Seme-alabek ez dute bretoiera ikasten


2003ko urtarrilaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Menhirren nazioak (Breizh, bretoieraz) 4 milioiko biztanleria du. Bretoiera da haien jatorrizko hizkuntza, K.o. V. mendean Britainia Handitik joandako etorkinek eramanda. Hizkuntza zeltikoa da bretoiera, galesaren familiakoa, eta azken ikerketen arabera ez da %10era iristen bretoieraz mintzatzeko gai diren bretoien kopurua (duela ehun urte, hiztunen kopurua %60a omen zen).

Bretainiako Mendebaldeko eskualdeetan mintzatzen da bretoiera. Hexagonoaren hizkuntzen artean egoerarik larrienetakoa du hizkuntza honek; hiztun gehienak oso zaharrak dira, eta 15-20 urteko gazteen artean %2ak besterik ez du hizkuntza ezagutzen. Belanauldien arteko hizkuntz-transmisioa eten egin da, arestian egindako ikerketek erakusten baitute guraso bretoidunen %20ak bakarrik irakasten dietela hizkuntza haien seme-alabei. Datu kezkagarri horiek mehatxu larria eragiten diote bretoieraren etorkizunari.
Diwan (hazkunde) da bertako ikastolen izena; 1977an sortu zuten bretoieraz bakarrik funtzionatzen zuen lehenengo eskola. Egun, 35 Diwan daude Bretainian zehar sakabanatuta, hauetakoak 28 lehen mailako eskolak izanik, 4 kolegio eta lizeo bat. Guztira 2.400 ikasle dituzte, portzentualki 16 urtetik beherakoen artean Bretainiako ikasleen %0,5.
Diwan eskolek estatus berezia daukate, murgiltze sistema aplikatzen duten gainontzeko eskolek (Ikastolak, Calandretak edo Bressolak) ez dutena: 2001. urtean, Jack Lang Hezkuntza ministroak luzatutako gonbidapena onartuz, Diwan-ak Frantziako sare publikoan integratzea erabaki zuen, gainontzeko eskolak integrazioaren aurka azaldu zirelarik. Erabakia korapilatsua izan zen oso, Frantziako hezkuntza publikoaren aurrean mesfidati baitzeuden eskola «autoktono» gehienak. Nolanahi ere, arazo ekonomikoak eta azpiegiturarenak argudiatuz, Diwanen gehiengo osoa integrazioaren alde agertu zen.
Hezkuntza elebidunari dagokionez, 4.400 ikaslek (2-16 urtekoek) jasotzen dute ikasgaien erdia bretoieraz; haietatik, 2.400 sare publikoan eta 2.000 eskola katolikoetan; Dihun elkarteak biltzen ditu azken hauen gurasoak. Hezkuntza elebidunak igoera itzela ezagutu du azken urteotan, egun Bretainiako ikasleen %1ek eredu horretan ikasten du. Diwan-ak duen ikasle kopurua bikoizten du eredu elebidunak.
Beste ikasle multzo handi batek azaleko harremana du hizkuntzarekin: 1-3 ordu arteko harremana astero, alegia; 15.000 ikasle inguru daude talde honetan, gehienek ordubeteko ordutegi laburra eginez

Lehen Hezkuntzan
(ama eskolak eta eskolak):
Ikasleen % 0,5ak Diwan-en ikasten du.
Ikasleen % 1ek elebidunez ikasten du.
Ikasleen % 1-ek 1-3 ordu astero.

Bigarren Hezkuntzan (kolegioak):
Ikasleen % 0,3ak Diwan-etan ikasten du.
% 0,8ak elebidunez ikasten du.
% 2ak 3 ordu astero.
% 5ak ordubete astero


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA
Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira? Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí­,... [+]

2021-07-27
Hizkuntza Gutxituak

Bretoiera: indo-europarra (zeltiarra)


Bretainiako mendebaldean mintzatzen da batez ere: Finistere, Cotes D'Armor eta Morbihan eskualdeetan. Bretoi hiztunak badaude ere beste bi eskualdeetako hiriburuetan: Roazhon eta Naoned-en, baita Parisen ere. 240.000 hiztun dira egun... [+]



2021-07-27
Gaël Roblin*: "Independentzia historiaren norabidean dago"
Zein dira Emgannen xedeak?
Lurraldeen batasuna, hizkuntzaren ofizializazioa, sozialismoa eta independentzia.

Independentziaz hitz egitea utopikoa al da Bretainian?
Independentziaz hitz egitea historiaren norabidean joatea da. Europan gero eta herrialde gehiago dago... [+]


2021-07-23 | Mikel Asurmendi
HALABEHARREZ GAURKOTUTAKO ELKARTASUN HISTORIKOA
Bretoien eta euskaldunen arteko harremanak ez dira joan den hamarkadakoak. Espainiako gerra zibilean Euskal Herritik ihes egindako antifrankista euskaldunak bertan jarri ziren bizitzen. Bertako bretoiekin ezkondu, eta familia bretoi-euskaldun bakar batzu osatu ere bai. II. Mundu... [+]

2021-07-23
Estradizioen Lezioa: Fronte Nazionala Behar
Jacques Abeberri, "Enbata" astekariko editorialistari elkarrizketa
«Enbata» -ko Jacques Abeberrirekin
Estradizioen Lezioa: Fronte Nazionala Behar
Sozialistekin tratu batera iritsi ziren abertzale moderatuen artean ezagunenetakoa da Jacques Abeberri. «Enbata»... [+]



2021-07-21 | Mikel Asurmendi
BRETOI ETA EUSKALDUNAK BIETAN SENIDETUAK
Karaez (Carhaix) Bretainia mendebaldean eta Finistere departamenduan dago; Poherreko herriburua da. 9.000 bizilaguneko herria zelai eta mendiska artean. Laborantzan ari dira gehienak eta industria eta zerbitzuak ere badaude. Turistikoa ere bada. Soslaia horrekin, alderik alde,... [+]

2021-07-21
Euskal eta bretoi arrantzaleen arteko gatazka lazgarriak

Ipar Euskal Herriko eta Bretainiako arrantzaleek elkar hartu dute itsasoko lanetan, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen dute. Badago bi herrien arteko historia markatzen duen une lazgarri bat alta.


1926KO KANPAINA GOGOAN.

Urte bukaera hartan, usaian bezala, bretoi... [+]





2021-07-20 |
"Frantzikaldeko" Musika Ederrago Da
Maurizio Elizalde Eta Feliz Iriart Txistulariei Elkarrizketa
"Frantzikaldeko" Musika Ederrago Da
Maurizio Elizalde eta Felix Iriartek diska berria laster
Baztango Arizkuna inguratu gara, diska berri bat grabatu dutela-eta Maurizio Elizalde eta Felix Iriarteren bila. Felix... [+]



2021-07-20
Munduko sagardoen berezitasunak
Asturiaseko sagardoa
Adituen arabera Euskal Herrian lehenago hasi ziren sagardoa produzitzen baina Asturias beti izan da produkzioaren errege. Urtean estatuan produzitzen diren 70 milioi litroetatik Asturiasek 51 milioi inguru egiten ditu (% 72,8), EAEk % 21,4 eta Galiziak %... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
«FRANTZIAKO EGITURA POLITIKOA EUTSIEZINA ETA JASANGAITZA DA»
Fantziako Estatua UMP alderdi eskuindar berriak gobernatua da, Jean-Pierre Raffarin buru izaki. Lehen ministroaren kargua hartu ondoren deszentralizazio politika bat garatuko zuela iragarri zuen Raffarinek. Beñat Gimenezek hurbiletik segitu du gaia. Gobernu honengatik... [+]

Eguneraketa berriak daude