ESKOZIA ETA EIREKO MUSIKAK USURBILGO GAUALDI BEREZIAN

  • hurbiltzen denak. Gaualdi Zelta antolatu du Aitzaga Kultur Taldeak. Mackenzie ahizpek eta Gránna & Dána taldeak giro zeltiarra eta dudarik gabe bitxia emango diote gauari.

1999ko maiatzaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Usurbil urrun dago Irlanda eta Eskozia inguruetatik. Alabaina, ostiralean, maiatzaren 14an, musikak batu egingo ditu hango eta hemengo lurraldeak. Aitzaga Elkarteko Kultur Taldeak Gaualdi Zelta antolatu du Usurbilgo Udarregi ikastolan. Doinuak Eskoziako Mackenzie ahizpek eta musika irlandarra joko duen Gránna & Dána taldeak jarriko dituzte.
Urte batzuetatik hona Zuberoako Urdiñarbera elkarteak antolatzen duen, eta aurten maiatzaren 15 eta 16an ospatuko duten, «Musika Eguna»ra etorriko dira Eskoziako ahizpak. Aitzaga Elkarteak aukera aprobetxatu eta Usurbilera hurbilduko du hirukotea.
Hebrida irletan sorturiko Eilidh, Gillian eta Fiona ahizpek, euren sorterriko doinuak era tradizionalean abestuko dituzte, hau da,

a capella,
instrumenturik gabe eta oraindik beren sorterriko irletan bizirik den gaeliko hizkuntzan. Eskoziako tradizio gaelikoko abestiak entzun ahal izango dituzte Usurbilera bertaratzen direnek, horien artean, ezagunenak «working songs» deritzonak. Emakume eskoziarrek duela urte asko lan aspergarrietan elkarrekin abesten zituzten kantak dira. Bestalde Mackenzie ahizpek maitasunaren eta emigrazioaren ingurukoak ere abestuko dituzte. Azken diskoa, «Camhanach» izenekoa, 1997an kaleratu zuten. Lan horren abestiak eskainiko ditu Eskoziako hirukoteak.
Oso txikitatik ari dira kantuan Eskoziako ahizpak eta sari ugari irabazteaz gain, ezagunak dira Eskoziako zenbait lekutan kultura gaelikoarekiko duten atxekimenduarengatik. Eskozian 30.000 lagunek hitz egiten dute gaelikoz.


GRANA & DANA.

Entzuleak irlandar giroan murgilduko dituzte irlandar musika joko duten sei lagunek. Ez dute talde profesional bat osatzen baina hilean behin gustukoa duten irlandar musika elkarrekin jotzeko elkartzen diren sei lagun dira: frantziar bi, hiru irlandar eta bilbotar bat. Usurbilen antolaturiko ekitaldirako «Grána & Dána» izena hartzea erabaki dute, irlandar hizkuntzan «Itsusiak eta Bihurriak» esan nahi duena.
Sei lagunek beren etxeetan nahiz tabernetan «session» delakoak egiten dituzte. Bibolinarekin, aireko instrumentuekin eta gitarrekin doinu irlandarrak sortzen dituzte.
Alan Griffin ostiralean talde horretan joko duen musikari irlandar-euskalduna da, ezaguna gure artean, besteak beste Ganbara eta Alboka taldeetan duen parraidetzagatik.
Griffinek azaltzen duenez irlandar musika jotzen dutenek errepertorio luzea izaten dute, 500 abestitik gorakoa, eta «session» delakoetan elkartzen direnean aldez aurretik entseatu gabe, errepertorio horretako kantak atera eta jotzen hasten dira. «

Abestu ezezik, elkarrekin hitz egiten dugu, barreak egiten ditugu, baita edan ere. Giro ona sortzen da, azken batean, `session'etan ongi pasatzea da helburua»
azaltzen du Griffinek.
Ekitaldi horiek oso ohikoak dira Irlandan eta orduak eta orduak iraun dezakete. Alabaina, Usurbilen «Grána & Dána»ko kideak aurreratu duenez, «session»a ez da gehiegi luzatuko.
Euskal Herrian ez dago musika mota hori lantzen duen talderik. Usurbilen aukera ezin hobea izango da beraz, ostiral gaueko hamar t'erdietatik aurrera, Irlandako kantekin eta doinuekin gozatzeko. Ekitaldia Udarregi ikastolak duen patio estalian izango da. 300 lagunentzako tokia du patioak eta bertan musikari, kantari eta entzuleek Eskozia eta Hebrida irletara bezala Irlandako zelai eta ostatuen artean ibiltzeko aukera izango dute, tea edo garagardo bat hartuz.
Larunbat-igandean berriz, Zuberoako Urdiñarbetik ibiliko dira Mackenzie ahizpak, euskaldun, okzitaniar, kortsikar eta bretoiekin batera. Euskaldunen artean


Azkenak
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun dio ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude