EUSKAL HERRITARROK DA EAE-N BOTO IRABAZLE BAKARRA

  • Legebiltzarrerako hauteskundekoekin alderatzen baditugu, bere txikian ere, datu esanguratsu bat ageri zaigu: Euskal Herritarrok da botoetan igo den talde politiko bakarra.

1999ko ekainaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietan izaniko emaitzen irakurketak bi modutara burutu ditugu hasiera batean: Euskal Legebiltzarrerako azkeneko kontsultari begira nahiz 1995ean Batzar Nagusietarako izan ziren emaitzak kontuan harturik. Iazko urrian Euskal Autonomia Erkidegoan bildu ziren botoak eta ekain honetako 13ko botoak alderaturik, Euskal Herritarrok izan da boto gehiago bildu duen indar politiko bakarra: 5.583 boto hain justu. EAJ-EA koalizioak 54.169, PPk 39.947, IU-EBk 17.272, PSE-EEk 6.358 eta UAk 6.284 boto galdu dituzte bien bitartean. 1995eko eta oraingo datuen arteko konparaketa eta irakurketa bestelakoa da ordea. Alderdi galtzaileak IU-EB (-36.871), EAJ-EA koalizioa (-34.492), UA (-14.004) eta ICV-Gorordo (-12.129) izan dira. Irabazleak berriz, EH (+68.295), PP (+48.955) eta PSE-EE (+26.277) izaki. Bi irakurketetan erreparatuz gero, indar irabazle bakarra bi hauteskuendeotan Euskal Herritarrok izan da. Batzar Nagusietarako izaniko gorakadak indar berri honen espektatibak areago berritzen dituelarik.


BIZKAIAN EAJ-EA-K EUTSI.

Aurreko legealdian EAJk 20 batzarkide izan zituen eta EAk berriz 1. EAJ-EA koalizioak 16.029 galdu dituen arren, batzarkide kopuruari eutsi egin ahal izan dio. PSE-EE alderdiak batzarkide kopuru bera izanen du eta PPk batzarkide bat gehiago, bestalde. Kudeaketa politikoa egin ohi duten alderdi politikoen artean ez da funtsean deus aldatu. Oposizioan egoten ohituta daudenen artean berriz, EH da oso indartua atera dena: 5 batzarkide zituen eta 9 izanen ditu hurrengo legealdi honetan. IU-EBk 4 zituen eta bakarra izanen du berriz. ICV da kolpe gogogorrena jasan duena, Bizkaiko Batzar Nagusietatik desagertzen baita legealdi honetan. Jose Maria Gorordoren alderdiak 2 batzarkide zituen azkeneko hauteskunde hauek burutu arte. Ondo bidez, Josu Bergara jeltzalea ahaldun nagusia izanen da inolako oztoporik gabe. Lizarra-Garazi akordioaren partaide diren eta ez diren alderdien arteko binomioa 30 eta 20 batzarkide da.


GIPUZKOAN ESPAINOLAK GORA.

Gipuzkoan ere ahaldun nagusi berak gidatuko du Foru Diputazioa: Roman Sudupe jeltzaleak. Hala izanik ere, kalkuluak ez dira EAJ-EA koalizio nazionalistarentzat onuragarriak izan. Aurreko legealdian baino hiru aulki gutxiago izanen dituzte Batzar Nagusi berriaren mahaian, alderdi espainolistek berriz, PP nahiz PSE-EEk, bana irabazi dutelarik. EHren gorakadak –hiru batzarkide gehiagorekin– konpentsatzen du euskal nazionalistek izaniko galera. EH agertzen da aro politiko berrian alderdi gakoa. Izanik ere, Euskal Herritarrok da lurralde historiko honetan, Lizarra-Garaziko indarren artean, hegemonia erakusten duen alderdi bakarra; IU-EB alderdia Gipuzkoako Batzar Nagusietatik desagertzen den bitartean.


ARABAN EAJ-EA-REN PORROTA.

Felix Ormazabal jeltzaleak, azkeneko bi legealdietan ahaldun nagusia izan ondoren, Arabako Batzar Nagusiko aulki gorena Ramon Rabanerari (PP) utzi behar izan dio. Ez EAJ-EAren arteko koalizioak ekar zezakeen botu gorakadak, ezta hauteskunde kanpainan erakutsitako jarrera posibilistak eman izan diote Felix Ormazabali berritzea espero zuen kargua. 19 batzarkide nazionalista izan ziren aurreko legealdian Arabako Batzarrean eta 16rekin konformatu beharko dira legealdi berrian. EH 4tik 6ra pasatzen da, eta, IU-EB berriz, 3tik 2ra jaisten da. Dena dela, kasu hoberenean ere, Lizarra-Garazi adierazpenaren alderdiek lurralde historiko honetan 24 biltzarkide besterik ez dituzte biltzen. Eta 51 batzarkidera bitartekoak –27– adierazpenaren kontrakoak dira ordea: PPk 16 erdietsi ditu; aurrekoan baino 5 gehiago. PSE-EEk berriz 9, hau da, 2 batzarkide gehiago. IUk 3 zituen eta 2 lortu ditu. Unidad Alavesa izan da beherakada handiena jasan duen alderdia. Alderdi Popularra da, berriz, honen porrotari etekin handiena atera diona. Aldi berean, ezkerrari erreparatzen badiogu, ezker joerako –PSE-EE eta IU-EB alderdi estatalisten eremua– batzarkide bat gehiago besterik ez da atera Araban.


ARABA ETA EH GAKO.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba lurralde historikoetan emaniko datu berriek nolabaiteko botu joera berria erakutsi digute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Lizarra-Garazi adierazpena gauzatu ondorengo aro berri honetan bi konstatazio berri nabarmendu ere: batetik, euskal abertzaleen eremuan ezker abertzalearen aukera den Euskal Herritarrok alderdiak protagonismoa berreskuratu duela EAJ-EAren kaltetan. Bestetik, abertzaleek Araban galduriko lidergoaren ondoren abertzaletasunak Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean zuen hegemonia hautsi da. Araba da abertzaleek legealdi honetan gehien landu beharko duten lurraldea


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude