IRAKASKUNTZA MUSIKALAREN BERPIZTEA?


2000ko abenduaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Musika irakaskuntzako zentro berri batzuk jarri ziren martxan 1992/93 ikasturtean, ordutik Musika Eskolak bezala ezagutu direnak, eta Kontserbatorioekin elkarbizitzen direnak. Azken hauetan eskaini ohi zen lehen musika irakaskuntza. Lehen ikasturte hartatik, Euskal Herriko musika eskolen sarean milaka ikasle integratu dira, baina, nondik eta zergatik sortzen dira zentro hauek?
Musika irakaskuntzen erreforma gertaera hauetatik dator:
1-Europako Batasuneko musika irakaskuntza eta sustapenari buruz Europako Parlamentuko 1988ko otsailaren 10eko ebazpenean finkatutako oinarriak, Europako Komunitateen Egunkari Ofiziala 3-14koa.
2-Hezkuntza Sistemako Antolamendu Orokorreko urriak 3ko 1/1990 Lege Organikoa (LOGSE), non Erregimen Bereziko Hezkuntzei buruzko II. tituluan, Irakaskuntza Artistikoen inguruko Lehenengo kapituluan, 39.5. Artikuluan zera finkatzen duen:
"Aurreko ataletan zehaztutakoa kontuan hartu gabe, eskola espezifikoetan ikasi ahal izango dira adin mugarik gabe, inoiz balio akademiko edo profesionala lortzera eramango ez duten musika edo dantza ikasketak eta hauen antolakuntza eta azpiegitura atal horietan aipatutakoetatik ezberdinak izango dira. Eskola hauek hezkuntza administrazioetatik arau bidez arautuko dira".


AURREZ esandakoaren arabera, kontuan hartzekoak dira puntuok:
1-Irakaskuntza hauek eskaintzeko bi modu ezberdin finkatzen dira:
-Arautua, Oinarrizko maila, Erdi maila eta Goi maila dituena.
-Ez Arautua, balio akademikoa duten tituluak eskuratzera ez daramana, eta eskola espezifikoetan eskainiko dena (aurrerantzean, Musika Eskolak).
2-Honekin bi irakaskuntzak bereizi nahi dira: batetik, gaitasun eta zaletasunagatik musika euren lanbide bihurtu nahi duten ikasleei zuzenduriko izaera eta xede profesionaleko irakaskuntza arautua; eta bestetik, ez arautua -edo helburukoa-, adin mugarik gabe musikaren jarduera bera helburu gisa hartu nahi dutenentzat: alegia, musikan jardutea aukera profesionalak kontuan hartu gabe.
Aurrez zehaztu dugunaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua argitaratu zuen. Lege honek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko musika irakaskuntza espezifikoaren, ez arautuaren, Musika Eskolen, sorkuntza eta funtzionamendua. Eskola hauek honako adarrak izango dituzte maila guztietan:
1. Kantu korala eta bakarkakoa.
2.Musika instrumental sinfonikoa.
3.Musika instrumentala eta jatorri tradizionaleko dantza.
4.Joera ezberdinak: jazz, rock, pop, musika elektronikoa...
5.Instrumentu polifonikoak.
Behin beren bidea hasita, Musika Eskolak zer gerta zitekeen zain zeuden: kontserbatorioetara ohitua zegoen gizartearen onarpena, irakasleen aldetik helburu errealen ulermena, erreferentzi gisa balio zitekeen curriculumaren diseinu baten gabezia, eta abar.
Hala ere, emaitzek iragarpen baikorrenak gainditu dituzte. Ikasleak musika egiteko xede nagusiarekin doaz musika eskolara, bakoitza bere mailan eta bere gaitasunen arabera. Taldeak ugaritu dira: orkestrak, big band, metalak, abesbatzak, dantza taldeak, ganbera taldeak, bandak, eta abar. Erkidegoko 40 zentro biltzen dituen Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea sortu da, guztien interesak elkartzeko. Baina, garrantzitsuena, egun 29.000 ikasletik gora ari dira Musika Eskoletan musika ikasketak burutzen. Oraindik asko dago hobetzeko: langileen egonkortasuna, instituzioen finantziazioa, edukien eta helburu pedagogikoen etengabeko garapen eta egokitzapena ikasleen errealitatera, baina, orokorrean bidearen lehen hamarkada hau arrakastatzat jo daiteke.


ELEBITASUNA Musika Eskoletan. Gero eta ikasle euskaldun gehiago dago hezkuntz zentroetan. Beste garai batean agian, zaila suertatuko litzateke eskaera horri aurre egitea, baina, musika eskoletan, irakasleak gazteak dira eta gehienbat elebidunak -ezin beste modu batean izan orain gutxi martxan jarritako zentroak izanik- , eta ondorioz, eskola gehienak euskaraz nahiz gaztelaniaz eskaintzen dira. Taldekako eskolek (hizkuntza musikala, harmonia, eta abar) badute arazo bat: ikasleak ordutegiaren lehentasunen arabera sartzen baitira taldeetan eta zaila da guztiz euskalduna den taldea sortzea. Baina ikasle gehienek instrumentuaren irakaskuntza -derrigorrezkoa dena- nahi duten hizkuntzan jasotzen dute.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude