HARAGIZKO BEKATUA

  • jatera ohituta dago. Beti dabil zikin, zerri galanta da. Santo Tomas egunean bere tronoan etzanda dagoen hori ordea, ikustea baino jatea nahiago edonork.
Basoetatik etxekotu dugun basurdea da txerria. Haragi ekoizle paregabea, txorizo, lukainka eta odolki fabrika galanta. Milaka gutizien iturri, erlijio askotako bekatu da, nork saihestu infernua horrela? Zopa ugari alaitu arren, ez du ospe handirik lortu. Txerri hitza tartean denean ez da gauza onik. Hala nola, txerrikeri, txerri-mutur, txerritoki, txerri-jana...
Txerriari ondo erakutsi zioten jaten, denetik dastatu behar izan du. Basoetako ezkur eta pagotxak lurreratzerako han da txerri gosetia, baina hori gertatu baino lehen tokian tokikoarekin konformatu behar. Hori dela eta, baserriko txerria etxeko zabor eta baratzeko hondakinekin elikatzen zen. Artzainek ere beti izaten zuten txerri koskorren bat beraien bazkariak osatzeko. Gainera txerri hauek, gazta egiterakoan askatutako ura, gatzura, ederki aprobetxatzen zuten. Gose bada garoa jateko gai da eta zumarraren hostoak ere atsegin zaizkio. Basoko sugandila eta sugeei ez die muzin egiten... hala dio esaerak: "Txerri goseak ezkurra amets".
Zerria jatun ona izan arren oso emankorra da. Kumaldiaren iraupena laburra da, 115 egunekoa. 7-14 kume izaten ditu eta 6-9 hilabeteren buruan helduak dira, txorizotarako prest. Euskal Herriko zerririk onenak Baztangoak omen dira eta betidanik hazitarako erabiliak. Ospe handikoa izan zen gaur egun desagertua den Gasteizko Txatoa. Gantzaz beteriko Gasteizko txerria erabat desagertu zen haragi gihartsua modan jarri zenean.
Jadanik Metal Aroan eta Neolitikoan, etxekotu zuen gizonak txerria. Ordutik hona gorabehera izugarriak izan ditu. Gutizi handiena izatetik jakirik mesprezatuena izatera igarotzen zen etengabe. Eguneroko elikagaietatik baztertzeko arrazoiak ondorengo hiru hauek izan zitezkeen: txerria animalia omniboroa izanik, hondakin eta zaramak jaten zituen eta gosea izanez gero gizona erasotzeko gai da. Osasuna dela eta, bizkarroi eta gaixotasun desberdinen eramaile da. Zenbait erlijiok txerria elikaduratik guztiz baztertu du: juduek eta musulmanek adibidez debekatua dute txerria jatea, infernurako bidea erakusten baitu. Hala ere infernuko ateak behin baino gehiagotan jotzen ziren. Esate baterako Atlas mendikateko marokoarrek egunez mendietan askatzen zituzten txerriak eta gau partean etxeratu erlijio jarraitzaile sutsuen ezkutuan. Bada ordea zerria baztertzeko arrazoi naturalagoa, gainontzeko etxabereak belarjaleak dira, lasto moduko bazka onduz soilik elikatu daitezke. Txerria aldiz, orojalea da eta bizitzeko beharrezkoak ditu bestelako elikagaiak. Ekialde Hurbilean klima dela eta errazagoa zaie ganadu belarjalea haztea, zerriak klima hezetako basoak eta ur ugari behar baititu.
Historiari begiratuz, grekoek, asko maite zuten txerrikia. Gehien estimatzen zutena txerramaren umetokia zen, baina oso gustura jaten zituzten txerri ugatz beteak. Erromatarren garaian Iruñean oparoa zen txerri merkataritza eta Italiara saltzen ziren urdaiazpikoek sustatzen zuten bertako ekonomia. Beti izan du zerriak basoarekin harreman estua. Erdia Aroan jauntxoek, bertan elikatu zitezkeen txerri kopuru maximoaren arabera neurtzen zituzten basoak. Txerria oso garrantzitsua zen garai hartan eta berau babesteko legeak zeuden. Bestalde, txerri haiek basati samarrak zirenez gizakia erasotzeagatik zigortzeko legeak ere bazeuden. Garai batean bezala gaur egun ere gorabeherak jasaten ditu txerrikiak. Gantzez elikatzea sekulako bekatua den honetan, txerri haragia ez da oso estimatua. Baina urdaiazpiko onaren aurrean hankaz gora joaten dira dietak.


TXARRIBODAK.

SANTO TOMASETAKO AZOKA DONOSTIAN
Santo Tomas eguna, baserritar jantziak astinduz txorizoa eta taloa jateko eguna da. Garai batean ordea, beste zentzu bat zuen. Zorrak kitatzeko eguna izaten zen, baserritarrek errentan zutena nagusiari ordaintzeko ordua. Kapoi pare bat besapean hartuta, trajerik dotoreenarekin azaltzen ziren herrira. Bide batez, barazkiak, fruituak, gazta eta txistorrak saltzeko aukera paregabea.
Azoka bat aipatzekotan Donostiakoa gogoratuko dugu. Jai handia izan arren salerosketak izugarrizko garrantzia zuen. Askorentzat herrira jaisten ziren urteko egun bakarra zenez, urte guztirako tresnak erosten zituzten: baserriko lanabesak, katiuskak, mantak... Izan ere denetik aurki zitekeen azoka honetan. Besteak beste, Palentziako mantak, jostailuak, Soraluzeko eskopetak, Alacanteko turroia, abarka sokak, Arrasateko aizkorak eta igitaiak... Txistorra saltzeko eguna zen eta txistorrerak arrantzaleen emazteak izan ohi ziren. Negu partean arrantza gutxitzen zenez diru iturri ona zen hori. Kinkila saltzaile ugari biltzen zen bertan eta etxeko umeek txilibitu eta kaskabelak eskatzen zituzten garrasika.
Azoka ikusi ondoren, hamabiak aldera, nagusiaren etxera joan eta bertan bazkaltzen zuten. Baserritarra bere familia guztiarekin nagusiaren etxera bazkaltzera gonbidatua izaten zen, errentak ordaintzeko aitzakiarekin. Urteko bazkaririk onena zen eta 20 lagunetik gora biltzen ziren. Otordua familiako zaharrenak "Aita Gure"arekin hasten zuen. Gehienetan menua berdina zen: zopa, bisigu errea, gisatua, gazta eta gaztainak, ardoa, sagardoa, kafea eta pattarra. Bazkarian urteko kalamidade, uzta galera eta etxeko desgraziaz hitz egiten zen batik bat. Postre garaian nagusia sartzen zen jantokira eta bertsotan abilena zenak bertso bat eskaintzen zion. Behin bazkaria amaituta zorrak ordaintzeko garaia iristen zen eta kapoiak ematen zitzaizkion jabeari. Gutxi gora behera 1850ean kapoi pare batek 6-7 pezeta balio zituen. Nagusiak Gabonetarako bakailao mutur bat, kafea edo libra bat txokolate ematen zion baserritarraren emazteari.
Gaur egun errentak horrela ordaintzen ez diren arren Santo Tomas eguna ospatzen da. Oraindik ere txistorra jaten da eta azoka gehienetan txerri eder bat zozketatzen dute.


Azkenak
Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Eguneraketa berriak daude