BAKARRA ETA HIRUKOITZA

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urte bat igaro da Lizarra-Garaziko Adierazpena egin zenetik, eta urte osoan gertaturikoa aztertzea, ezinezkoa zaidanez, hiru alorretara mugatuko naiz: bakegintza, naziogintza, sozialgintza, eta beren arteko loturak.

BAKEGINTZA.
Lizarra-Garaziko Adierazpenean oso garbi esaten da, gatazkak jatorri eta izaera politikoa duela, eta konpontzeko ez dagoela beste biderik negoziazioa eta elkarrizketarena baino, azken hitza herriak izanik.
Lizarra-Garazikoek, behin eta berriro azaldu dugu geurea ez dela soberania lortzeko akordio bat, ezta eraikuntza nazionalerako hitzarmena ere, euskal gatazka konpontzeko bide demokratikoa baizik. Gatazka politiko bati negoziazioaren metodologia aplikatu nahi diogula, alegia, jokoan dauden interes eta ikuspegi desberdinak kontuan harturik. Zoritxarrez, PPk eta PSOEk erantzuten digute Lizarra-Garazi ez dela bakerako foru bat, errebindikazio nazionalistak bultzatzen duen fronte bat baizik. Nola liteke tamainako inkomunikazioa?
Aitortu behar dugu, aitzakiak eta trikimailuak ez ezik, badagoela, bake bidean inplizituki dagoen dimentsio politiko bat, bi partidu horiei oso gogorra egiten zaiena; hogei urte iraun duen aro baten amaiera. PPk eta PSOEk oso ondo dakite, Ajuria-Eneko garaietan ezinezkoa zela Udalbiltza bezalako ekimenik, edo presoen inguruko adostasuna; ezta Espainiako Konstituzioa auzitan jartzea ere. Bakearen auziak, haitz sendo batek bezala, sustrai oso luzeak eta sakonak ditu, zenbait tokitara heltzen direnak.
Euskal Herriak gatazkaren auzia konpontzeko azken hitza lortuko balu, demokrazian sakontzeaz gain, abertzaleek eskatzen dugun autodeterminazio eskubidea praktikan jarriko genuke, horrekin, Euskal Herria erabaki sujetua bihurtuz. Lizarra-Garazi bakegintzarako gunea denez, bere jarduera bere horretara mugatu behar du, kontrarioei aitzakiarik eman gabe, eta bakegintzan lan egin nahi duen orori bere ateak irekiz.

NAZIOGINTZA.
Baina, kontzienteak izan behar dugu ere, demokraziak gure herriko nazio eskaerarekin bere lotura duenez, demokraziak berak interpretazio desberdinak izango dituela. Are gehiago, hauteskundeetan gertatzen denarekin egingo dugula topo. Nolako emaitzak halako bultzada edo kolpea jasoko baitu Lizarra-Garazik.
Demostratu behar dugu, naziogintzan egiten diren ekimen guztiek, gizarte osorako eginak direla. Hitz batez, gure egitasmo nazionala, benetan plurala izango dela, aldarrikatzen dugun Euskadi libre hori irudikatuz, zeinean, hemen bizi eta lan egiten duen orok bere tokia izango duen.

SOZIALGINTZA.
Aldi berean, sozialgintza ezin da kontsideratu arreba txikiena edo gure ekinaren senide pobreena bailitzan. Seguraski hemen denok ez dugu edango iturri beretik, naziogintzan edaten ez dugun bezala, baina, «soldata sozialaren eta 35 orduko lan astea» aldeko grebaren inguruan gertaturikoak adierazten digu, zenbait gaitan, bakoitzak bereari eutsi behar diola, naziogintzan edo bakegintzan sorturiko aliantzen menpe egon barik. Patronalak gauza bera egiten du, bakea denon onerako dela esan, eta aldi berean sindikatuei gerra aurpegia eskaini.
Horrez gainera, kontuan izan behar da, sozialgintza ez dela justizia sozialari dagokion arazo soila, naziogintzarekin zer ikusirik ez duena. Aitzitik, gaur egun, PPri eta PSOEri botoak ematen dizkioten askok eta askok, beste erara ikusiko gintuzkete, udaletxetan, instituzioetan, sindikalgintzan, sozialgintzan, errebindikazioak plazaratzen aurrenak ez ezik, zuzenak eta justuenak ere baginateke.
Eta justiziaz ari naizenez, bi hitz gehiago. Boteretik datorrena edozein modukoa izan daitekeela baina ez itsua, hori seguru. Eta itsua ez delako, badaki zein astindu: Itoizko solidarioak sartu nahi dituzte kartzelara, Nafarroako Gobernuko erantzuleak sartu beharrean. Eta Ertzaintzak Jaizkibel konpainiako lagunak jipoitzen jarraituko du, Hondarribiako alkateak legea bete dezan behartu beharrean. Espainiako armagintzak bere bezeroei BEZ kobratu gabe segituko du, baina liburuak erosten ditugunoi, kobratuko digute. Eta PPkoek, inoiz ez dute gaitzetsiko Francoren matxinada, eta hala ere, beraiek baino bakezaleagoak ez daudela munduan aldarrikatzen jarraituko dute. Eta jakina, Meliton Manzanas torturatzailearen senideei kristoren erreparazioa emango zaie, eta Orereta-Errenterian poliziak hildako herritarren senideei, sosik ere ez


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


ZUZENEAN | Bigarren flotilla bat Gazara bidean da, non doa?

Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]


Flotillaren bahiketak sumina piztu du Euskal Herrian eta munduan barrena

Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.


Municheko aireportuak hegaldiak bertan behera utzi behar izan ditu droneak ikusi ostean

Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.

 


Kamisetan esaldi bat kurdueraz eramateagatik isuna jarri diote Turkian futboleko talde bati

Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.


Gutxienez hiru pertsona hil eta 350 zauritu ditu Marokoko Poliziak protestetan

400 lagun baino gehiago atxilotu dituzte zerbitzu publikoen hobetzea eta krisi ekonomikoa gainditzea eskatzeko mobilizazioetan. Astebete daramate protestetan, batez ere Rabat hiriburuan.


2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


2025-10-02 | ARGIA
Ehunka bahituak Israelera eraman dituzte, eta Flotillak dio Gazako blokeoa apurtzen saiatzen jarraituko duela

Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak atxilotu ditu Israelgo armadak

Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).


Nazioarteko prentsaren irakurketa flotillaren aurkako erasoaren ostean

Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.


2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


Kanakyko loialistekin eta Frantziako Estatuarekin sinatutako akordiotik atera dira independentistak

2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako flotillaren eta Palestinaren defentsan

Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.


Eguneraketa berriak daude