TXAPELDUNEN ITZALA

  • Behien pare hausnarrean aritzen dira bertsolariak. Azken albisteak, munduko berri direnak hartu, nork bere esperientzia, ideia eta estiloen errotatik pasa, eta berriro ahora ekartzen dituzte kontuak, beste buelta bat emanda.«Komunikabide alternatibo» deitzen dio Sarasuak, bertsolari eta entzuleen artean, hainbeste jende eta iritzi lotzen dituen sare zaharrari.Baina zer bertsogintza erakutsi du aurtengo Txapelketak?Eta nola bizi dute Txapelketa bertsolariek eta entzuleek?Aldiz, zerk bizi du Txapelketa?
Txapelketak hartu eta aztertzen baditugu, zer bilakaera egon da orain arte bertsogintzan?

35 eta 36an batean Basarrik eta bestean Txirritak irabazi zuten.Txirrita da ordura arteko bertsogintza eta bertsolari prototipikoaren eredu nagusia, eta Basarri, berriz, etorriko zen iraultzaren edo berrikuntzaren eredu.
60ko hamarkadan, Uztapidek txanda hartu eta 3 aldiz segidan irabazi zuen. Testuinguru trinkoa zen, alegia, entzuleak elkarrengandik hurbil zeuden ideologiaz eta sentsibilitatez. «Ama», «Euskadi» edo «bihotza» aipatzea nahikoa zen jendea hunkitzeko.
Gero etena dator, eta etenaren ostean, 80an, Amurizak irabazi zuen. Ziurrenik entzuleen esku egon balitz erabakia, Uztapide aterako zen txapeldun. Bertsolarien esku egon balitz, ere bai, oso proposamen berria baitzen Amurizarena. Kasu hartan txapela epaimahaiak eman zion. Garai hartan Txapelketa zen ia ia bozgorailu bakarra, eta proposamen hark agian ez zukeen biderik irekiko xapeldun izan ez balitz. Aurrekoekiko kontestua ikaragarri aldatu zen Amurizaren garaian. Testuingurua ez da trinkoa, pitzatua baizik, alegia, joera ideologikoak, sentsibilitateak oso ezberdinak dira entzuleen artean. Horrek gaiekiko urrutiratu beharra, ironia dakar. Ez da nahikoa «Euskadi» aipatzea, azalpen gehiago eskatzen ditu diskurtsoak, eta beraz, bertsoa luzatzeko joera dago.
86-89ko Txapelketak trantsizio txapelketak dira. Horrek ez die meriturik kentzen Sebastian eta Lopategiri. Beraiek aritu ziren txukunenak final haietan eta oraindik ere jendeak oso gustuko ditu. Baina horiena ez zen proposamen bat izan. Normalean, proposamen batek txapela irabaztean, hurrengo urteetarako asentatu egiten du txapela: Amurizak bi ditu, Egañak beste bi, eta badirudi beste bertsolariek beren ekarpena asimilatu eta gainditu arte denbora bat behar dela.
93an dator Amurizak plazaratutakoaren sedimentazio bat, baina beste buelta bat emanda kontuari. Horrek markatuko du 90eko hamarkadako bertsolaritza. Andoniren belaunaldiak distantziamendu hori oraindik ere areagotu egiten du. Inoiz baino entzule gehiago dagoelako, giro politikoa inoiz baino pitzatuagoa delako, berrehundik gora saio egiteko originaltasuna behar delako, telebistak ere eskatzen duelako etengabeko originaltasuna... Belaunaldi berriak sinesten du ez dagoela ironiaz hartu ezin den gairik.

Egungo Txapelketaren arabera, nolako bertsogintza dator?
Uste dut modeloa aldatzeko zorian gaudela. Oraindik ez da praktikara eraman, baina hasi dira esaten nahikoa dela bertsoa luzatzetik. Horren sintoma moduan hartzen dut, adibidez, orain arte ia doinu berririk atera ez izana. Aurreko hiru txapelketetan bertsolari bakoitzak bere doinua eramaten zuen, propio egindakoa. Gehiago ikusten ditut berriro ere zentratu nahian dialektikan, arrazoi-jokoBertsolaritzarentzat, lehen Txapelketa zen bertsolaritza belaunaldi berrietara zabaltzeko bide ia bakarra, eta bertsokera berriak plazaratzekoa ere bai. 1993az geroztik beste bide batzuk badira: telebista... Txapelketak bertsolaritzan duen pisua erlatibizatuta ere, garai bakoitzeko eredu har daiteke txapelduna. Joxerra Gartziarekin aztertu dugu lehengo eta oraingo bertsokera.

an, soiltasun horretan. Hori teorian; praktikan ikusi da kartzelatik ateratzen direla ahal dela 9koan kantatzera, eta animorik ez badute 7koan.
Ikusiko da Andonik txapela irabazten duen edo ez, baina irabazten ez badu, argi dago nondik doan erreleboa.

Zein da erreleboa?
Unai-Igor, Maialen-Irazu, Sustrai-Amets, eta Jon Maia.
Amurizaren zordun dira hauek ere. Amurizak ekarritako urrutiramendua sakontzen ez dute lanik egin behar, natural ateratzen zaie. Hortik abiatzen dira, baina nork bere bidea egiteko garaian daude. Estilo kolokiala gutxitan erabili da bertsotan, eta Unai Iturriagak natural egiten du. Jon Maia inpresionista da, horregatik gustatzen zaio hainbeste habanera. Pintzeladaz egindako bertsoak dira, baina pintzelada horien karga poetikoa uste dut ez dela sekula egon bertsolaritzaren historian. Maialenek dialektikarako duen erregistro lotsagabe hori oso erakargarria da; Irazuk bertsolari gaztearen irudia hankaz gora jartzen du: hiztun konpetentearen baliabideak muturrera eramaten ditu. Iparraldeko biek aberastasun handia dute: hizkuntzan edo komunikazioan erosoago sentitzen da txiki-txikitatik bi euskalki menperatzen dituena. Igorrek ekar dezake ikaragarrizko bertso txukuna, ondo formulatua, potentea. Uste dut bertso munduko lan gehitxotan ari dela, eta oporrak behar dituela freskotasuna ekartzeko.

n Aurtengoa sekula baino Txapelketa gazteagoa dela esaten da.
Txapelketa gazteentzako da. 25-30 urte bitartean hasi ziren Sebastian, Andoni eta hauek denak finalean sartzen. Nik ez dut aurtengoa eskandalosoki gaztea ikusten, Sustrai salbu. Biologikoki orain daude horrelako potajetan sartzeko. Gazte izatea gauza erlatiboa da. Lehen, txapelketa bozgorailu bakarra zenean, batzuek joaten ziren txapelketara bizitza osoan 100 saio eginda; eta orain ateratzen diren gazte batzuek 100 plaza urte batean egiten dituzte. Gazteak dira, baina eskarmentatuak.
Bertsolaritza aurrerantzean hauen bizkar doa. Eta «xaharrek» egingo dute bere tokia Lazkao Txikik bere garaian edo Lopategik egin zuten bezala. 20 urte barru, baina ez gutxiago, beste bertsolari zaharragoen bezeria eskasten joango da. Baina hori fenomeno naturala da

ENTZUN, ERANTZUN
Bertsoa komunikazioa delako, ez dago Txapelketa ulertzerik entzulerik gabe. Etxeko komunean aritzea bezala litzateke, Jokin Sorozabalek bertsotan egitea kaka egitearekin konparatu zuenez gero. Entzulea bera dute bertsolari batzuk helburu. Maialen Lujanbiok halaxe zion («Gara», 2001-11-20): «Aurreko Txapelketan ez nuen bota jendearen memorian gordetzeko moduko bertso bat ere. Aurten beste sentsazio batzuk ditut, eta finalean sartu edo ez, bertso on batzuk uztea da nire asmoa». Esan liteke, Maialenentzat bertsoa ona den jakiteko modu bat «entzuleen gogoan» geratzea dela. Fredi Paya ere entzulea eragiteko asmoarekin joan zen Tolosako saiora: «Txapelketan, presioagatik entzuten ez den bertsokera baten bila joan nintzen. Bertso afarietan-eta publikoaren zirrara bilatzen dute bertsoek, zailtasun teknikoak ez du hainbeste meriturik. Txapelketan, berriz, akats teknikoak gehiago zigortzen dira, nahiz publikoa zirraratzea lortu». Badira publikoa poltsikoratzeko arte horretan benetako maisuak. Rufino Iraola kritikariak aitortzen du («Diario Vasco», 2001-11-06): «Xabier Silveira entzuleak mugiarazten dituen bertsolaria da, eta badu bere parrokia». Aitor Sarriegik ere asmatu zuen etxeko andreen iraultza pizten. Zer esanik ez, Amets Arzallusek jaso dituela bere saioko txalo gehienak. Eta Jokin Sorozabal da, puntuak puntu, entzuleek maila aitortu dioten beste bertsolaria. «Luxu bat da hainbeste jenderen aurrean kantatzea» zion Unai Agirrek («Euskaldunon Egunkaria», 2001-11-27). Baina Nerea Elustondok entzulea bera ere txapelketan ezberdin portatzen dela nabarmentzen du: «Txalo gehiago jotzen du, baina akats bila zorrotzago aritzen da. Morbo asko dago»

BERTSOLARIA AUTORE
Bertsoak ez direlako txikleak, ezin dira fabrikako moldeekin egin: bertso bakoitzak darama sortu duen bertsolariaren «zigilua». Bertsolaria autore bat da, eta bakoitzaren bertsokera ezin daiteke ulertu bertsolaria nondik datorren eta nor den jakin gabe. Unai Iturriagak Bilboko saioan famari kantatutako bertsoek benetan bizitakoa deskribatzen zuten. Azken agurrak zioenez, barruak agindutako bertsoak ziren.

Argazkiak ikusita konturatzen gara beti gaztetzat ditugun horiek, bertsolari gisa jada ez direla hain gazteak. Pertsona bezala heldu egin badira, bertsolari gisa ere beste fase batean daude. Hara Jon Maiak esana («Gara», 2001-11-27): «Orain lau urte habanera doinuan ‘alabari’ kantatutako bertsoak mugarri izan dira nire ibilbidean. Bertsolari gisa formatzeko zikloa itxi nuela sentitu nuen eta bertsolari bezala bizitzen hasiko nintzela».
Maialen Lujanbio, berriz, lehen Lizasori botatako erantzunengatik nabarmentzen zen, zuen prontoa eta ausardiagatik. ARGIAko elkarrizketan zioenez, orain bertsotan beste fase bat hasi nahi du, gai serioak lantzeko ere gauza dela erakutsi, sentsibilitate gehiago azaldu. Bakarkako gaietan entzulea hunkitu du, detaile eta arazo zehatzak deskribatuz, betiko arrazoi potolo eta hotzetara jo beharrean


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude