KOOPERATIBEN AITAREN IRAGAN EUSKALZALEA


2001eko abenduaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Maria Arizmendiarrieta izena entzun eta Arrasateko Kooperatiba etortzen zaigu burura, bera izan baitzen Arrasateko Kooperatibaren fun- datzailea. Baina Julen Arexolaleiba irakasleak, Arizmendiarrietaren hizkuntza biografian, gogorarazten digu 1940. urte aldera arte, kristautasunarekin batera, euskarari ere eskaini zizkiola ahaleginak. Bizitzan zehar topatu zituen zailtasunen aurrean jokatu zuen moduagatik, gizon pragmatikotzat du askok. Bestalde bizi zen artean kritika ugari jasotako gizona izan zela ikusi dugu.

Giro euskaldun eta kristauarekin egin zuen topo Jose Maria Arizmendiarrietak 1915. urtean Markinako Iturbe baserrian jaio zenean; aita jeltzalea izanik kristautasuna eta abertzaletasuna gazte-gaztetatik ezagutu zituen. Jaio eta lau urtetara eskolatu zenean baserri giroz kanpo komunikatzeko beharrezkoa zuen gaztelera menperatzen ikasi zuen. Hamabi urterekin Arratia-Arteagako apaiztegira joan zen eta orduz geroztik kristautasuna izan zen Arizmendiarrieta abadeak jarraitu zuen bidea.

EUSKALZALETASUNAREN HAZIA ERNE.

Arizmendiarrieta eta inguruko apaizek XIX. mendearen bigarren erditik aurrera gauzatu zen Euskal Pizkundearen garaian izan zuten lehendabizikoz euskal literaturarekin harremana. Aldizkari euskalzaleak, Euskal Jaiak, kultur-elkarte euskalzaleak, Azkueren "Diccionario vasco-español-francés", Eusko Ikaskuntza eta Eukaltzaindia ere garai hartakoak dira. Euskal Pizkunde honek 1926 eta 1936 urteen artean suspertze bat izan zuen; Aitzol eta Lizardi bezalako idazleek, hizkuntza nazio baten oinarria zela defendatu zuten.
On Manuel Lekuona eta On Joxe Migel Barandiaran izan zituen irakasle Jose Maria Arizmendiarrietak 1931. urtean Gasteizeko apaiztegira ikastera joan zenean. Beraz, garaian bizi zuen giroak eta topatu zituen ereduek kontzientzia linguistiko sendoa piztu zuten Arizmendiarrietarengan.

EUSKALGINTZAN BURU-BELARRI.

Arizmendiarrietak inguruan giro euskalduna topatu zuen bere bizitzako lehen urteetan, hortik kanpo euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero euskal komunitateak sortu behar zirela pentsatu zuen. Horregatik ahalegin handia egin zuen giro euskaldun hori sortu eta euskaraz bizitzeko.
Hamasei urterekin euskaraz alfabetatzeko klaseetara joaten zen. Kontzientzia linguistikoaz gain herriarengana hurbiltzeko beharrezkotzat jotzen zuelako egiten zuen On Jose Maria Arizmendiarrietak euskararen alde. Helburu honi lotuta markinarrak eta beste lau apaizek "Kardaberaz Bazkuna" sortu zuten, "apaiz garaian erritarrai kristoren irakatsiak ganoraz azaldu ta irakasteko euskera ikasi ta al-ba-da bestiei irakatsi" esanez azaldu zituen bazkun horren helburuak. Euskararen alde lanean jartzerako orduan Larramendi, Aitzol eta batez ere Kardaberaz hartu zituzten eredutzat. 1934. urtean kardaberaztarrek "Aurrera Beti" agerkaria sortu zuten eta Arizmendiarrieta izendatu zuten bertako zuzendaria.
On Jose Mariak euskara zabaldu eta euskal kulturan sakondu nahi zuen, horregatik "Jakintza-Gayak" direlakoak landu zituen. Filosofia, literatura, geologia, fisika, biologia, antropologia, soziologia, etnologia bezalako gaietarako euskarazko testuak sortu nahi izan zituen. Bestalde oporraldietan baserriz-baserri joaten zen euskal ipuin, musika, kanta eta euskal etnografiarekin zer ikusia zuena jasotzeko asmoarekin eta ondare hauen jabeei ulertarazi nahi izaten zien zeukaten altxorraz harro egon behar zutela.

GERRA ZIBILA ETA ONDORENGOAK.

Gerra Zibila hasi zenean Arizmendiarrieta apaizgai izateari utzi eta Eusko Jeltzaleen euskara hutsezko "Eguna" aldizkarian kazetari lanetan hasi zen. Euskara hutsezko lehenengo egunkaria zen eta euskara gizarte harremanetarako eta komunikabideetarako tresna egokia izan zitekeela frogatzea zuen helburua. Egunkariak iraun zituen sei hilabeteetan Arizmendiarrietak kristautasuna, antifaxismoa, askatasuna eta gai sozialei buruzko artikuluak idatzi zituen.
Frankistak Bilbon sartu zirenean ihes egitea lortu bazuen ere, handik denbora gutxira atxilotu egin zuten. Kazetaritzako bere adiskideek heriotz zigorra jaso zuten bitartean, berak egunkarira atxikita zegoela esan beharrean koartelera atxikita zegoela esan zuenez indultatua atera zen. 1939an Gasteizen bukatu zituen Teologia ikasketak eta Belgikara joateko asmoarekin zebilela, 1941. urtean Arrasatera apaiz lagunkide joateko eskatu zioten.
Hankaz gora aurkitu zuen Arizmendiarrietak Arrasate, 8.000 biztanleko herria 3.000 biztanlerekin topatu zuen. Euskararen egoera ere hala modukoa zen: euskaraz egitea debekatua zegoen eta norberaren etxea zen euskarak zuen eremu bakarra. Egoera honetan euskararen bukaera iritsi zela pentsatu zuen eta beste bide bati ekin zion, herria indartzea eta miseriatik ateratzea zen egin beharrekoa. Harrigarria da bere bizitzaren ardatza izan zen euskalzaletasuna alde batera utzi eta lanari, langile kontzientzia pizteari eta kooperatiben munduari nola eutsi zion ikustea.

GAZTELERA AHOAN.

Arrasaten bizitza gazteleraz egiten zuen On Jose Maria Arizmendiarrietak. Euskara etxekoekin eta gerra aurreko lagunekin izaten zituen harremanetarako uzten zuen. Kooperatiben inguruan egin zuen lan guztian ere euskara alde batera utzi zuen: gerora kooperatibako zuzendariak izango ziren zortzi gazteen formazioaz arduratu zen, liburutegi eta irratia sortu zituen, «Aleluya» aldizkaria... dena gazteleraz egin zuen. Gizon publikoa zela eta begi asko izaten zituen jarraika eta, euskalzaletasunaren inguruko jarrera garbirik agertzen ez zuenez, kritikak jaso zituen bai alde batetik zein bestetik.
Hainbeste presiok eta Francoren heriotza hurbil ikusteak eragina izan zuten On Jose Maria Arizmendiarrietarengan. Euskararen aldeko giroa sendotzen zihoan heinean euskararengana hurbiltzen hasi zen: Lankide Aurrezkiaren bidez diru laguntzak eman zituen, Kooperatiba batzuetako izenak eta estatutuak euskaratu zituen, euskaraz artikulu batzuk idatzi zituen, besteak beste. 1976. urtean hil aurretik idatzi zituen azken hitzak euskaraz idatzi zituen: «Iñor ez iñoren otsein, ez jaun, izan dadn denok denontzako suilletan, eginkizunetan, jokabide barriak onartu bear ditugu. Auxe izango da gure alkartasun gizatsua eta aurrepidetsua-gure erria erriaren indarrez jaso dezakeena»

Julen Arexolaleiba: HUEZIko irakaslea.
Julen Arexolaleiba: HUEZIko irakaslea.
Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko Kooperatibaren sortzaile izateagatik da ezaguna. Orduan, zr dela eta egin zenuen Arizmendiarrietaren hizkuntza-biografia?

Nik hamalau urte nituela hil zen, duela 25 urte. Ez nuen, beraz, zuzenean ezagutzerik izan. Etxean, hala ere, ez zen arrotza Markina aldean jaiotako abade hura. Aita, Union Cerrajera utzita, hasiera beretik sartu zen buru-belarri haren proiektu kooperatiboan, eta hori zela-eta handik eta hemendik sarri agertzen da Don Jose Mariaren izena gurean. Gizon handia zen, bateren bat izatekotan!
«Handia bai, baina zergatik ez behar bezain euskalduna?» galdetzen nion nik neure buruari haren berri gehiago jakin ahala. Entzuna neukan gerra aurrean Gasteizko apaiztegian ibilia zela Lekuona eta Barandiaranekin, irakurria ere bai «Eguna»n kazetari jardun zuela. Baina halakoetan ibilitakoak zergatik egiten zuen erdaraz, Jokin Zaitegirekin, esate baterako? Eta pertsona bera zergatik hasi zen, era berean, «TU» aldizkarian euskaraz idazten 60ko hamarkadan? Zergatik ikusi zuen beharrezkoa zela irakasle eskola bat jartzea euskal irakasleak izaten hasteko? Baziren hor elkarrekin lotu ezin nituen konturen batzuk, eta jakinminak eraginda -eta berarekiko berezko atxikimenduak ere bai, jakina- gaian sartu eta biltze eta interpretazio lana egiten ahalegintzea bururatu zitzaidan duela hamar urtetsu.

n Arizmendiarrietaren bizitzan, beraz, hiru etapa daude euskarari dagozkion kontuetan.
Bai, beste askoren kasuan bezala, euskararekiko harremanarena ez zen continuum modukoa izan bere bizitzan. Gerra aurrekoak eta gerra ostekoak zer ikusi txikia dute. Bada hor zulo beltz handi bat, ezagutu ez genuenok irudikatu ere ezin duguna egin. Arizmendiarrieta bera ere fusilatua izateko zori-zorian izan zenez, hortik pasatu izan denaren buruan zer gertatu izan den imajinatzea bera ere ez da lan samurra.
Euskal kulturaren eremuan erraldoi izatera iristeko modua ikusten zitzaion hark, hala ere, zergatik ez zuen bide horretatik jarraitu? Arrasatera etorri beharrean Azpeitira bidali izan balute 1941ean, gauza bera izango zen haren hizkuntza-portaera?
Ez dira erantzuteko galdera errazak, inondik inora. Ezagutu egin behar da zein zen Arrasateko egoera -soziala zein euskarari dagokiona- une hartan: euskaldun alfabetatugabeak frankismoaldiaren hasieran.
Gertaera pertsonalek, Arrasateko errealitateak eta frankismoaren eragin-moldeak, zein bere aldetik, eragin zuten pertsona honengan erabateko aldaketa. Lagun-ezagunentzat baino, gainera, iruditzen zait bere barrenerako traumatikoagoa izango zela une askotan aldaketa hori: haurtzaroan eta 22 urte bete bitartean amestutako gauza asko eta asko aparkatzeko eta ahazteko ordua iritsi zitzaiola erabaki zuen. Arrasatera iritsi zenetik, euskarari zegozkionak oso bigarren mailan utzi zituen, jarraitu ere ez zituen egiten. Esate baterako, Euskara Batuaren 68ko "iraultzak" ez zuen bera ukitu ere egin, "H"aren kontrakoen bandoan geratuko zen, bere gerraurreko ezagunak ere bando horretakoak baitziren, baina ez zen izan, inondik inora, berak bere kabuz eta behar beste formazioz eta informazioz hartutako erabakia. Ez zion euskarari denborarik eta arretarik eskaintzen sasoi luze horretan.
Beste gauzaren batzuk aurrera ateratzekotan, beraz, derrigorrezkoa zen euskara eta Euskal Herria moduko hitzak alde batera uztea. Eta halaxe jokatu zuen luzaroan bizitza publikoan. Baina bizitza pribatuan ere bai, eta hori bai dela marka! 60ko hamarkadan, frankismoa apurren bat nasaitzen hasitakoan, bera ere berreskuratzen hasi zen gerra aurreko su eta gar hura. Hala eta guztiz ere, 20 urteko gazte beroaren kemena eta hil aurretiko enpresa-gizonaren zuhurtzia ez dira, nonbait, ezagutu izan zuten askoren buruan ondo kokatzen egungo egoerari begira.

Zein da, zure ustez, euskaldunoi eta Euskal Herriari, oro har, gizon honek utzi digun ondarea?
Lehenik eta behin, Arizmendiarrietaren berezko sena goraipatu nahiko nuke: ondasun materialak amestetik urruti, zein indar zuen berak bidezko ikusten zuena martxan jartzeko, zein nolako indarrez defenditzen zuen egindakoa, beti ere, bistan denez, egiten jarraitzeko. Harrotasun apur bat on zaigu -zioen-; izan ere, ezertarako ez dela uste duen pertsonak ez dio ezeri ekin ere egiten-eta.
Bigarrenik, eta ondoen aztertu duen Joxe Azurmendiren hitzak nire eginez, esango dut Arizmendiarrietak pentsamendua aldatzen zekiela (eta ez txaketa), batetik; eta, bestetik, berak ondotxo irakatsi zigula pertsonen eta herrien etorkizuna ezin dugula utzi unean uneko politikariek eskaintzen dutenaren pentzudan, eguneroko elkarlana delako aurrera egiteko bide bakarra. Lana erreibindikazio hutsaren aurretik, beraz.
Eta hirugarrenik, eta esandakoak euskararekin eta bere bizitza osoarekin lotuz, gogoratu baino ez Arizmendiarrietaren ustez "Aberria" ez zela sekula izan arbasoen herria, seme-alaben herria baizik. Zein nolakoak ziren haren arbasoak eta zein nolakoak diren hura hil ondorengo belaunaldiak aztertzen jarrita, gaur egun 20 urte zitueneko gar bera izango lukeela iruditzen zait. Niri neuri hori sinestea komeni zaidala, alegia. Eta gar hori berori duten gazteagoei ere halatsu izango ahal zaie!


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude