Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

  • Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


2022ko maiatzaren 19an - 11:05
Ar Redadeg, bretoiera sustatzeko lasterketa. / Argazkia: Ar Redadeg, Ronan Le Pennec.

Hizkuntza gutxituen aldarria egiteko beste lasterketa bat da Ar Redadeg, helburutzat duena bretoiera sustatzea eta horretarako dirua biltzea. Alegia, Korrikaren antzeko ekimena da, 2008an sortu zutena Bretainiako irakasle batzuk, Arrigorriagako institutuarekin izan zuten harremanaren ondorioz. Maiatzaren 20tik 28ra bitartean, lekukoa elkarri pasako diote Bretainiako 340 bat herritan. Gwitreg herritik hasiko da, ostiralean, eta Gweneden amaitu, hurrengo larunbatean. Lekukoaren mezu sekretua irakurri eta “amaiera festa handi” batekin itxiko dute bretoieraren aldeko ekitaldia.

Korrikan bezala, Redadegen ere kilometroak salduz biltzen dute dirua. Antolatzaileetako batek euskaraz kontatu dizkio xehetasunak Irulegiko Irratiari, eta zehaztu du lortutako diruaren erdia Diwan bretoierako eskoletara bideratzen dutela, eta beste erdia bretoieraren edo Bretainiaren garapena sustatzen duten zenbait elkarteetara. Egun, 300.000 hiztun inguru ditu bretoierak, eta munduko hizkuntza gutxituetako bat da. Redadegen bidez bi urtean behin bultzada ematen diote euren hizkuntzari, Korrikak euskarari bezalaxe.

Korrika ahizpak

Euskal Herritik ordezkaritza bat joango da bretoieraren aldeko lasterketara. Oiartzunek Karaez Bretainiako herriarekin duen senidetza baliatuta, autobus bat antolatu du Oarsoaldeako Intxixu AEK-ko euskaltegiak. Maiatzaren 25ean abiatuko dira, eta azken festara arte izango dira han.

AEK-k atxikimendua ematen die munduan antolatzen diren Korrika ahizpa guztiei, eta haiek ere etorri ohi dira Korrikara. Ekainean egingo dira beste bi ekimen: La Passem okzitanieraren aldeko lasterketa ekainaren 2tik 5era izango da, eta Sprochrenner alsazieraren aldekoa, ekainaren 4tik 6ra. Hauexek dira Korrikaren beste ahizpak: Rith (gaelikoa), Ras yr Iaith (galesa), Correllengua (katalana), Correlingua (galiziera) eta Lefkantun (maputxeen mapuzugun hizkuntza).


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: bretoiera
‘Etnozidioa: Frantziako Tabua’ jardunaldietako kronika

ELEN Europako hizkuntzen berdintasunerako sareak eta Kevre Breizh Bertainieraren aldeko erakundeen kontseiluak Etnozidioa: Frantziako Tabua izenburuko jardunaldia antolatu zuten pasa den martxoaren 19an, Bretainiako Gwened herrian. Bertan izan zen Haizpea Abrisketa... [+]


Bretoieraren aldeko ‘Korrika’ ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


2021-03-16 | Ixone Arana
Lehen familia liburu elebiduna eman diote Nanteseko bikote bati

Familia liburua bretoieraz eta frantsesez izatea lortu du bikote batek Nantes hirian. 


Marc'harid Bouffaut-Merdy. Bretoierazko ikastetxeko zuzendaria
“Ikasleen gurasoen %90 ez da bretoiera hiztuna”

Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu... [+]


Ismael Morvan, Bretainiako Diwan eskolako ikaslea
“Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu”

Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.


Helmugara iritsi da Redadeg, bretainiar “Korrika”

Maiatzaren 13an iritsi zen bere helmugara bosgarrenez bretainiar korrika. Kemperretik (Penn-ar-Bed) maiatzaren 4an aterata, 10 egunetan bete zituen bere 1.800 kilometroak. Aurtengo gaia: "Bretoieraren mila koloreak". Izan ere, denetariko formak hartzen ditu hizkuntza... [+]


2018-05-07 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko “Korrikak” utzitako argazki eta bideoak

Abian da Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika. Maiatzaren 4an hasi zen Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. Hemen lasterketak orain arte utzitako bideo eta argazkien bilduma.


2018-05-04 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko korrika ostiralean hasiko da

Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.


2017-10-09 | Pauline Guelle
Brezhoneg Bretainiako borrokan? Ez

Uda honetan Bretainian ibili ginen. Bereiziki, famatu bilakatzen ari den Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD-an(1). Han, mundu osoko lagun anitz topatu ahal izan genituen. Gainera, proiektu zehatz batentzat Euskal Herriko hainbat jenderekin ZAD-an elkartu ginen : leku intergalaktiko... [+]


Eguneraketa berriak daude