SHUARREK SHUAR IZATEN JARRAITU NAHI DUTE

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Irar eta Etsa Sachik badituzte gaztelaniazko izenak: Luis eta Calixto dira, hurrenez hurren. Baina, izatez, shuarrak dira. Ekuadorren eta Perun kokatzen den indiar herrikoak. Irar-ek 30 urte dauzka, ezkondua dago eta 3 seme alaba ditu, beren izen indiarrekin, eta gaztelerazkoekin. Bere seme gazteenak Aitor du izena, euskaldunekin izan dituzten harremanen eraginez. Irakaslea da eskola elebidun batean. Etsa-k, berriz, 39 urte dauzka, eta Irar-ek txantxetan dioenez, «

berak bete ditu ugalketa lanak familian
», 6 seme alaba baititu bere emaztearekin (ez du zehaztu besterik zituenentz beste emakume batzuekin, bere lanbidea dela eta). Leinuko

uwishin
a (txamana) da. Biak dira neurri berekoak 1,60 metro. Baina diotenez, lehen shuarrak altuagoak ziren. Elikadura txarrak eta gaixotasunek eragin dute txikitze hori.
Shuar herria, Pastaza ibaiaren bi aldetan banatzen da, zati handiena Morona-Santiago (60.000 bat lagun) eskualdean biltzen da, eta beste 3.000 bat lagun Pastaza eskualdean. Etsa, eta Irar Pastazako lurraldeetatik etorri dira. Bertan oinarrizko unitatea familia da eta hauen multzoak komunitatea sortzen du. Beren komunitatean, esaterako, 50 bat lagun bizi dira (gehienez 300 bat lagunekoak izan daitezke). Komunitateen multzoak asoziazioak dira, azken hauekin federazioak osatzen dira (Shuar herriak 4 dauzka). Hierarkian gorago CONFENIAE (Confederación de Nacionalidades Indígenas de la Amazonia Ecuatoriana) dago, eta azkenik badaude CONAI (Confederación Nacional Indígena del Ecuador) eta COECA (Coordinadora de Organizaciones indígenas de la Cuenca Amazónica). CONFENIAE-n shuar, achuar, quichua, huwarani, shiona, secoya, cofan eta zaparo indiar nazioak daude.


ANTZINAKO BIZIMODUA.

Antzinako bizimodua, mendebaldeko kulturarekin lehenbiziko harremanak izan arteko epeari deritzote. Haien hitzetan, bizimodua baino beren «

zientzia
» dena. Familia izan da oinarrizko osagaia beren gizartean. Baina egungoa ez bezala, ugariagoa zen iraganean, ezen shuar gizona 12 emakume izatera hel zitekeen, eta gainera amagin-aitagin arrebekin bizi ziren. Orain hori ez da posible, oihanak lehen beste ez duelako ematen, eta egun premia berriak baitituzte. Gizona baso barazkiak bildu (yuca, platanoa, patachina...), ehizan eta arrantzan atera ohi da, oihanarekin harmonian. Ez ditu animaliak uxatzen zerbatanaz atzematen dituelako, dardo loarazleekin. Baina lehen ez ziren egun bezala 8 ordu behar mantenua lortzeko. Beren esanetan oihana beren «

supermerkatu erraldoia
» izan da, betidanik. Emakumeak etxeko lanak egin eta baso fruituak biltzen ditu. Ibai eta putzuetan bainatzen ziren. Musika instrumentoak, danbolina eta txirula kasu, zuhaitzen azalez eta animalien ileez egiten zituzten. Eta musikaren laguntzaz, dantza ere egiten zuten, dantza horietan gizon-emakume eta mutil-nesken arteko sexu harremanei bide egiten zitzaien. Jantziak ere zuhaitzen azalez eta kotoiez egiten zituzten. Aurpegiak margotuak eraman ohi dituzte. Gorri koloreak tigrea eta boa irudikatzen ditu. Urdinak berriz, sugea. Hauetako usadio batzuk desagertzear daude.

Arutam
izan da euren jainkoa mendeetan zehar. Jainko hori eta animalien izpirituak begitazioen bidez azaltzen zaizkio

uwishin
ari. Honek bere leinua zaintzen du, baina leinu guztietan ez dago

uwishin
bana. Etsa-k dioenez

uwishin
guztiak ez ziren onak, batzuetan leinuen arteko liskarrak eragiten zituzten. Adibidez, gaixo bat joaten zitzaion

uwishin
ari suge baten ziztadarekin, eta honek esango zion beste leinu bateko

uwishin
ak eragindakoa zela, borroka sortaraziz. Halere, gehienak zintzoak izan dira bere esanetan. «

Burua txikitzen bazekiten eta badakite, nahiz orain ez egin
». Baina bakarrik kasu berezietan egiten zuten.
Etsa eta Irar-en aita

uwishin
a zen, eta aita egon zen Etsa prestatzen

uwishin
bilaka zedin. Alta, ez zen bide samurra izan. 12 bat urte zituenetik, zuhaitzen azaletik ateratako isurkari bat,

natem
a, hartu behar izaten zuen baraurik. Gazte zela beste gizon batekin borrokatu omen zen, eta ondorioz aita haserretu eta zigortzat 9 egun jan gabe utzi zuen, hausnar zezan. Egun horiek pasa, eta ur jauzi magikoetara alde egin zuen, bertan

maikiua
(droga bat, tabako zuku mota bat, oso garratza eta mikatza dena) hartuta, 3-4 egun mozkorturik pasatu zituen, eta geroko bizitzako begitazioa izan zuen. Begitazioan

Arutam
ek gazte bat

uwishin
bihurtu zuen, zeina herri osoak maite eta babesten zuen, eta berak herri osoa menderatzen zuen, jakinduriaz eta zintzotasunaz. Handik itzuli eta 10 egunetara aitari kontatu zion begitazioa, baina aita hil egin zen. Beraz, berak bakarrik burutu behar izan zuen

uwishin
a izateko bilakaera. Bihurtu zen berriro beste ur jauzi batzuetara.

Natem
a hartu zuen 8 hilabetez, eta baraurik bainatu zen, eta irudimena eta ikusmena zabaldu zitzaizkion, azkenean

uwishin
a bihurtzeraino.

Uwishin
ak leinukoen gaixotasunak sendatu ditu mendeetan zehar. Horretarako

natem
a hartzen du. Hau landare batekin egiten du, 3 zatitan moztu, eta egosi ondoren, kafe koloreko likidoa sortzen da. Gaixoa sendatzeko, hau baraurik hartu eta 6-8 orduz egoten da drogaren eraginpean. Horrela gaixoarengan ikus dezake, hura sendatzeko. Egun gaixo batzuk medikuengana bidaltzen ditu. Baina oihana beren botika bakarra izan da luzaroan, eta lehengo senda belar ugari, Etsa-k dioenez, erabili dira piluletan eta abarretan.
Hezkuntzan, bestalde, garai batean ez zuten eskolarik. Egunean-egunean egiten baitzuten, modu jarrai batean, eta ordutegi finkorik gabe. Lehen, shuarra benetakoa zen, komunitatean ez zegoen lapurketarik, ez eta bortizkeririk ere. Aipatu dugun hau guztia, beraien hezkuntzari zor zioten, seme-alabei ezin zitzaien gezurrik esan, eta hortik datorkie benekotasun hori. Baina hezkuntza mota hau erabat aldatu zen lehenengo misiolariak lur haietara heldu bezain laster

Lehendabiziko topaketak Mendebaldeko «kultura»rekin

Lehenengo misiolari salestarrak edo boskotarrak 1950-1960 inguruan heldu zitzaizkien. Erlijio berri bat zekarten, eta hasierako jarrera oso bortitza izan zen shuarren eta inguruko indiarren usadio, sinismen, zientzia eta hizkuntzekiko: ukatu zieten

Arutam
zegokeenik, eskola berrietan shuar hizkuntza debekatu zuten, opariekin bereganatzen zituzten... Ondoren militarrak, polizia, eta koloniarrak sartu ziren. Orain erlijiosoak gauzak beste modu batera azaltzen saiatzen dira: azken batean

Arutam
eta beren jainkoa bat direla, izendatzeko modu ezberdinak direla besterik gabe, eta shuar hizkuntza ez dute gaitzesten... Baina Etsa-k gogoan ditu, aitak fraide horien eskolara bidali zueneko garaia, shuar zela ia ahaztu zueneko garaia.
Polizia, militarrak, eta koloniarrak orain 40 bat urte sartu ziren Morona-Santiagon. Ordu arte sakabanatuak bizi ziren, baina mehatxuaren aurrean, Kirup buruzagiaren inguruan bildu eta antolatzen hasi ziren. Gerrarako prestatu eta koloniarren aurka oldartu ziren. Hauek elizaren barruan sartu, eta orduan Ama Birjina (vírgen purísima de

wakkas
) agertu omen zitzaien indiarrei, eta hauek, beldurtuta, inor ez zuten hil. Geroztik antolatuta bizi dira: shuar federazioa sortu eta lurrak legeztatu zituzten (ez denak halere).
Alabaina, shuar gehienak (%90) bizi diren Morona-Santiago lurraldean, bizimodua asko aldatu da. Ezezaguna zuten abelzaintza lantzen dute orain. Lehen nekazaritza

chacra
ren bitartez egiten bazuten (baratzak, lekuz aldatzen zirenak lurra antzu bihur ez zedin, horregatik deitzen zieten nomada shuarrei), orain landaketa erraldoiak dira nagusi, horretarako oihana garbitu behar badute ere. Ehizan eskupetak eta lehergailuak erabiltzen dituzte (nahiz azken hauek legez kanpo dauden egun, hainbat pertsona elbarri utzi dutelako).
Koloniarren eraginaz gain, badituzte beste arerio batzuk: nazio askotako entrepresak, batez ere zurgintzan, eta petroleogintzan aritzen direnak. Maiz Texaco-k, Arco Oriente Compañía Transnacional-ek, Magsus-ek, edo CGC-k (Compañía General de Combustibles) iruzur egin diete. Batzutan saiatzen dira leinuko kide bat erosten «relacionador comunitario»aren lanbidea eskainiz, hots, bere leinukideak engainatzen saiatuko den entrepresarako bitartekaria. Bi anaiei hau harrigarri bezain mingarri egiten zaie, ikustean mendebaldeko gizakiaren eragina anai bat bere anaien aurka jartzeraino hel daitetekeela.
Ez dute konfidantzarik jada politikan, ezen beren ordezkariak erosiak izaten baitira sarri ustelkeriaz beteriko Ekuadorreko demokrazian (bada, halere, indiarren alderdi bat, Pachakutik). Batzuetan laguntzeko bidaltzen den dirua ez zaie iristen. ONG batzuk ere kritikatzen dituzte, beren proeiktu handiak ezin direlako gauzatu eta dirua bukatzean anka egin behar izaten dutelako.
Bi munduen arteko talkak hondamendia eta desagerketa dakarzkie indiarrei. Musika eta jazkerak ia guztiz mendebaleratu dira, gutxi batzuek ez dakite shuar hizkuntza, beste batzuk ikastera joan eta ez dira itzuli, alkoholismoa, gaixotasun ezezagunen ugalketa, kutsadura, oihanaren suntsiketa, beren lurretatik igarotako errepideak... Gauzak horrela, 5 urtetik hona, gobernutik alperrak direlako ideia zabaltzen saiatzen badira ere, Irar eta Etsa-ren komunitatean eta inguruan, autogestioa bultzatzen ari dira, ekoturismoa. Antzinako usadio, kanta, dantza eta zientziarako bidaia egin nahi dute, geroa bermatzeko, shuar bezala bizi iraupena lortzeko

Indigenak zure erakusleihoan

Igandean, bidezko salerosketa egiten duen dendan erositako kafearen zurruten artean, desagertzear dauden kulturei buruzko erreportaia irakurriko dugu. Ez diogu propagandari erreparatzen, propagandarik gabe argitalpena ez zelako ekonomikoki bideragarria izango. Honek ez gaitu kontsumismorantz bultzatzen, gaitasun kritikoko pertsonak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak garelako. Paretatik dirua ateratzen dugu bankuetxeari ematen dizkion etekinen % 0,7a Amazonian garapen proiekturen bat bultzatzeko balioko duen txartelarekin. Andetara joateko bidai bat eskaintzen duen agentziko erakusleihora begiratzen dugun bitartean ostegunean hunkitu gintuen hitzaldian pentsatzen dugu.
Zientifikoki azter dezakegu euren hizkuntza, folklorea CD-ROMean gorde, genoma patentatu edo gizadiaren ondare legez salbatzeko erreserben sorrera finantzatu, ekoturismo iraunkorreko proiektuan lagunduz. Euren folklorea ekonomikoki errentagarri bihurtu eta bizirik iraungo dute. Baina ezin gara eurekin solidario izan, garapenak eta pragmatismoak gure elkartasuna zentzugabe bihurtu dutelako. Eurek elkartasunez beren begiak uzten dizkigute etorkizunari aurre egiteko izan behar duten beldurra sentitzeko. Guri begiratzeko adorea falta zaigu. Inork badaki elkartasunez antolatzen eta borroka egiten, eurak dira. Behin eta berriz Ekuadorreko Gobernua estualditan jartzen dute ustelkeriaren, esplotazioaren, ingurunearen deuseztapenaren, erosahalmenaren murriztearen eta miseriaren aurkako mobilizazio baketsuekin. Huts egiten dute, baina ez gaitasun faltagatik ez eta gure elkartasuna eta jakituria falta zaizkielako. Ez dute lortzen betebeharrak betetzen dituen gobernurik, geure eguneroko kontsumo eta lanarekin garapen totalitarioaren eredua mantentzen dugulako eta esplotazioaren apur odoltsuekin elikatzen gaituen eskua defendatzen dugulako


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude