PENTSAMENDU BAKARRA ALA PENTSAMENDU EZA?


2000ko irailaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eguneroko barre eta negarretan itotzen gara askotan, oinarrian ditugun gabeziei erreparatu gabe, nahiz eta gero horiek baldintzatu egunerokotasuna. Adibidez, ez al da kezkagarria gure artean askok ia ezer ere ez irakurtzea, ezertaz, ez euskaraz, ez erdaraz? Horrek ez du ondorio onik.
Zenbat irakurtzen da psikologiaz, geure burua hobeto ezagutu eta zoriontsuago izateko? Edo pedagogiaz, seme-alaben heziketan sakontzeko? Edo soziologiaz, gizarteko arazo nagusien irtenbide bila? Edo ekonomiaz, zorioneko globalizazioaren ondorioak ulertzeko? Edo historiaz, geure herriaren iragana kontuan izanda, egungo egoera eta etorkizuna argitzeko? Edo zientziaz, filosofiaz, etikaz...
Liburua ez dela jakintza eta kultura geureganatzeko bide bakarra? Konforme. Irudiaren aroan gaudela eta multimediak askoz eraginkorragoak direla? Xede batzuetarako bai, beste batzuetarako ez: bakoitzari berea. Benetan edo "birtualki" (zorioneko Sarean!) bidaiatuz ere asko ikasten dela? Bai, nahi duzun guztia. Baina horretaz gain, irakurri egin behar da, gai askotaz gainera, eta gero hausnartu, eta beste batzuei entzun eta eztabaidatu!
HAIZEAK lastoa eraman ondoren, kultura eta etika pixka bat dira gizakion -eta herrien- ondare baliotsuena. Horiek egin gaitzakete burujabe, aske eta kritikoago... besteak beste, hain modan dagoen "pentsamendu bakarraren" aurrean.
Baina pentsamendu bakarra ez da soilik kapitalismo eta ultraliberalismoaren balioak, beste aukerarik ez balego bezala, mundu osoan ezarri nahi dituena. Norberaren alderdiari, egunkariari, sindikatuari, elizari... irizpide pertsonalik gabeko fede itsuaz jarraitzea ere pentsamendu bakarra (eta kaskarra) da.
Kultur pobrezia horren ondorio tamalgarriez edonork arduratu beharko luke, eta bereziki, ezkerrak. Alde batera utzita tiro-hots gehiegi dagoela batasun-prozesuek sendo aurrera egiteko, eztabaida-prozesu baten inguruan milaka jende biltzea ez da gutxi; baina ez da nahikoa. Jendea bildu eta isil-isilik, zer esan ez dakiela geratzeak, edo aztergai diren txostenak irakurri ere egin gabe azkenean "amen" esateak zerbaitek huts egiten duela esan nahi du (eta ez daukat orokortzeko oinarririk, baina inguruan sarri ikusten dudan egoera da). Ez da aski subiranotasuna, sozialismoa, lurraldetasuna, borroka eta abar eslogan gisara errepikatzea; horiek gaur eta hemen zer esan nahi duten, sortzen dituzten arazoak, nola gauza daitezkeen (txakur-ametsik gabe)... gehixeago zehaztu eta sakontzeko gaitasuna beharko genuke.
"Euskal Herriari hitza ematea" goiburu ederra da, baina horretarako gizon-emakume bakoitzak hitz egiteko gaitasuna eta atzean pentsamendu mamitsua izatea lortu behar dugu (ez sigla batzuei botoa ematea soilik). Borroka-era asko dago, eta, modan ez badago ere eta errazkeria guztien gainetik, geure jakintza areagotzea da premiazkoenetako bat. Baina ez dakit ez ote diren kirol-orriak gehiegitxo (eta bakarrik!) irakurtzen, edo telebistaren aurrean ordu askotxo ematen... gauza onerako!
EZKERRAK, eta ezker abertzaleak bereziki, zerbait berria sortu eta eskaini nahi badu, jakin-mina, etengabe ikasteko gosea piztu behar du beretarren artean, eta hori asetzeko bideak jarri. Agian, horrela ez da erakunde eroso, otzan eta esanekoa lortuko, baina hori nahi duenak badu, bestela ere, aukera franko.
Noski, prestakuntza teorikoak ezer gutxi balio du gero noizbait ekintza ez bada bihurtzen. Baina hausnarketa sakonik gabeko aktibismo hutsak ere ez garamatza urrutira


Azkenak
2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Ekotalibanak

Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]


2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Gaizki hezitako tomatea

Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude