"Gehienen bidearen kontra, nirea modernotik tradiziorakoa izan da"

  • Parisko kaleetan dabil Alan Stivell, «Le Printemps Celte» jaialdia dela eta gerturatua. Azken urteotan eszenarioetatik urrun, kantari mitikoak «Brian Boru» kaleratu berri du. Historia luze baten 18. kapitulua; honetaz eta zeltiar kulturaz mintzatu zaigu luze eta soseguz.


1996ko uztailaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Non ezkutatu da Alan Stivell horren denbora luzez?

Munduari bira ematen. Bereziki Estatu Batuetan, Alemanian... Kanpoan ibili nahi bada ezin etxean egon. «Again»ekin, -1993an urrezko diskoa- berriz, orain bi urte promozio bira hasi nuen.

Bada beste gauza bat ere. Une batetan itxurari eman behar diozu garrantzia, elkarrizketak direla... baina nazkatu egiten zara.

«Brian Boru» azkeneko diskoa kaleratu berri duzu. Aurkeztuko al zeniguke?

Ezaugarri batek baino gehiagok egiten dute bat diskoan. Orainarte sekula jo ez ditutan aspaldiko zeltiar kantuak, soilik harparekin lagundu nituenak duela urte batzuk, ageri dira batetik eta horiekin batera jendeari oso ezagun egingo zaizkion doinuak. Asmo bikoitza du: aldi berean entzun eta kantatzeko aukera izatea.

Lehenengo kantuak esaterako (diskoari izenburua ematen diona), zeltiar musikoek ongi ezagutzen duten doinuak ditu; hitzak nereak. Irlandako bakeaz ari da, indarkeriaren energia eta bakearenaren arteko erlazioa islatuz.

Zehaztu al dezakezu kontraesankorra dirudien harreman hori?

Bake garaian sor litekeen energia bideratzera deitzen du itxaropen kantu honek. Bakeak ez du zertan geldokeria esan nahi. Aitzitik, orainarte indarkerian erabilitako energia sormenerako bidean jar dezake bakeak.

Badakit kontraesana dela, gauza guztien gainetik Irlandaren batasuna defendatzen baitut. Nahiago dut Ipar Irlanda Irlandara itzultzea ingelesa izan ordez.

Bretainiak beti begiratu izan du gehiago Irlanda edo Eskoziara, Paris aldera baino...

Haur nintzenetik nazionalismo bretainiarra gertu gertuan sentitu dut; baina horregatik ez dut kanpotik objetibotasunez ez begiratzeko arrazoirik. Disko honen garrantzia ere horretan datza: jarrera hartze garrantzitsua da; ez akaso hitzetan, baina bai hainbat gai lantzeko moduan. Irlandaren batasunaz ari naiz baina finean zeltiar munduaren batasuna da; une horretatik aurrera Irlanda ez da irla bat. Irlandarrek joera handiegia dute euren baitan itxi eta ahaztu egiten dute esaterako Eskozia eta Irlandaren historiarik bazela.

Alan Stivellek beti aldarrikatu du bere nortasunaren izaera zeltiarra.

Bai, zeltiar mundua mugatua da, historiaren eraginez. Ez seguruenera Euskal Herriaren modura baina gu ere txikiak gara. Geure burua indartu beharra daukagu.

Diskoko azken kantua, «Lands of my Fathers» da. Izenburu ingelesa hautatu dut, gaeliko eta bretoiaren ereserkiaren interpretazio askea delako. Bien adierazgarri den ereserkia hautatuz, garai bat berreskuratzen ari gara: Gales, Bretaña eta Irlandaren arteko batasuna zegoenekoa. Batasun administratiborik ez, baina benetako batasuna... ez gara jabetzen zenbaiterainokoa. Estatu eta gobernu ezberdinen azpian izan arren, zeltiar mundua bat eginik zegoen.

«Stivell a L'Olympia» miloi t'erdi ale saldu zituen diskoaren magalean jarraitzen dugunontzat, ez dugu disko honetan hartara itzultzeko aukera gehiegi...

Inpresio hori eman dezake, eta baditu emateko arrazoiak ere. Baina izatez nire garapena hiriari dago lotuta, eta ez herriari. Hastapenetatik biziki maite izan dut modernoa dena: teknologia, zientzi-fikzioa eta etorkizunerako begirada. Musiko askoren garapena tradiziotik estilo modernorako bidea izan da eta nirea, berriz, alderantzizkoa.

Urteetan Bretainiako kulturak izan duen enbaxadore bakarra al da Stivell?

Nire egitekotzat hartu nuen. Bi ardatz zituen nire lanak, musikaz ikertzea eta Bretainiako musika zabaltzea. Baina bretainiar guztiengana iritsi ahal izateko, mugak gainditu beharra zeuden: Frantzia osoan lan egin eta baita munduko lurralde askotan ere. Bada jatorrizko erreflexiorik: Bretainiako kultura munduan zenbat eta gehiago zabaldu, orduan eta desagertzeko arrisku txikiagoa dagoela.

Gaur munduan miloika lagunek maite dute Bretainiako musika. Egoera honek ez du duela 30 urtekoarekin ikustekorik: orduan bazen supergutxiengo nazionalista musika bretainiarra maite zuena, bretainiar gehienen iritzien kontrakoa bazen ere.

Orain egun batzuk Glenmor koblakari handiaren heriotzarekin, Bretainiak beste enbaxadore bat galdu al du?

Noski. Glenmor lehenengo koblakaria izan zen. 50. hamarkadan hasi zen kantatzen. Beti izan zuen ausardia puntu hori, debeku guztiei aurre egin nahi zuen guztia kantatuz; (70. hamarkadan debekatuta zeuden haren kantuak irratietan). Koblakarien mundu mitikoari lotutako tradizioari eusten zion, baina hankak lurrean zituen, eguneroko jardueran.

Nire oroitzapenik gozoenetako batek Euskal Herrian egindako jaialdi batera narama. Bunuzen izan zen. Glenmor kantuan eta bere ahotsaren oihartzuna euskal mendietan entzunez; zirarragarria zinez.

Zeltiar kulturaren barruan nahiko abangoardista izan zara beti...

Eragin futurista horrexegatik. Kultura zeltiarra etorkizuneko begiez ikusi izan dut beti; gizarte baten inguruko hausnarketa egin denboraren mugak gaindituz.

Kultura herri girotik etor liteke, ahozko hedapenari esker, baina bide hori egoerak baldintzatu du. Ez da izan naturak horrela agindu duelako. Bretainiako kulturari dagokionean, Erdi Arotik aurrera bada joera bat kultura bretainiarra baserri girotzeko baina hastapenetan gizarte osoaren kultura da, nekazariena, aristokraziarena...

Noski, bazen musika herrikoia, baina literatur idatziaren lan guztia zegoen, koblakariena. Hori guztia musika herrikoia gutxietsi gabe, niretzat ezkertiarra izanik, musika klasiko bezain garrantzitsua baita.

52 urterekin, musika ibilbide luzea duzu. Bederatzi urterekin lehen kontzertua, 15ekin lehenengo diskoa zeltiar harparekin eta 1968az geroztik profesional moduan ekin zenionetik 18 disko dituzu kalean. Ibilbide horren emaitzaz entzun nahi genizuke...

Disko horiekin interesatzen zitzaidan inbentarioa osatzen saiatu naiz. Berezko jakinmina dut gauza berrien aurrean eta horrek kantu tradizionala mila modutara lantzera eraman nau. Era berean `a capera'ko doinuak jarraitu ditut eta baita rock gogorrena ere, baina bretainieraz.

Dan Ar Braz-ena moduko rock taldeak ikusten dituzunean, bretainieraz kantatu eta aretoak gainezka jarriz, zer sentitzen duzu?

Ez da ahaztu behar, hasieran rocka lantzea nuela asmoa, instrumentu tradizionalak alboratuz. «Chemins de Terre» diskoa da adibide. Bretainieraz ere rocka egin daitekeela erakusten du. Zuhurtasunez ibili beharra zegoela iruditzen zitzaidan, bai entzuleei begira eta baita neuri dagokidanean ere. Oinarri akustikoa sartuz hasi eta pixkanaka aparteko hausturarik ekarriko ez duten doinuak osatu.

 

JULEN ARRIOLA


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Bretoieraren aldeko ‘Korrika’ ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


3D maparik zaharrena?

Bretainia mendebaldea, duela 3.900-3.650 urte. Brontze Aro hasieran Finisterre inguruan bizi ziren gizakiek hainbat lerro, zirkulu eta irudi grabatu zituzten bi metro luze eta metro eta erdi zabal den lauza batean. Harri grabatua, egun Saint-Bélec lauza esaten... [+]


2020-09-18 | ARGIA
Alaitz Areitio Renneseko espetxetik irten da, 13 urte preso izan eta gero

Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel  batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.


PODCAST #36 | Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handiak dituzte kazetari bretoiek. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta... [+]


Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]


2020-02-21 | Mikel Asurmendi
Bretainiako Kontseiluak 100.000 euro bideratu ditu lurraldearen batasunaren aldeko erreferenduma egiteko

Bretainia osatzen dituzten lurralde guztiak departamentu berean elkartzeko aukerari buruzko erreferenduma egin nahi du Bretainiako Kontseiluak.


Marc'harid Bouffaut-Merdy. Bretoierazko ikastetxeko zuzendaria
“Ikasleen gurasoen %90 ez da bretoiera hiztuna”

Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu... [+]


2019-01-25 | Iñigo Igartua
Ambazadako kideak Euskal Herrira iritsi dira

Toki desberdinak bisitatuko dituzte, Maravillas gaztetxea (Iruñea) edo Errekaleor auzo okupatua (Gasteiz) horien artean. Urtarrilaren 26an egingo duten batzarrean ere parte hartuko dute.

 

 


Lotsak asmatu zuen estetoskopioa

1816an René Laennec (1781-1826) mediku bretoiari gaixorik zegoen neska gazte baten bihotz-erritmoa aztertzea egokitu zitzaion.


Eguneraketa berriak daude