ARGIA.eus

2022ko abuztuaren 16a
SAGARRA

Eztarria gozatu eta hasi bertsotan

2000ko urtarrilaren 23a
Orra bertso berriak
euskera garbiyan,
zer pasatutzen zaigun
guri Donostiya'n,
Ura saltzen digute
sagardoteriyan,
ez fio... leran ere,
preziyo aundiyan,
eran genezakenak
merke iturriyan.
Donostiya'ko ur gezak
ditut urrikari:
kulparik gabetanik
noiznai preso jarri.
Gero andikan saldu
jende tontuari,
ez gera ibilliko
altza ta erori,
boltsak ezin beterik
or dabiltza larri.


Aurten esperatzen zan
sagarra gogotik,
gutxi dala diyote
loretubagatik.
Ez dirade asiko
preziyo bajutik,
alegiña saiatu
nor bere aldetik,
ardua merke bada
ez diyo inportik.


Karga bat sagarrekiñ
iru karga erari,
baliyatzen dirala
gauzak badiruri.
Preziyua eragiten
diyote urari,
etxera karriatu
diruba ugari,
ez dira urrikitzen
jende pobriari.

Txirritak dirurik gabe zegoela Juan Mari sagardotegiko nagusia topatu zuenean honakoa bota zion:
Eskerrak eman bearko zaizkie
zeru-lurreko Jaunari,
pekatu aundiyan ez gaitezela
beran aurrera erori;
bero aundiya nola baidagon
arkitutzen naiz egarri,
baso bat sardo emaidazu,
Errukal zaitez, Juan Mari!

Udarregik Pello Errotari botatako bertsoan nabari daiteke sagardotegiek "bertso eskola" gisa zuten indarra:
Asiera eman du
Pello Errotariyak
errespuesta orain
Juan Joxe Udarregiyak.
Batek ainbat deretxo
daukagu guk biyak;
gure kolejiyuak
sagardotegiyak.

Gazteluk Txirritari botatakoa:
Kabida ona dago
gure almazenetan,
Jaungoikoak graziya
eman digu ortan;
gizon azkarrak dira
estudiyoetan,
gure kolejiyuak
sagardo-tokietan.

Lazkao Txikik sagardoak bertsotan egiteko laguntzan duela ez du zalantzarik:
Al dan ongien eman nai ditut
sagardoaren berriak,
nik bere baitan uste dedana
jakin dezala erriak.
Beste edari oberik ez du
gizonaren egarriak,
bedeinkatuak sagasti
eta sagardotegiak.

Garai batean sagardoa zan
bertsolarien edari,
lagunartean bildutakoan
edan oi zuten ugari.
Gero ixilik egon ezin da
asitzen ziran kantari,
edari onek berea baitu
alkartasun jator ori. (...)

"Irugarren jolasa"
"-Ta sagarra nola dijua?
-Nola dator esan beza. Bada, geyena loratu zan kazkarabarra bañan geruago, ta itxura polita dakar. Ezkutuko loriekin, badaki, jantzi ona dauka, jauna.
-­Zer protxuba jantzi onaekiñ poltzilluban dirurik ezpada!
-Ara ba, berrogei ta amarri galdetzen badiyo, berrogei ta amarrak bakoitzak bere gisa esango diyo.
-¿Zer sagarrekiñ egiten da sagardorik onena?
-­Sagardua! ­¡sagardua! Nastuban egiten da; nola sagar-klase asko dan...
-¿Zer klase dira bada?
-­Zer klase! ¡­zer klase...! ¿Ta kontatzen errez al da? Badu zamora-sagarra, kamuesa, aizpuruba, parada, txalaka (au gaziya da), Andoain-sagarra, panpandoja (ona, sagardo gozua egiteko), aritza (txar antzekua), urtebiya, gezamiña, giel txorrotxa edo mutur luzia (oso ederra da jateko bañan du azal lodiya), udare-sagarra, errege-sagarra, elgieta, libra-sagarra (aundiya, deitzen diote're mandaburua), azirik gabia, ta orla beste asko.
-­Arraiya! Uste nuben etzendubela bukatzen. Nik baño geiago dakizu.
-­Bai! Beok beste eskola dute ta gauza aundiyaguetan sayatzen dira.
-¿Zer naizu gauza aundiyagorik lu-kontubak baño? Ori da biarrena, eta gu bizi gera nola ta nundik jaten degun jakiñ gabe. Lurrak ematen ez badu, ez da ezer mundu ontan"


Azkenak
Arkaitzerrekako urarekin hazitako letxugak, Gipuzkoako Aldundiko agintariei "oparitzeko"

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietako planta ondoan dagoen errekako urarekin hazitako barazkiak "oparitu" nahi izan dizkiete Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei, toki horretan izandako isuri kutsagarriak argitu daitezela eskatzeko.


Erasoen gainetik, Aste Nagusia defendatzera deitu dute Bilboko Konpartsek

Garazi Askazibar eta Nerea Matute gure bozeramaileek azaldu dutenez gaur goizean Bilboko Areatzaren kioskoan, Bilboko konpartsek “nekerik gabe” dihardugu “berdintasunezko jai-gune inklusiboa eraikitzeko bidean”.


"Donostia antitaurinoa da!", herritar ugari bildu zen zezenketen kontrako manifestaziora

Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-08-16 | ARGIA
Arrakala Nafarroako eskuinean: Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio Esparzak PPri

UPNko presidentearen esanetan, PPk estrategia aldatu du "aldebarkatasunez" eta alderdiaren siglak lehenetsi dizkio koalizioari.


Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude