"Frantzikaldeko" Musika Ederrago Da


2021eko uztailaren 20an
Maurizio Elizalde Eta Feliz Iriart Txistulariei Elkarrizketa
"Frantzikaldeko" Musika Ederrago Da
Maurizio Elizalde eta Felix Iriartek diska berria laster
Baztango Arizkuna inguratu gara, diska berri bat grabatu dutela-eta Maurizio Elizalde eta Felix Iriarteren bila. Felix bere etxean aurkitu dugu, herrian bertan, 1820. urtean eraikia egotearen noblezia duen etxe batean, bere eskuz egindako kutxa eta beste tresna ongi grabatuen artean. "Ez dut eskolarik, nere buruz ikasi dut grabatzen".
Maurizioren borda ere ezagatu dugu, argazkiak ateratzera joanda. Ainizialde auzotik ere aurrera segi behar da, zinez paradisuaren inbiriarik ez duen paraje hartara iristeko. Hainbeste urte elkarrekin eta oraindik ere beren musika hain sagaratua izaki pareja honentzat: argazkiak ateratzeko jotzen hasi daitezela eskatu diegunean, hamar mila lagunen aurrean ari balira bezain serio ekin diote. Eta aski dugula esandakoan, pieza nolabait borobildu arte, segi.
Mende Erdi Bat Plazarik Plaza
Maurizio.- Ni Amaiur-en jaio nintzen, " Lizundegiko Mendia" deitu baserrian. Orain "Martintoneko Borda'' da nere etxea, Arizkungo Aintzialde auzoan,.
Felix.- Arizkun bertakoa naiz ni berriz. Aita Aihoakoa nuen, "frantsesa'' beraz, Europako lehengo gerra baino bost urte lehenago etorri zen hona. Ez zekien ez frantsesez eta euskaraz hitz egin behar! Etxea "Eiizaldea" da. Denboraz, nork daki,... igual tarte hontako etxeak ez ziren izanen ere, eta hau izanen zen hurbilena elizari.
ARGIA.- Atabala jotzen Arizkunen hasiko zinen.
Felix.- Txiki txikitatik. Nik banuen afizione gogorra. Neretako denak ziren tanborrak: mahaiak, kajonak,... harrapatzen nituen guztiak. Soldadugoan ere tanborrero ibili nintzen, gerra ondoan. Gero plazetan hasi baino lehen ere ibiltzen nintzen Arizkunen. Lehengo tanborreroa gaizki ibiltzen zen eta hura eri zelarik eta hola, ni aritzen nintzen.
ARGIA.- Leku askotan jotren al duzue urtean zehar?
Maurizio.- 14 herritan jotzen dugu. Eta gero beste irteerak: joiak edo ezteiak, nola Donostian, nola Iruiñean, nola Iparraldean.
ARGIA.- Urtean 200en bat joaldi?
Maurizio.- Gehiago ere. Goizeko bederatzitatik hasi eta arratseko hamarrak arte berrehun joaldi baino gehiago. Aguantatu egin behar da. Euskal Herritik kanpora ere ibili gara Bretainian behin, "Mont Saint Michel". uhartean eta gero Madrilen. Bartzelonara ere joateko gara Pentekostes batez.
"Aitak Eskubiaz Jotzen Zuen Txistua".
-ARGIA.- Orain errezagua al da txistua jotzea? Lehengo eta oraingo txistu eta atabalak ez dira berdinak.
Maurizio.- Txistua jotzea beti da berdin. Bainan egurrezkoak beste soinu bat. Orain, pastaz egiten diren txistuak berdinagoak dira nola eguraldi idorrarekin nola bustiarekin. Gaur plastikozko atabalak egiten diren bezala egiten dira plastikozko txistuak ere. Baina horien soinua ez da egurrezkoena bezalakoa.
Felix.- Hemen dudan hau da benetako larruzko atabala eta bere soinua naturalezkoa da. Bakarrik... heldu da bustitzea, edo ez bustita ere, gauari buruz ihintza egiten du bada, eta akabo, soinua galtzen digu. Plastikozkoarentzat ez da eguraldirik.
ARGIA.- Nola hasi zinen txistua ikasten?
Maurizio.- Aita zenarekin. Txistulari oso ona zen, eta harekin ikasi nuen. Lehendabiziko belarriz. Gero sartu nintzen musikarekin. 11 urterekin hasia naiz herrian jotzen, plazan.
ARGIA.- Ona al zen zure aita?
Felix.- Onena honen aita, aise! Ona zen hura...!
Maurizio.- Nere aita zenak ikasi zuen berezkotik.
ARGIA.- Ez zekien musikarik orduan...
Maurizio.- Ikasi zuen, baina berrogei urtetan hasi zen musika ikasten. Eta defenditu zen. Nere aita zenak eskubiko eskuarekin jotzen zuen txistua. Ez zeukan maisurik, erakustunik ez zeukan, eta... eskubiko eskua habilago izaten dugu beti edozeinek ere. Gero 30. urte inguruan Asociación de Txistularis Euskal Herrian jarri zelarik, gu alardeetara joaten ginen, bileretara berdin. Nere aitak orduan ikusi zituen Euskal Herriko txistulari guztiak ezkerrarekin jotzen. "Nik zer egin behar dut orain?" Eskubiko eskutik ezkerrekora pasa. Eta egin zuen. Kostatu zitzaion baina egin zuen, berrogeita bost urtetan eskuz aldatu. Antonio Elizalde zuen izena.
ARGIA.- Beste txistulari onak ere ezagutuko zenituen bada zure bizitzan...
Maurizio.- Ipar Euskal Herrian Iñaki Urtizberea Biarrizkoa da ona. Bilbon berriz Patxi Ansola, ona hori ere. Gipuzkoa aldean onen onena izan dena berriz Isidro Ansorena. Makina bat lezione hartu dut Isidrogandik, berak esaten zidan eta nik entzun eta belarritan sartu. Neretzat hara maisu bat izan zen. 29 hilabete egon nintzen soldadugoan Donostian eta igandero joaten nintzen "Plaza de la Constitución ", deitzen den hortara. Kuarteleko bandan ni atabalekin nintzen eta serbiziotatik libre geunden, eta igandeetan korrika plazara hura entzun, berarekin txuri bat hartu eta pozik bazkaltzera kuartelera.
Felix.- Bere semeak, apaiza den horrek, eraman gintuen hitzaldi batera. Eta aide zaharren bat jotzeko eskatu zigun.
Maurizio.- Guk orduan «Joiak» deitzen dena jo genion eta ondoren bere bertsoak kantatu nituen.
ARGIA.- Kantatuko al zenizkiguke?
Maurizio.-
Andre nobia
ile horia
edeki izazu ataria
badakarrangun banda
JuanMartin bizar haundia.
Hemen heldu naiz
baina beldur naiz
penak izango ote ditugun maiz.
Gu penetatik libratzia
e'litzake izango gaitz.
Bigarren hau neskak eman zion mutilari, bazkaritan. Mutilak ondoren
Nere maitia
ez egon sustoz,
biziko gera munduan gustoz.
Palaziu'at egingo
degu zekalez edo lastoz
Hara ze jauregia! Atzenekoa, palazio hori nola egin zuten:
Eskalerak abarrez
salak iratze berdez
teilatua berriz belar idorrez.
Lan horien egiteko
ekarriko Baigorriko Piarres.
"Animo ezkon-berriei, bizia ateratzera!" Holaxe bukatzen dut nik eztei guzietan.
Aitari ikasi nion. Eta nere aitak lehenagoko zaharrei.
Baztan: Ez Da Jadanik Lehen Zena
ARGIA.- Musika aldetik ere makina bat aldaketa ikusiko zenuten Baztanen bertan.
Felix.- Ikusgarria da mundu hau nola aldatu zen, azken hamar urteotan ere. Lehen jendea bestetan txistuarekin konten zen, eta gure denboran ez zen inor ateratzen. Gero hasten zen klarinetea. Hauek aita-semeek ederki jotzen~zuten. Gero ikusten dute holako festa ederra eta kontra dira, ez dakit konprenitzen duten ala ez duten, baina hura deus ez dela. Ez ba zaiote gustatzen pixka-pixkat alamierda botatzen dute berehala, bertze bat. Zenbat kanbiatu den jendea!
ARGIA.- Esan diguzu lehen orain baino txistulari gehiago zela Baztanen.
Maurizio.- Esango dizut: Amalurren bazen bat, Azpilikuetan bazen beste bat, Erratzun beste bat, Arizkunen garai hartan bi: gu aita-semeak, Elizendon, Iruritan, Almandezen, Arraiotzen ere bai, Zigan ere bai,...
Felix.- Bainan orduan herriko jendea herrian egoten zen bada, eta igandeetan bakoitza bere herrian, erromeria.
ARGIA.- Eta bertsolaririk?
Maurizio.- Hemen ez. Hau ez da bertsolaritzako lekua izan. Izan zen bertsolari bat, ez hemengoa, Amaiurren bizi zen, Mixel deitzen zen, Saratarra, bertsolari ona.
Felix.- Lizaso gero. Hura Txirritarekin-eta aritzen zen bertsetan, premiotan, eta laugarren premioa atzeman zuen hark horien artean, eta onak ziren bada. Iruritan ere baziren, orain Banka-n bizi da, Iparraldean, eta ni bezala Felix Iriarte du izena. Gero beste bat Trinidad Urtasan.
ARGIA.- Eta euskararen aldetik, atzera asko egin du.
FELIX.- Bai puska bat. Arizkun, Azpilikueta, Amaiur, Lekaroz,... herriotan ongi zaintzen da oraindik.
Maurizio.- Erdarari gehiena eman diona dudarik gabe Elizondo eta gero Irurita. Eta lehenengo herritarrak, kalekoak, gero baserritarra haietara arrimatuta. Eta oraingo eskola ta istorio okerrago. Baina ikastolak hasi dira, eta badirudi gauzak hobe doazela.
Felix.- Gero hori, guk ongiena nafarrei, Leitza aldekoei-eta, eta gipuzkoanoei konprenitzen diegu. Eta Lapurdiko eta Baxenabarrekoei: Saratar, Ezpeletako,... Orain Bizkaikoekin gaizki, erdaraz egin behar elgar konprenitzeko. Eta Zuberotarrekin gauza bera. -
ARGIA.- Eskola ematen ere iharduna zara, txistua irakatsiz.
Maurizio.- Bai, baina utzi nuen. Badakizu, urte batzuk gainean eta... Sei urtez aritu nintzen. Eta garbi esango dut: Principe de Viana erakundeak diru but ematen zidan irakasle gisa, baina duela hiru bat urte ematea utzi egin zidan: Elizondoko udularen erdia jasotzen nuen baina beste erdia falta eta aspertu egin nintzen. Makina bat biaje. Erratzura. Elizondora,... urte batez 1300 kilemetro kalkulatu nituen, oinez, hiru ordu joanetorri bakoitza. Elurra nahiz kazkabarra egin. Goizean goiz jaiki lanerako, arratsean orduetan itzuli etxera, gorputza gustatu.
ARGIA.- Txistuak ba al du etorkizunik Baztanen?
Maurizio.- Hiru bereziko ditut Elizondon: Manuel Biguria, Xabier Leiza eta Agustin Eraso. Gero ikusi egin beharko ea guk xaharrok bezala hainbeste urtetan iraungo ote duten.
"Frantzikaldeko" Musika Ederrago Da Beti.
ARGIA.- Sortzen al da txistuz jotzeko material berri nahiko, partiturak-eta?
Maurizio.Egiten dira, bai, baina txistu batendako bakarrik partitura gutxi egiten da orain. Konpositore denak egiten ari dira txistu l.Nk, 2.Nk, silbote. Baina raro da gu biok bezala txistu batendako bakarrik gaur den egunean egitea.
ARGIA.- Zerorrek ere egingo zenituen bada bakerren batzuk...
Maurizio.- Neronek moldatutako Baztango mutil dantzak badira 29. Gero Fandango ta arin-arin zortziren bat dauzkat eginak. Garai batean eginak. Gaur egun astia falta.
Felix.- Zahartuz geroztik gizonak gutti balio du.
ARGIA.- Diska honetan grabatu dituzunak ez dira denak garai hartakoak izanen?
Maurizio.- Parte bat batengandik eta besterengandik hartutako kantuz osatua da. "Beti gauza bera jotzen ari duk" esan ez dezaten behar dira beste akorde motak-eta entzun,... eta hola guhauk ere pittaka-pittaka aurrera joan gara. Eta oraindik ere ez dugu nahikoa ikasi.
"Frantziako" gauzok behintzat ederrago dira eta gu mugan bizi baigara... Horko "Frantzikaldeko" masika ederrago da beti. Hori garbi esango dizuet.
ARGIA.- Eta materiale gehiago...
Maurizio.- Dudarik gabe. Nola jotzeko nola dantzatzeko. Nik horregatik poz haundia hartu diot "Frantziko", aideari eta jarraitzen naiz aide horretan, oraindik. Beti gauza berriak ikasten ari naiz. Akordeonista bat ikusten baldin badut jotzen ari dela, segituan belarritan sartzen zait, «ño, hauxe fandango ederra duk, hauxe ikas baneza..."
Izan Den Txistularirik Onena: Alejandro Lizaso
ARGIA.- Gaurko txistularirik onena zein da zuretzat?
Maurizio.- Nik bat esango dizuet: Bilboko Boni Fernandez. Bainan garai batean, gerra aurrean, izan zen onena Alejandro Lizaso. Hil egin zuten. Arrasate edo inguru horretan balaren batek harrapatu eta bertan garbitu, hogeita lau urteko gizona. Nik izan dudan lehenengo txistua haren aita Gillermok egina zen, Alejandro Lizaso: hain onik geroztik ez dut ezagutu. Haren erreztasuna, garbitasuna, aisetasuna,...
ARGIA.- Hor dabil zenbait jende txistu taldeak osatuz sibote eta guzti. Eta norbaitek esana du txistua bat dela eta beste guztiak sobran daudela.
Maurizio.- Sobran sekula ez. Txistuaren afera orkesta bat bezala da: bost gizon badira bost istrumentu, sei badira sei, zazpi badira... Gizon bakoitzarendako bat eta denak konpondu. Txistuak perfekzione haundia hartu du, eta bost istrumentu badira bakoitzak bere klaseko musika dauka. Baina holako lanak herri haundi batean bakarrik egiten ahal dira. Aita Donostiari asko gustatzen zitzaion talde lan hori. Orain Gonzalez Bastidari galdetu beharko litzaioke.
ARGIA.- Txirula gustatzen al zaizue?
Maurizio.- Hori eta txistua dira "los instrumentos auténticos" Txirula ondo jotzen zuena, guk ezagutu duguna, Etxahun.
Felix.- Beste lodi hori ere, Bedaxagar, ona da e!
ARGIA.- Eta atabalari on bat?
Felix.- Neri gustatzen zitzaidan aunitz «Larrana», Lesakakoa, Joxe Mari Altzuagarai. Garat-ek ere, Etxahun zenaren lagunak ederki jotzen du; aunitz aldiz ibili gara elgarrekin.

Xalbardin eta Artaso
Orrialdeak>20-23

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazELIZALDE2
PertsonaiazIRIARTE1
EgileezARTASO1Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude