"HIZTUNEK IRAUNGO DUTE, EZ HIZKUNTZEK"

  • jardun askeagoak zer ekarriko ligukeen... Horiek eta beste batzuk Karlos Del Olmo EIZIEko idazkari eta Donostiako udaletxeko itzultzailearekin landu ditugu.

1999ko abenduaren 12an
S

enez» itzultzaile eta interpretarien aldizkariaren azken zenbakiko «Oratoria, akatsak, itzulpengintza eta kalkoak» artikuluak eman digu bide ondorengo elkarrizketa EIZIEko idazkari Karlos Del Olmori egiteko. Itzulpengintzaz baino hiztunez hitz egin dugu, eta hauek darabilten hizkuntzaren kalitateaz. «Senez» –www.senez.com– Interneten ere baduzu).
Hizkuntz ereduak hautatzerakoan garbizaleek hizkuntza arriskuan ikusten dute beti.
Hizkuntza garbiarena hizkuntza guztietan beti izan da ideal gisako bat, puri-purian egoten da beti: «Nolako hizkuntz eredua, garbia behar du izan, hizkuntza ez da desitxuratu behar, gorde beharreko altxorra da...». Oso gordin esatea da beharbada, baina kontua da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik hizkuntza oso bat galtzea ez dela ezer, berez; garrantzitsua da soziolinguistikaren aldetik: hizkuntzak aldatu egiten dira, urteak joan urteak etorri, batzuk hil beste batzuk jaio. Adibidez, gaur egungo euskara eta behinola inork ezagutu ez duena –deskribaezina beraz– eta orain dela lauzpabost mende erabiltzen zen euskara gauza bera ziren? Bestela esanda, esaten dugunean euskara gaztelera bera baino zaharragoa dela, zeren arabera esaten dugu? Gaztelera zer da, latinaren adar bat? Aldatu egin den adarra? Geure euskara eta lehengoa gauza bera dira? Edo beharbada dialektikaren ikuspegia erabili behar dugu eta hizkuntza aldatzen den gauza bat dela esan behar dugu. Azken finean izen bat jarri beste bat jarri oso garrantzitsua ere ez da. Hizkuntza zer da? Hizkuntza bera tresna den aldetik zerbait da ala komunikaziorako balio digun zeozer? Horretarako baldin bada, garrantzia galtzen du hizkuntzaren garbitasunak. «Euskara salbatu behar dugu!». Barkatu, euskara ez, euskaldunak! Hiztunak, izan ere, hizkuntza ez da ezer hiztunik ez badago. Zertarako nahi dugu euskara garbi eta gorde bat, inork erabiltzen ez badu? Hizkuntz eredua hautatzerakoan, gainera, esan beharko genuke euskara hori noizko euskara den; zein aldaki, zein euskalki zeuzkan, nork hitz egiten zuen... Beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen da. Gazteleraz, ingelesez...

Hariaren mutur bi dira: batean garbizaleak, bestean «denak balio du» diotenak. Non dago erdibidea?
Bi mutur horiek beti izan dira hizkuntzetan. Normalizatu gabeko hizkuntzetan areago. Baina eta gainera: noiz jo behar dugu normalizatutzat? Alor guztietara hedatzen denean, ala Bilbon, kasu, euskara edorzertarako erabiltzeko modua izaten dugunean? Definitu beharko genuke.
Hala ere, nekez uka daiteke guztiz normalizatu gabe dagoela euskara eta hortaz «denak balio du» defendatzen duen jendea oso indartsua ez izatea ez da harritzekoa. Ingelesez, esate baterako, ez dago akademiarik eta idazleek eurek eratzen dute araua. Horrelakoetan ortografia urratzea oso normala izaten da, komunikazioak berak bideratzen ditu arauak.
Frantsesek, berriz, asko zaintzen dituzte arauak. Hala ere, idazleak eta beste zenbait gauzak haratago eraman nahian dabiltza. Gurean, aldiz, idazle batzuk urratzen dute, baina kalean denetarik topa dezakezu. Arau gabezia oso jende gutxik defendatzen du, nahiz eta horren aldekoak izan badiren. Azken hauek pentsatzen dute bidea ez dela lar arautzea, arau batzuk baino ez ematea baizik, eta hizkuntzak berak bidea egin ahala, hiztunek erabakiko dute zerk balio duen eta zerk ez. Talde eratu moduan ez dago. Gero euskalkiak eta batuaren arteko tira-bira ezaguna ere badago.

Ondorioz, zuzentasuna erlatiboa da?
Zuzentasuna definitzeko argitu behar da eredua zein den. Gizarte batzuetan eredu estandarra ez da akademiarena izaten, baizik eta aginte klasearena, edo literatur hizkerarena –kalekoa izan gabe–. Beste batzuetan administrazio eta irakaskuntzako estandarra izango da eredu, eragin oso indartsua duelako.
Bada beste eredu bat, urrakorra edo hauskorra dena. Araua definitu eta gero apurtu egiten da. Ondo zer dagoen jakiteko, sena eta belarriaz gain, kontuan eduki behar izaten da hedadura, izan ere, hedatu ahala muina bera ezabatuz joaten da, eta ezabatzen bada batzuentzat altxorra ere galtzen. Baina eboluzioaren aldetik aukeratu beharko genuke nolakoa nahiko genukeen: hizkuntza txikia, gordea, ala hizkuntza hedatuagoa, hiztun berriei bide emango diena. Hedatzeak berarekin dakar muinaren galtzea, eta eredua hiltzea, eta azkenean beste hizkuntza bat sortzea. Lelokeria galanta baita esatea oraingo euskara eta orain seiehun urtekoa bera direnik. Harremanak badituzte baina aldaketa egon da, eta zer gertatuko da hemendik berrehun urtera?
Pentsatu behar dugu akatsa berez ez dela araua urratze hutsa, aldaketaren sintoma baino. Baina zer gertatzen da gero eta hiztun gehiagok huts egiten duenean? Arau urratzea arau bihurtzen da eta zenbaitetan eredu estandar ere bai.

Beste hizkuntza baten eraginagatik izaten da?
Ez dago hizkuntza isolaturik, garbizaleen kezka beti hori izan da: «gure altxorra, gure sena galtzen ari dira!». Ezinezkoa dugu ahaztea euskararen egoera soziolinguistikoa, zeren eta hiztun gutxi izanda, arazoak gehiago dira.

Hizkuntzaren biziraupena non dago?
Onartuz gero hizkuntza gauza bizia dela, neurri batean, izaki bizidunen jokaera izango du hizkuntzak ere, eta adimena erakusten omen da ingurura moldatzeko gaitasunaren bidez; hizkuntzak ere bai.
Duela bi urte ikertu dute ume elebidunen artean, esaterako, kalkoak gertatzen direla hiztegi mailan, hein handi batean, baina nekezago barne joskera mailan. Hau da, arriskua txikiagoa da gramatika aldatzearena, hiztegia aldatzerena baino. Hala ere zerbaiten falta somatzen badu hiztunak, zer egingo du izaki bizidun bezala? Moldatu eta hartu ez daukana. Ingelesa gazteleran gero eta gehiago erabiltzen da, baita euskaran ere.

Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak, ETBk hizkuntz estandarraren apustu egin izan du... Zer jaso dezakegu horrenbeste arautik?
Lehenbizi, onartzen bazaio Euskaltzaindiari arauak ezartzearen ahalmena, ondorioz dator betetzearena. Eredu akademizista dugu, baina ez da ahaztu behar euskara guztiz egin gabe dagoela, baita gaztelera ere –oraintsu aldatu dituzte azentuak–. Gauzak aldatuz doaz.
Bestetik, telebistaren eredua dela eta, aurpegiratzen zaio oso eredu artifiziala erabiltzea. Gazteleraz erabiltzen dena ere, jakin nahiko nuke nongoa den? ETBkoa estandarra da. Baina euskaldunoi zer gertatzen zaigu? Zorrotzago epaitzen dugula gure telebista gaztelerazkoa baino. Adibidez, euskaldun emakume batzuei galdetu zaie ea zelan moldatu diren gaztelaniazko «kulebroia» ulertzeko orduan, eta erantzuna izan da hasieran kostatu zaiela baina gero ulertu egiten dutela; eta filmak eta telesailak... gazteleraz edozein tonotan egin daiteke, baina ETBn ez bada geure etxekoan hitz egiten ez dugu onartzen.

Kalitatea oinarri dela, nondik jo dezake euskal hiztunen biziraupenak?
Hiztunek nahi duten artean euskarak bizirik iraungo du. Zelakoa? Ez nau kezkatzen, historiak, bilakabideak eta hiztunek eramango duten bidea. Kalitatearen auzia bestelakoa da. Denok onartuz gero Euskaltzaindiak arauak eman ditzakeela, bete beharko genituzke eta ezin onar liteke gutxieneko arauak betetzen ez dituzten testuak argitaratzea –Zupermercado zetaz ez litzateke hain larria izango–.
Barne Ministerioaren azken kanpainaz, ordea, ez dago argi zer gertatu zen: itzulpena horren txarra izan zen edo halako tokitik zetorrelako zigortu beharrekoa izan zen? Kontua da horrela hizkuntz zuzentasunetik pasako ginatekeela soziolinguistikara edo soziologia hutsera, horretan bestelako faktoreek dutelako eragina. Euskarak iraungo du? Jakina. Baina zer izango den, hori ez dakigu. Hiztunek eurek erabakiko dute eta


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude