean. Aztoratuak ditugu norbaitzuk, nahigabetuak eta etsaiak beste zenbait. Zahar askok, harako jentillen garaietako 'kixmi'ari buztana ikusi bide diote. Bainan ni ez nau gehiegi larritzen zurrunbillo honek; dan txarrean ere, bigunkeriazko olerkiz estalduriko hutsa baino hobe dugu. Hala ere, giza-zentzuak eskatzen dualako arean, eta gure herri izatearen une garrantzitsu honek eskatzen digulako areago, bide erakor bat billatu behar dugu. Entzun dezagun bada, eta gure zentzutegietan sar dei hori: 'bil ditzagun azkar eta osoki'…".
Beharbada hotz-hotzean ez ziotela kasu gehiegirik egingo eta, badaezpada-edo, adorea ematea erabaki bide zuen:
"Euskara ez da galduko. Gaurko nahaste zikin (hala eraginkor) hau dugu horren seinale. Egun gogorrak bainan argiak ere datozkio gure izkerari. Ez izan hontaz kezkarik; gure artean zentzua garaitzen baldin bada (eta garaituko da) euskera ere garaituko da, indartuko da, gure herri izatearen tresna indartsu bihurtuko da. Nahizta ez izan orain gure esku, guziok dakizkigun zenbait baldintza. Gure hizkuntzaren etorkaro eder bat landu nahi baldin badugu, Larresorok erakusten digu bidea. Nerau ere, aspaldian nengoen horixe esan nahian, bainan ez nuan asmatzen nola, noiz eta nun. Orain, deia egiña dugu. Erantzutea zor zaio. Gogoz eta lan-asmoz erantzutea".
Nolanahi ere, oztopotxo batzuk kontuan hartuak zituen, antza. "Badakit, guzi-guzion gogoak ez daudena gaur, elkar-hizketarako ta egia billatzerako gertu. Norbaitzuk, bi eta bi hogeita bi direla ikasi dute, eta ikaskizun hortan lilluratuta daude. Beste batzuk ordea, lau eta lau berrogetalau direlakoaren iragarle ditugu. Bainan gehiegikeria hok, bihotzaren eragiñak ditugu gehienak; eta bihotza, zentzuak eta denborak baretzen dute".
Baikor zela bera, alegia. Zergatik? Bada, honexegatik: "Direnak direla, asmo ona eta euskaltzaletasun zintzoa dira nagusi gure artean. Sabel-zuri eta sabel-gorri asko etortzen zaizkit bizi naizen basa-bazterrera. Galdezka, mintzatzera, bihotza hustutzera edo eta eritzi baten eskean; eta gehienak asmo berdineko, amets bat beraren opatzaille. Sentipen batek eragiñak. Ikuskera ezberdiñak izaten dituzte arazo eta gai batzuetan, bainan egiaren aztarrenak jarraitzeko gertu gehienak. Eta hau honela izanik ez ote genduke adore eta indar aski, dehadar hori egintza bihurtzeko? Euskeraren biharko aro argira, euskaltzale multzorik argien, bizkorren, zuhurenen eta zentzudunen zubitik izango da bidea".
Etorkizun pozgarri horretara iristeko, ordea, bete beharreko baldintza batzuk zeuden. "Euskalki guzien muna, odola eta giharra biltzeko, euskalkion ikertze sakon eta zuhur bat egin beharko da. Nork daki, zer ikusteko eta zer ikasteko gauden oraindik. Ezagutzen ote dugu gure euskera hizkuntza bezala? Ez ote gabiltza indoeuropear hizkuntzen arauz eta izariz euskera neurtu edo mugatu nahiz? Azaleko gramatikariekin hizkeraren oiñarriak lañotzen? Dugun hizkera bikaiñaren oiñarrieri heltzen ez badiegu eta euskalkien baloreak, oraiño baiño obeto aztertzen ez baditugu, batasun bide guziek, porrot egiteko arriskuan izango ditugu. Eta horrelakorik ez du nahi gaur, ziñez euskaltzale dan inork". Borobil: harrapatuak denak!

IKASTETXEAK ARRISKUAN
Ala aitortu dute, oraindik orain, Espaiñiako gotzaiek. Eta zenbait jenderen eskubideak gal-zorian ikusi dituzte. Arrunt atzeratutako lurraldean bizi geranik ezin uka, gu baiño atzeratuagoak gure inguruan ikusten baditugu ere. Jabetu da atzerapen hontaz Espaiñiako Gobernua. Ekin dio eziera legea berritzeari. Ekin dio hortarako diru gehiago botatzeari. Garrantzi haundia du hortan dirua erabiltzeak. Izan ere ezer gutxi egingo du Gobernu batek Erria kultura maillan jaso ezik. Poztekoa eta eskertzekoa da alderdi hontatik artu duen jokabidea. Baiña ez dirudi gogoan artu duenik Erri bakoitzaren egoera. Badirudi gehienen atzerapenez eta zabarkeriaz estuturik, ez duela gogoan eduki bere egitekoa. (…) Horregatik eskatu dute Espaiñiako gotzaiek danentzat eskola-bidea, danentzat aukera-bide berdiña, danentzat esku-artzeko era. Ez dedilla eziera osoa Gobernuaren esku eta gain egon, alegia. Estaduaz gaiñera, Elizak eta erritar taldeek izan dezatela ikastetxeak jasotzeko erraztasuna (...) (1972-I-23)

"LANGILERIA HISTORIAN ZEHAR"
Mikel Ugalde gizon ezaguna da Z. Argian argitaratzen diran lanengatik. Bereak dirateke gehienbat irakurtzen diranak. Gihartsu dira, gatza dute bere lanek. Muinari eltzen diote. Garbi azaltzen dizkigu Euskal Erriaren prolemak. Ez duzu bere iritzietan Euskal Erriaren aurkakorik ezer aurkituko, dena aldeko baizik. Pundu honetan, esan beharrik ez dago baiña, zalantzarik gabekoa da. Bide honi egoki jarraitzen dio oraintsu idatzi duan liburuan ere. "Langileria historian zehar" deritza liburu hori (…) (1972-I-23)

IRAKURLEAK MINTZO
Zeruko Argia"ren artezkariari: Mesedez ez geiago zure paperoi neri bidali. Eta X. X. jaunak artu nai badu, berak paga dezala; neretzat nai eztudanik eztiot besteri bidalaraziko: aspaldiko urteotan pagatzen baitut arentzakoa. Zergatik nazkatu naun zure paperak? Bi arrazoi ditut: Batetik, askotan Zeruko Argia ez baiña Inpernuko Sua didurilako; bestetik, Euskaltzaindiak "begi onez ikusiko zualako" Arantzazu'ko idazkera erabiltzeko aitzekiaz beste bat darabillelako. Eta zuk badakizu nere iritzioin berri. Eztakit nai edunik ala nai eduteke ari zaran horrela jokatzen; neri berdin zait. Paperoi agertzen ari dan bezela fedeari eta euskerari kalte egiten ari dala uste dut, eta jokaera orri laguntzea oker jokatzea iduritzen zait. Orra garbi esan. Urteak joan zaizkit erabaki nai ezik, baiña or ezta zuzentzeko joerarik ikusten. Azkenean ere erabaki dut. Urteberri on. Zure zerbitzari. (1972-I-23)


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude