Mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako flotillaren eta Palestinaren defentsan

  • Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.


2025eko urriaren 2an - 05:40
Azken eguneraketa: 07:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Global Summud Flotilla ekimenaren Euskal Herriko ordezkaritzak hainbat mobilizazio antolatu ditu, aldarrikatzeko "flotilla askatzea", Israelekin harremanak haustea eta estatu sionistari armen enbargoa ezartzea.

Ostegun goizean EHUn egingo dituzte mobilizazioak: Gasteizen, 12:30ean eta 18:00etan Letren fakultatearen aurrean; Donostian 11:00etan Carlos Santamarian; Leioan 10:30ean Mikel Laboan. Hego Euskal Herriko hiriburuei dagokienez, manifestazioak 19:00etan izango dira: Gasteizen, Bilbo plazatik hasita; Bilbon, Eusko Jaurlaritzatik; Donostian, Boulevardetik; eta Iruñean, Merindadesetik. Bilbon 13:00etan giza katea ere egingo dute, Gobernu Zibilean.

Gernika Palestina ekimenak bat egin du flotillako deialdiekin eta Palestinarekin Elkartasunak ere bai, eta ordu berean Euskal Herriko udaletxe guztien parean biltzeko deia gehitu du. Urruñan 18:00etan herriko etxearen aurrean biltzera deitu dute. Azkenik, ostegun honetarako ikasle-greba deitua zuen Ikasle Abertzaleak-ek, eta hainbat deialdi daude goizerako.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...