BW-EK ETA MECAPEÑAK ELKARREN BEHARRA DUTE


1999ko ekainaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Babcock Wilcox (BW) eta Mecánica de la Peñak (Mecapeña) aurrera egitekotan elkar ulertzera behartuta dauden euskal enpresa historiko bi dira. Biak ere langabezi tasa handiko guneetan daude kokatuta. BW Ibar Ezkerrean dago, Sestao eta Barakaldo artean, eta Mecapeña berriz Ibar Eskuinean, Urdulizen. Ekipo-ondasun sektorekoak dira enpresok eta oso garrantzitsuak euskal ekonomiarako. 2.000 lanpostu zuzen (1.200 BW-ek eta 500 inguru Mecapeñak) batzen dituzte, eta beste ehundaka euskal enpresatan ere lanpostuak mantentzen dituzte, bereziki enpresa ertain eta txikietan.
Enpresa biek bizi izan dute lehenago ere krisi larririk, eta gertutik ezagutu dituzte ordainketa etenaldien eta kudeaketa nahiz akziodun traketsen ondorioak. Garai onak ere izan dituzte, mundu osoan dute bere lan espezializatuen berri: turbinak, galdarak eta zentral nuklear eta termikoetarako tresna erraldoiak. Hauen garraio gorabeheratsua ere ikusi ahal izan dugu, trafikoa behin baino gehiagotan eten edota gauez bidaiatu behar izan baitute.
Mecapeñak orain bizi duen krisiak kezka larria piztu du, eta langileak hasiak dira jada mobilizaziotan. Horiei, elkartasuna adieraziz, Urdulizko jendea ere batu zaie, eta baita enpresa txikitako hainbat hornitzaile eta jabe ere. Sindikatuek elkartasuna eta erantzukizuna eskatu dute.


SEKTORE BERRANTOLAKETA.

Orain arte enpresa hauek bere kontura, bakoitzak bere aldetik, egin izan dute lan. Nolanahi ere, denbora dezente bada batzuek sektorea berrantolatzearen eta enpresa bion elkarlanaren alde apustu egin zutela. Helburu hori lortu ahal izateko ez da zailtasun gutxi izan. Enpresen beraien oinarrian, esaterako, bada desberdintasunik. BW enpresa pribatua izan zen bere garaian, baina badira urte asko espainiar Estatuaren partaidetza duela. Mecapeña berriz enpresa pribatua izan da eta hala izaten jarraitzen du. Era berean, nahiz eta BWen pribatizazioa hasiera batean multinazional bati esleitu zitzaion, ez zen azkenean halakorik burutu eta BW pribatizatu barik dago oraindik.
Gauzak txarto doazenean, momentu honetan gertatzen ari den legez, enpresa hauen irteera globalerako sektorearen berrantolaketaren aldeko iritziak agertzen dira. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailetik aurreratu dute dagoeneko egokia litzatekeela BWen pribatizazioaren eta Mecapeñaren saneamenduaren arteko lankidetza eta koordinazioa finkatzea. Hauen ustez, onuragarria litzateke EAEko ekipo-ondasun sektorea antolatzeko. Testuinguru horretan, Industria sailburu Josu Jon Imaz Espainiako Industria Partaidetzarako Estatu-Sozietatearekin (SEPIarekin) elkarrizketetan ari da, «

sektorearen onerako izango delako
» ustez.
Dena den, Mecapeñako langile eta sindikatuak izan dira berrantolaketaren alde apustu garrantzitsuena egin dutenak, enpresa bien arteko bategitea ere aipatu dutelarik. BWekin bat egin gabe ere aurrera egiteko gai izango liratekeelakoan daude langileok, baina bategitearen aukera maiteago dute. Mecapeñako enpresa batzordeak esana: «

Nahi duguna produkzioa mantendu eta etorkizuna bermatuko duen berrantolaketa da, bai BWekin, bai McDermottekin (BWen pribatizaziorako enpresa hautagaia), bai geure kasa
». Beraiek bakarrik jarraitzeko gauza direla uste badute, enpresak mundu mailan izen ona duelako da, eta azken urteetan fakturazioa urteko 5.000 milioi pezetatik (200 milioi libera) 25.000 milioi pezetara igo delako. Gainera, irabaziak izan dituzte urtero, 1998an izan ezik.
Mecapeñako ordezkari sindikalen esanetan, «

Mecapeña eta BWen bategiteak eta bazkide teknologiko baten partaidetzak enpresa bien egoera hobe lezake, kontratu esleipena erraztuz eta mundu mailan garrantzitsua izango litzatekeen industria talde baten sorrera ahalbidetuz. Horrek lanpostuak sortuko lituzke eta onuragarria litzateke Euskal Herri osorako
». Hala ere, hori baino lehen, beharrezkoa litzateke Mecanica de la Peñak «

berriro industri jarduera normala izatea
»

Mecapeña: Frankismotik Kvaerner-erako bidea.

Mecapeña –75 urteko historia luzea duela– alemaniar jatorriko familia frankista baten eskuetatik botere-guneekin harreman onak zituen euskal exekutibo talde baten eskuetara pasatu zen. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu ohi Jesus Lobo da gaur egungo lehendakariordea. 80ko hamarkadako ekonomia eta industri krisialdi bete-betean, egoitza soziala Bilbon zuen High Tech elkartea sortu zuen Lobok, Pedro Abasolo eta beste euskal enpresari batzuekin batera. Krisiak bide bazterrean utzitako porrot industrialak kudeatzeko elkartea zen High Tech.
Elkarte bilbotarrak Mecapeñaren ardura hartu zuen 1985ean, ordainketa etenaldi iskanbilatsu baten ostean, eta pezeta baten truke baino ez. Primeran atera zitzaion operazioa enpresari talde hari, 1996an High Tech-ek Kvaerner multinazionalari saldu baitzion Mecapeñaren % 55. Prezioa? Ez da sekula argitara eman, baina badago 1.000 milioi pezeta (40 milioi libera) baino gehiago izan zenaren susmorik.
Mecapeñak hilabete luze darama ordainketa etenaldian, 24.600 milioi pezetako pasibo edo zor galdagarriaz. Zor horretatik, hornitzaileei 14.350 milioi dagozkie, finantza-instituzioei 8.050 eta beste 2.200 Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunari. 450 pertsonako plantila batekin, 25.000 milioi pezeta inguru fakturatu eta 4.000 milioi pezetako galerak izan zituen Mecapeñak 1998an.
Hondamendia ikusirik, Kvaerner multinazional anglonorvegiarrak High Tech-eko bazkideei leporatu die enpresaren porrotaren erantzukizuna eta Mecapeña bere kabuz ez dutela berfinantzatuko adierazi dute, banketxeek mailegu berriak emateko eskatzen duten baldintza, hain zuzen

BW: UCD, PSOE eta PPren eskutik

Babcock Wilcox enpresa pribatua izatetik enpresa publiko izatera igaro da azken 30 urteotan, UCD, PSOE eta PPren eskutik. Ekipo-ondasun alorrean puntakoa den enpresa honek egoera desberdin ugari bizi izan du. 70eko hamarkadan, 10.000 langile inguru zuela, garaiko ordainketa etendurarik handienetakoa burutu zuen, baina diru publikoari esker zorrak kitatzea lortu zuen, 52 urtetik gorako langileen erretiratzearen bidez plantila murrizten zuen heinean. 70eko hamarkadaren azken urte haietan, industri birmoldaketari aldez aurretiko erretiratzeen bidez aurre egin zion Espainiako lehen enpresa izan zen Babcock Wilcox, diru publikoaz egin bazuen ere.
PSOEren agintaldietan, enpresa honek bestelako arazo eta erronkak izan zituen eta zenbait enpresa eta elkarte berri sortuz, hedapen sendoa izan zuen sektore anitzetan. PSOEren agintaldiko azken urteetan etekinak izatera ere iritsi zen, baina negozioak behea jo zuen berriro ere. Epaitegietan jarraitzen du oraindik PSOEko Manuel Garcia Fernandez enpresa batzordeko kide izatetik enpresako lehendakari izatera igaro zeneko ustelkeria kasuak.
Gaur egun, 1.200 langileko plantilarekin, aldez aurretiko erretiratzeak egiten jarraitzen dute eta murrizketa berri bati ekiteko asmoa ere gauza liteke, 600 langileko plantila lortzeko helburuarekin. 41.000 milioi pezetako (1.640 milioi libera) kapital zabalkuntza iragarri da dagoeneko; bertatik 16.000 milioi berregituraketa prozesuak kalteturiko langileentzako pentsio-fondo batera bideratuko lirateke. Ondorioz, milaka eta milaka milioi pezeta izan dira urteetan zehar altxor publikotik atera eta enpresa horren plantila hain zorrozki murrizteko erabili direnak, 70eko hamarkadako 10.000 langileetatik hasi eta orain izan nahi dituzten 600era iritsi arte.
UCD eta PSOEk BW sektore publikoaren baitan gorde bazuten ere, PP enpresa berpizteko diru publikoa prestatzen ari da multinazionalen bati saltzeko asmoz. Une hauetan SEPI Stein Muller eta Mc Dermott multinazionalekin hitz egiten ari da, baina badirudi azken honek irabazle suertatzeko aukera gehiago duela


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude