TERMOMETROA


2001eko urriaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

BIZITZA ETA ASKATASUNEN ADIERAZPEN EZTABAIDATUA

JUAN Jose Ibarretxe Lehendakariak, Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioek eta Eudelek Bizitzaren eta askatasunaren aldeko adierazpena sinatu berri dute, Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ, EA eta Ezker Batuaren sostenguarekin. Adierazpenak Batasuna udaletxeetatik baztertzeko ekimenik proposatzen ez duela eta, PPk ezezko borobila eman dio adierazpenari. PSE-EEk, aldiz, adierazpenean parte hartzeko aukerarik ez dutela izan salatu du eta horregatik ez dutela sinatu, beraientzat atea itxita dagoela azpimarratuz. Eusko Legebiltzarrean Ostiralean autogobernuari buruz egingo den osoko bilkuran izango da hurrengo termometroa eta bertan ikusiko dira indar politiko bakoitzak aurrera begira erakutsiko dituen kartetako batzuen nondik norakoak.


POLIZI OPERAZIOAK GIPUZKOAN

URRIKO hirugarren asteak Polizia Nazionalak egindako 10 atxiloketa eraman ditu berarekin. ETAren Donostia komandoa ia guztiz indargetu dutela aipatu dute polizi agintariek. Ez da zalantzarik azken hilabeteetan egiten ari diren atxiloketa ugariek behin eta berriz kolpatzen dutela erakunde armatuaren egitura; zalantzarik ez dagoen moduan ETAk behin eta berriro erakusten duela bere egitura berrosatzeko ahalmena. Sarekada desberdinen harira behin eta berriz aipatzen da ETA gero eta ahulago dagoela, eta pentsatzekoa da arrazoi izan dezaketela; denbora eta urteen iraganak, ostera, atentatuak eta atentatu saiakerak dakartzate behin eta berriro -Madrilgo urriaren 12koa moduakoak- eta horrek polizi jarduera hutsetan oinarritutako estrategiak agerian uzten ditu.


BAKE KONFERENTZIAREN MODERATZAILE TALDEA

ELKARRIK Bake Konferentzian alderdien artean moderatzaile gisa arituko den zortzikotea ezagutarazi du dagoeneko. Honakoa da taldea: Sabino Aiestaran, EHUko Sikologia Sozialeko katedraduna; Victoria Camps, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Etika katedraduna; Mariano Ferrer kazetaria; Juan Pablo Fusi historia katedraduna; Sylvia Gay, Lanaren Zuzenbidearen irakaslea EHUn; Ramon Mujika, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea; Juan Manuel Sinde, industria injeniaria eta Jesus Valencia hezitzaile soziala. Zortzikotearen zeregina euskal gizartean egon daitezkeen gutxieneko akordioei buruz alderdiekin batera testu bat adostea da.


ARZALLUZEK HERRI KONTSULTEN NORABIDEAK ZEHAZTU DITU

JUAN Jose Ibarretxe aspaldi ari da herri kontsultaren aipamena eginez, lehenago edo geroago gauzatu egingo direla aditzera emanez baldin eta PPk eta ETAk beren egungo jarduerak aldatzen ez badituzte. Xabier Arzalluzek, ETAri buruzko kontsulta bat izan daitekeela azpimarratu du, eta herritarrei zuzenean galde dakiekeela ETA desagertzeari buruz duten iritzia. Autogobernua dela eta, Arzalluzen ustez 15 urteko epea beharko da Euskal Herriak Europan behar duen lekua izateko.


AUTODETERMINAZIOA ESKUBIDEEN ARDATZEAN

HAUTESKUNDEETAKO emaitza txarren ondorioz ezker abertzaleko munduan konfiantza galdu izana onartu du Batasunak behin baino gehiagotan, eta azken hilabeteetan konfiantza hori berreskuratzeko ahaleginean murgildurik ari da. Ildo politikoari dagokionez, euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoak Euskal Herri osoan bete daitezen aldarrikatzen ari da, eskubide horien artean autodeterminazioarena nabarmenduz. Eskubide hau aldarrikatzeko datorren azaroaren 17rako manifestazioa deitu du Bilbon.


LABORANTZA GANBERAREN ESKAKIZUNA BAIONAN

BAIONAN laborantza ganbara izatea eta Ipar Euskal Herriko nekazarien arazoei bertatik aurre egitea da ELBren aldarrikapen nagusienetakoa. Eskaerak gero eta sektore zabalagoen sostengua du Iparraldean eta hilaren 27an Baionan manifestazio zabala egingo da aldarrikapena gauzatu dadin eskatzeko.


AURREKONTUEN NEGOZIAZIOA

NAFARROAKO aurrekontuen negoziazioa hasia da jada eta PSNk 51 gaiei buruzko negoziazio proposamena egin dio UPNri. Negoziazio gogorra espero da, eta akordiorik ez bada UPNk aurtengoak luzatuko ditu.


Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude