ENEKO OLASAGASTI:"UMILTASUN LEZIOA IZAN DA BERRIRO OHOLTZARA IGOTZEA"


2000ko maiatzaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eneko Olasagasti (Donostia, 1960) EHUko Informazio Zientzietan lizentziatua eta Antzerti eskolako diplomatua dugu. Luzea da Enekok gidoilari eta zuzendari gisa Carlos Zabalarekin batera egindako lanen zerrenda. Batzuk aipatzearren horra hor "Bi eta bat" eta "Jaun eta jabe" telesailak, "Ez gaude konforme" eta "Linea lizuna" fikziozko atal laburrak, "Maité" eta "Sí quiero" filmak. Jendeak hala ere, ez daki bere ibilbide profesionala aktore gisa hasi zuela. Herri Irratian esatari modura zebilela, poliki-poliki antzezteko grina piztu zitzaion. Hala, telebistan "Dondon kikilikon" haur saioan jardun zuen; "Bai horixe" euskara ikasteko saioa izan zen hurrena. Antzerkian aldiz, "Sei pertsonaia autore baten bila" (1983), "Gure Herria" (1984), "Nekrassov" (1985), "Agur Eire Agur" (1988) eta "Flaminio" (1989). Zineman, "Ander eta Yul" filman rol txiki bat izan zuen. "Ez da hain erraza" obra izan da beraz, bere behin-behineko itzulera aktoregintzara.

Aspaldiko partez oholtza gainera igo gabe egon zarenez, kostako zitzaizun herdoila kentzea.
Bada, ez pentsa, ez zait batere kostatu aktore lanari ostera heltzea, eroso nabil. Bi hilabetez entsegatu dugu eta, egia esan, beste gauza bat gertatu zait: hasieran behintzat, zuzendaria izatearen ajeak alde batera uztea izan da gogorrena, ezin bainintzen isilik egon, are gutxiago bi zuzendariak, Carlos Zabala eta Fernando Bernues, lagunak izanda. Ideiak-eta ematen nizkien. Pixkanaka ordea, isiltzen eta aktoreen aldera erabat lerrotzen ikasi dut. Umiltasun lezioa izan da zentzu guztietan; esaterako, aktoreek duten sormena ezin dela beti bideratu, eta men egin behar dela nahiz eta ados ez egon.

Gertatu al zaizu inoiz harreman bat utzi nahi izan eta ez jakitea nola?
Antzezlanak oinarri errealista duten egoerak ironizatu egiten ditu, harreman bat uzteko aitzakiak bata bestearen atzetik jarriz. Hain zuzen, jendeak horretaz gogoeta egin dezala nahi du. Baina zailena ez da besteari zer eta nola esatea izaten, hainbeste gauza amankomunean duzun pertsona horrekin harremana etetea baizik. Lotura afektiboa, laguntasuna, oroitzapenak, ekonomia eta sexua hor daudelako. Eta hori bai, gertatu izan zait.

Zerorrek euskaratu duzu testua; zein zailtasun izan dituzu?
Gazteleratik itzultzean dagoen zailtasun nagusia euskaraz ere arintasun hori mantentzea izaten da. Saiatu naiz belarritik erraz sartuko den euskara erabiltzen, batua bai, baina aktoreen euskalkien doinuak mantenduz. Euskaraz ematen den antzerkia egiten dugunok zeregin bikoitza dugu, itxurari mamiari bezainbesteko garrantzia eman behar diogu-eta; ulerterraza izan behar, jendearengana iritsiko bada. Batua erabiltzeak ordea, ez du esan nahi freskura galdu behar denik.

Katalanezko bertsioa itzuli ez ezik, aldaketak ere egin dituzue.
Bai, nahiz eta Miren testuaren muina mantendu dugun, aldaketa batzuk sartu ditugu, eszenaratzean gehienbat. Badira jatorrizko obran ageri diren gauzak guk kendu ditugunak, eta alderantziz, guk geuk sortutakoak. Alde horretatik ez dugu inolako arazorik izan Tricicle-koekin. Ea uztailean, ofizialki estreinatzean, programatzaileek antzezlana aukeratzen duten; bultzada galanta izango litzateke Tentazioarentzat


Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude