BESTELAKO ZINEMA ERE EGITEN DA GUREAN

  • Bizitzaren ikuskera baten kronika da «Performer Digital Video Diary» filma. Garai baten erretratua, Jesus Pueyo egileari bizitzea egokitu zaion garaiarena, hain zuzen ere.

2000ko otsailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Konpromisoa: Batez ere komertzialarekin konprometituta ez egotea. Zinema areto batean proiektatuta izango den film bat egin nahi baduzu, eta benetan arrakasta izan nahi baduzu, egin nahiko zenituzkeen pila bat gauzari uko egiten hasi behar duzu. Aktore ezagun bat sartzea ala benetan lan horretarako zuk aukeratuko zenukeena hartzea, lengoaia erraz bat erabiltzea ala esperimentazioari ateak zabaltzea.


ERREALITATEAREN BIRSORTZEA. JOLAS BAT.

Ezohiko ekitaldi baten aurrean gaude. 2000. urtean egingo diren luzemetraien inongo zerrendatan agertzen ez den filma dugu hau. Ikuskizun munduaren ertzean garatzen diren korronteetan dabiltzan sortzaileen harribitxi horietako bat izan daiteke. Euskal Herrian oharkabean pasa eta atzerrian arrakasta lor lezakeen film horietakoa da «Performer Digital Video Diary». Zaila da oso zinema areto komertzialetan euskal film bat estreinatzea. Are zailago aurrekonturik laburrenarekin egindako filma bada. Are zailago aretootan ikusten ditugun filmen oso desberdina bada. Ez luke edozeinek egingo.
Jesus Pueyo egilea ordea, ez da edozein. Bere lanarekiko

flipatu
bat ote da? «

Jakina, bestela ez nuke halako ezer ere egingo
». Leioako Mandragora taldearen sortzaile eta zuzendari izan zen zazpi urtez, euskal antzerkira lengoaia berriak ekarriz. Zinema-lengoaia Urnietako Sarobe eskolan ikasi zuen eta han hasi zen egosten, duela lau bat urte, film honen ideia. 1997an Mina Espazioaren sortzaileetako bat izan zen. Sortzaile gune honetan, Bilbo aldeko ikus-entzunezkoetako artista eta performer ugarirekin topo egin, eta adierazpide lengoaiaren bere bilaketa partikularrak zentzu berriak ikasi zituen. Ordurako erosia zuen kalitate profesionala ematen duen bideo kamera txiki bat, eta edonora eramaten zuen. Une berezietan gertatzen zen guztia grabatzen zuen. Une ez-bereziak ere grabatzen zituen, halakorik baleude. Medioa ezagutzen ari zelarik, zera esaten zuen: film bat egiteko ideia bat zuela buruan. Aurretik laburmetraia pare bat eginak zituen Mandragora antzerki taldearekin: «Exposición» antzerki ikuskizunerako espreski grabaturiko bat, eta «Sol negro» izenekoa bestea. Biak ere aurrekontu minimo minimoarekin egin zituen, Super 8 milimetrotan.
Jesus Pueyo sortzaile zintzoa da, eta zintzotasun horrek ez dio utzi bere lanarekin Euskal Herrian dirudun izaten. Tipo bitxia da, «

niri Jesus gustatzen zait berarekin egonda gustura nagoelako, eta ez da besterik
». Tadeusz Kantor, Antonin Artaud, Samuel Beckett, William Burroughs edota Lou Reeden jarraitzailea da. Bilboko gaua inork baino hobekiago ezagutu zuen bolada batez, baina egun batetik bestera Londresera abiatu zen Jaurlaritzaren beka bat besapean. 1999an Philippe Gaullierren antzerki eskolan izan zen ikasten, etxe okupatu batean bizitzen, eta urri partean New Yorkera abiatu zen bi hilabetez. Bere lehenengo luzemetraiaren ideia gidoiaz janzten hasi zen eta bideoarekin jasoak zituen irudien bilduma geroz eta mardulagoa zen.
Norberaren kontzientzia. Errealitateak fikzioa gainditzen du. Ispiluak. Eguneroko bizitzak filmetan kontatzen dizkiguten gezurrek baino askoz xarma handiagoa dauka. Hondakin objetuen berreskuratzea.
«Performer D.V. Diary», esan dezagun behingoz, performer baten bideo-egunkaria da. Bideo-artea eta zinema konbentzionalaren tarteko bideren bat aukeratzen du kontaketarako. Performancea maite du Pueyok (Pueyo maite du performanceak). Unearen bizipena eta eragiten dituen gogoetak. Errepresentazioa eta errealitatearen jolasa gustuko du, mugetan jostatuz. Kamera ezkutuaren naturaltasun osoa, kaleko pertsonaiak ala aktoreak, erdi trukatuak daudenak, benetazkoak direnak eta birsortuak direnak, benetazko telebista irudiak... Materialaren erdia grabatua dauka honez gero. Bere bizitza intimoa da. Bere kamara txikiarekin hartutako hainbat eta hainbat filmaketa ordu dauzka, eta horiek aukeratu eta muntatzen ari da, material guzti hori gero 35 milimetrotara pasatzeko. Material honek guztiak gertatu egunaren data jarrita dakar pantailaren izkina batetan. Luzemetraiaren beste zatia (erdia-edo, agian gutxiago) geratzen zaio grabatzeko, eta martxoan grabatzea espero du. Ordubete eta laurden iraungo du pelikulak. 8 milioi pezetako (320.000 libera) aurrekontua du. Estreinaldia Donostiako Zinemaldian egin nahi du Pueyok, irailan.


GARAI BATEN ERRETRATUA. EDOZEIN GARAITAKOA.

Jesus Pueyoren narratibak ez du ulertzen

McGuffin
ez. Ez dago trama paralelorik, ez eta hari nagusirik ere. Bidaia bat da. Azken urte hauetan sortzaile bizizale batek egindako bidaia, begirada kuriositatez betea, bere hirian zehar, lagun artean, eta baita Londres eta New Yorken ere. Eta hala ere edozeinek ikusteko moduko film bat egin nahi du, ohiko publikoa ez aspertzeko modukoa. Erritmo handikoa. Hamaika gai ukitzen dituena, artisten eguneroko bizitza, drogak, gaztedia, artea, bideo-ikerketa, Internet, bidaiak, irudiak... «

Gai bakoitzarekin film bat egin daiteke baina nik hau egiten dut, egunerokotasuna nabarmenduz
».
«

Adibidez, ni neu nere etxean ogi xigortua gosaltzen, gurina eta marrubi mermeladarekin. Ni gosaltzen ari naizenaren berri ematen ari natzaizu, ez baita beste tipo batek Australian edo Txinan gosaltzen duen gauza bera
».
Adibidez, Ander Lipus, Aitor Agiriano eta Jesus Pueyo bera Joseba Zulaika antropologoarekin batera Jorge Oteiza bisitatzera joan zirenekoa: «

Ordubete inguru daukat grabatuta berarekin hizketan, eguneroko bizitzaz batez ere. Minutu bat edo bi sartuko ditut filman
».
Adibidez, Londresen izandako The Misfits taldearen kontzertu baten grabaketa: «

Kamera galtzetan sartu nuen, atean `katxeatu' egin gintuzten baina ez ninduten harrapatu. Gero atera egin nuen eta oso grabaketa pirata ona lortu nuen. Kontzertua amaitzerakoan tipo batzuk hurbildu zitzaizkidan eta beldurtu egin nintzen, baina frantses batzuk ziren, dirua eskaintzen kontzertuaren grabaketagatik. Oso kontzertu ona izan zen. Baina ezetz esan nien. Londresen diruz nahikoa txarto nenbilela, pasa zitzaidan burutik haiei deitzea, baina azkenean... ez
».


ZELAI BATETIK PASEATZEN ARI NAIZ, UDA. UDAZKENA.

Edozein filmetan baino askoz irudi aniztasun handiagoa lortu du Pueyok. Kamera txikiak edozein lekutan grabatzeko aukera ematen du, ekipo profesional batekin gertatzen ez dena. Pueyok hartu dituen irudi asko eta asko ezin dira kamera profesional batekin hartu. Ikus-entzunezko lengoaian ikerketa asko egiteko aukera eskaintzen du bideoak. Arlo honetan oso lengoaia berritzaileak erabiltzen dituzten artista asko dago Bilbon bertan, eta artista hauetako askok filman kolaboratuko du. Bideo-artea zirkuitu komertzialetatik kanpo mugitzen da.
Munduaren amaiera. 2000. urtea baino egun bat lehenago. Sexua, nire neska laguna biluzik, baineran. Metroa, autobusa, taxia.
Kolaboratzaile ugari izango da filman. Mina-ko lanetan ohikoa denez, egitasmo berri baten inguruko lan ezberdinak faktoria zaharraren biztanleen artean banatu dira. Hala, Aitor Agiriano musika egiteaz arduratzen ari da, eta Sarah Saghi getxotar idazlea gidoiaz. Alberto Lomas, Churruca eta Beti Silva performerrak, La Hermana Mary musika taldea... Artisten eguneroko bizimodua, sortzaile zintzoaren askatasun zentzua eguneroko bizitzan.
Abenduan gertatutako Eyou Dinas/Ericco Monroe lagunaren galerak asko hunkitu du Jesus Pueyo. «

Berak egin behar zuen filmaren sarrera, testu dadaista bat esanez kamera aurrean. Mina Espazioko artista handietako bat zen. Tipo osoa, `flipatua', arte-bizitzara gehien hurbildu zena. Artista hutsa. Halaber, bere heriotza abisu bat izan zen. Bizitzak aurrera darrai. `Performer D.V. Diary'n Bilboko Gran Vian elkarrekin grabatu genuen laburmetraia bat sartuko dut
».
Norbaiten kamera subjetiboa, oinez. Eguneroko jendetza Gran Vian. Kamerak Jesus topatzen du, espaloian geldirik jende andanaren erdian. Jesusek kamera kentzen dio eta bera grabatzen hasten da. Eyou erabat biluzik dago, eta maskara bat dauka aurpegian. Jesusek maskara kentzen dio, eta urruntzen hasten da Eyou beti koadroan mantenduz. Belauniko dago lurrean, besoak zabalik. Bere irudia galdu egiten da egun hartan handik pasatzen ari zen jendeaz inguratuta


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude