LAMINAZILOATIK ETXEBERRIKO KARBIARA

  • Zuberoako lurraldean, Arbailletako mendi eta oihanen magalean bi auzoz osatutako udalbarruti berezia lekutzen da: Gamere-Zihiga. Lehena bailararen hondoan kokatzen den bitartean, bigarrena, pentzez beteriko muino baten gainean dago, Atharratzeko bailararen begi-bistan, Beligaina eta Hargaina tontorrak atzealdean zaindari dituela. Bada, aste honetako "Haitzuloaren bila" atalean, auzo hauetako bakoitzetik abiatuz, bi barrunbe bitxi ezagutzeko aukera izango duzu. Gameretik, Laminaziloa deitu iturburura hurbildu ahal izango gara, bertako uren berezitasunaz ohartzera; Zihigatik, aldiz, Etxeberriko karbiarantz abiatuko gara, garai bateko biztanleek bizilekutzat izan zutena ikustera.

2000ko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Neguko egun eder hartan egin genuen moduan, Ahüzkitik behera irits zaitezke Zuberoara. Aurtengoa bezala, negu biguna bada, ez duzu elur zipitzik sumatuko, ostertzean ageri diren Pirinioetako gailur zurituetan soilik aurkituko baituzu elementu zuria. Latza izanez gero negua, hilabetetan itxaron beharko duzu bertatik igaro ahal izateko. Larrañetik barrena, berriz, negua edonolakoa delarik ere, ezinezkoa izango zaizu. Bai, Oskaxe mendatea dugu gainontzeko lurraldeetatik Zuberoara iristeko aterik zabalena, negu aldean bederen. Izan ere, Zuberoa, Uhaitzandi ibaiaren arroak goitik behera ureztatzen dituen mendien bestaldeko bailara da, biztanle gutxiko herri txiki aunitzez osatua. Hauetako bat dugu, gaur abiapuntu dugun Gamere-Zihiga.
Uhaitzandiren ezker ibarrean, Altzaitik hurbil eta Atharratzetik zazpi bat kilometrotara, Gesala errekaren ertzetan topa dezakegu bi auzoz osatutako herri hau. Laborantza izanik bietan ogibide nagusia, behealdeko Gameren bada non aterpe hartu. Agerrenia ostatua da egun ostalaritzako gune bakarra. Duela 150 bat urte, baina, bainuetxe izan zen ostatu hau; izan ere, Gamere herritik oso hurbil, bada iturburu oso berezi bat; Laminaziloa deitua. Bertan jaiotzen da Gesala errekatxoa, kilometro batzuetara bere urak Uhaitzandira isuriko dituena. Honek aldi berean, Aturrin barrena Kantauri itsasora eraman ditzan. Iturburu xume baino berezi honetan, 34-35º C-tan ateratzen da ura zulo batetik eta ondo-ondokotik aldiz, ur hotza. Ur tragoska ahoratzen baduzue, berehala ohartuko zarete gazia dela. Honezaz gain, sufretsua eta burdintsua ere badela diote batzuek.
Lamien zuloa izanik, ugari dira iturburu honen inguruan entzun izan diren kondaira eta istorioak. Josu Tellabidek 1986an Gamereko Pettiri Ager zenari entzun zionez, hemen lamia ugari bizi zen garai batean. Herriko etxekoandreak arropa garbitzera etortzen ziren iturburu hauetara, baina, egun batez, lamia batek bere urrezko orrazea ahazturik utzi zuen bertan, eta andereetako batek sakelean sartu eta etxera eraman zuen. Lamiak orrazea itzultzeko eskatu zionean, emakumeak ez zion eman nahi izan, ederra baitzen; eta halako batean, gau batez alor eta zelai guztiak harriz bete ziren. Ez zegoen harria besterik. Orduan bai, emakumeak orrazea bere jabeari itzuli zion. Lamiek harri guztiak desagerrarazi zituzten atzera. Hurrengo batean, etxekoandreak eta lamiak arropa garbitzen ari zirela, honela galdetu zien emakumeak lamiei: "nolaz kendu dituzue hainbeste harri gau bakar batean?" "A! Aise egin dugu". Dirudienez, lamiek erraz egin zuten lana; beraz, hauek ugari zirela esan nahi da.
Behealdeko Gameretik, Oxibarrera doan errepidea ezkerrean utziz, Zihigara igoko zaituztenari heldu jarraian. Malda gogor batzuen ostean, bi auzoen artean kokatuta dagoen eskola zaharretik igaroz, belardiz inguratutako muino bat menderatuz, Zihigako herriska agertuko zaizue bat-batean. Atzealdean nabarmen, Madalena tontor oldartsua nabarmenduko da.
Etxeberriko karbirantz edo haitzulorantz abiatuko gara bertatik. Mendebaldera joko duzue lehenik, herri gunetik ehun metrotara, errepidea ezkerrean utzi eta aurrez aurre ikus daitekeen etxetxora iritsi arte. Eskuinerantz doan pista zatar eta zabaldu berria itzulerako utziz, apurka-apurka belardiak inguratuz Arbailletako mendietara hurbilduko zaituzten bide zaharrari heldu behar diozue jarraian. Laster egingo duzue bat aipatu pistarekin. Berau gurutzatu orduan eta parean izango duzuen etxetxoaren ezkerretik irteten den gurdibideak, Etxeberriko karbia bertaraino eramango zaituzte galbiderik gabe.
Paraje sinesgaitz honetan ezkutaturik topatuko duzuen etxetxo dotorea deigarri gertatuko zaizue zalantzarik gabe. Lekuz kanpo dago. Gainera, "Pribatua" ipintzen du argi eta garbi eta, haitzuloa ere, hala dela aditzera ematen du. Izan ere, Iparraldean, Frantzian bezala, zure lurren azpian haitzuloren bat dagoela suertatzen bada, zure jabetzakoa da haitzuloa. Baina tira, sar zaitezkete zalantzarik gabe. Aparteko ezer ikusiko ez baduzue ere, 1950ean, sonatu bihurtuko zuten Madeleine garaiko labar pinturak aurkitu ziren eta egun gerturatzea galarazten duen burdinezko ate batek babesten du.
Basoan gora ehunen bat metro egiten badituzue, Bexankako leizezulo itzelaren aho iluna aurkitu ahal izango duzue. Baina kontuz, hau ez da Etxeberrikoa bezalakoa, 160 metroko sakonera eta luzeran kasik kilometro kopuru bera baitu
ZUBEROA, ARBASOEN KULTURAN FIDEL
Euskal lurralde guztien artean, Zuberoa da ezezagunena eta txikiena. 15.700 biztanle ditu, Euskal Herriko biztanleriaren % 0,6. Hala ere, euskaldun guztien kulturaren eta hizkuntzaren erroak, lurraren biho-tzean sakon barneratuta dauden sustraiak ditu bere baitan. Euskal Herriaren bazter batean gorderik, bailara isolatu bat izan den Zuberoak tradizio eta usadio zaharrak gorde ditu kanpotik gatozenok ediren ditzagun.
Mendietan jaio zen lurralde honen arima eta izatea, mendi mazeletan eta goietan sortu baitira artzainen legea eta izaera, gizaldiz gizaldi. Hor sortu ziren eta ahoz aho iragan oihan eta haitzuloetako alegiak, baita bertako jaiak alaitzen dituzten kantu zaharrak ere.
Arbasoen kulturari fidel, Zuberoak iraganaren aztarna ugari gordetzen du: harpe margodunak, trikuharriak, hainbat hilerritan dauden hilarri biribilak. Zuberotarren arima bizirik dago, mendez mende iraun du eta iraungo du, bertako zaharrek gordea eta gazteek biziberritua, Erdi Arotik heredatutako pastoral eta maskaraden ohituran islatuta


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude