"Edonork, helburu batean sinesten badu, azkeneraino joan behar du"


1996ko ekainaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezker Abertzalearen ibilbideari begiratuz, duela hamabost urte Jon Idigorasek uste al zuen 1996an gatazka politikoa honela egongo zenik: ia 600 preso politiko, Ajuria Eneko Ituna...?

Ikusita zein aukera egin zen hemen Autonomi Estatutuaren bitartez eta Espainiako Konstituzioaren bitartez, jakina! 1977an izan zen lehenengo amnistia. Hortik aurrera demokrazia eta askatasun osoak izango zirela aldarrikatu zuten, baina Espainiako Konstituzioa egin zuten gero eta Autonomi Estatutua jaio zen horren ondorioz. Bi tresna horiek gure eskubide nagusiak onartzen ez bazituzten, jakina zen bortxakeriak jarraituko zuela. Hala izan da, gorabeherekin bada ere. Suarezen garaian bertan hasi zen guda zikina. Estatu arrazoiarengatik egina zen, Estatutua onartzen ez zutenen aurka. Zergatik ez da guda zikinik egon EAJren aurka? Estatutuaren bitartez Konstituzioa onartu duelako.

Bi mundu sortu ziren: independentisten mundua eta estatutista-espainolista-autonomisten mundua, EAJ eta besteena. Eta bi munduon artean enfrentamendua sortu da. Banaketa hori erabat artifiziala da, bortxakeria herri honetan zirkunstantziazkoa baita. EAJk askoz ere gehiago begiratu behar du Euskal Herrira, denbora gehiegi izan baita Madrilekoekin ohean sartuta.

Eta Ezker Abertzalearen erantzukizuna zein da?

Gure jarrera beti bera da. Gure printzipioak ez ditugu aldatzen. Gu independentistak gara, eta kitto! Autodeterminazio eskubidea lortuz gero, guk horren barruan independentismoa defendatuko dugu. Autodeterminazio eskubidea onartuz gero, indarkeria betirako soberan dago. Hain erraza da, eta hain zaila!

Ezker Abertzalearen indarren bilakaera zein izan da, hori gauzatu ahal izateko?

Zer dago ETAren ekintzen atzean? Hori da mamia. Demokrata eta biolentoen arteko muga artifiziala hautsi behar da. Analisia egin eta konpondu egin behar dugu.

Analisi hori egin ahal izateko nondik jo behar da, zein pauso eman behar da?

Zoritxarrez, abertzaleen artean ez dago komunikaziobiderik. Duela bi urte baziren, ordea. Komunikazio bidea zabaldu egin behar dugu gatazkaren sustraia aztertzeko, analizatzeko. Eta hortik hasita diagnostiko bat lor daiteke. Egibar eta Ollorak eman dituzte pauso interesgarri batzuk EAJn.

Baina zer gertatzen da? Gure artean koherentzia handia dagoen bitartean, EAJn ez dela horrela gertatzen, lauzpabost tribu daudela. Tribu batean Ollora eta Egibar leudeke, baina bestean `gabiraiak', Atutxa eta Ardanza tartean, espainolisten aldekoak. Horiek ez dute konponbiderik nahi eta oso arriskutsua da, bozeremaileak behar direlako elkarrizketarako. Norekin hitzegin, Egibar eta Ollorarekin, `gabiraiekin' ala Arzalluz `aita saindua'rekin? Gainera, izugarri kezkatzen nau egituretan EAJko espainolistek gero eta toki gehiago hartzeak.

Ezker Abertzalearen koherentzia aipatu duzu. Nola bizi izan duzu azken urteotako bilakaera, partaideei dagokiona?

Gure mundua oso gogorra da, nahiz eta koherentea izan. Eztabaida eta sentsibilitate ezberdinak daude. Batzuk bidean gelditu dira, hori normala da, ikusita prozesua zein gogorra den eta zein konpromezu maila eskatzen duen. Gure munduak izugarrizko konpromezua behar du. Beste alderdiak instituzioetan bizi dira, baina gu _instituzioetan egoteaz at_ kaleko borrokan gaude. Eta kale borrokan guztion miran gaude.

Ezker Abertzaleko hainbat egituraren sortzaileetakoa zaitugu. Besteak beste, KASen sorrera bera ezagutu zenuen. Zer jaio zen sigla horien pean?

1975ean sortu zen egitura bezala, gu emagin gintuela. Erakunde guztiak geunden bertan hasieran: EAJ, ETAm, ETApm, MC, Alderdi Karlista... Azkenerako, LAIA, ETAm, ETApm, HASI, EHAS LAB eta LAG gelditu ginen, KAS alternatibaren sortzaileak. KAS alternatibak ez zuen definizio garbirik, errezeta bat zen: KAS langileentzat, KAS emakumeentzat, KAS, KAS, KAS... KAS alternatiba zen moduan, eta prozesu `demokratikoa' izan ondoren, oso zaila zen aurrera eramatea, aldaketa formal asko egin baitzituzten.

Erregimen politiko berrian, HB sortuta, zein berregokitzapen behar zuen KASek?

Herri Batasuna gauza zabalagoa zen, KAS egitura askoz ere definituagoa zen bitartean: ETA, HASI, LAB, Aizan eta Jarrai. KAS estrategikoa zen, HBk, berriz, joera taktikoagoa zuen, indar metaketa helburu zuela. Ez zen proiektu ideologiko bat, proiektu politiko bat baizik. Hor guztiak sartzen ziren: marxista-leninistak, sozialistak, demokrata-kristauak... Telesforo Monzon, esaterako, demokrata-kristaua zen eta berak gure egitasmoarekin bat egin zuen. Asko miresten nuen, oso ongi egokitu zitzaion Herri Batasunari.

Herri Batasunak eutsi al dio, orainarteko bidean, indar metaketa horri?

Badaramatzagu sei bat urte indar metaketaren mezua alboratu samarra dugula. Gure funtzioa une honetan, indar metaketa baino, gizarteari proiektu bat eskaini eta zabaltzea da, arestian aipatu dudan banaketa politiko artifizial hori dela eta. Guda garaian...

Telesforo Monzon aipatu duzu, baina Ezker Abertzalearen historian zein beste pertsona duzu erreferentziatzat?

Asko. Miguel Castells, Patxi Zabaleta, Iñaki Esnaola, Xabier Añua... pertsona asko izan dira erreferentzialak. Batzuk desagertu egin dira, baina uste dut askok HBren alternatiba baliogarritzat jotzen jarraitzen dutela.

Langileen borrokak zure ibilbide politikoan arrasto sendoa egin du. 60. hamarkadan langileen borrokan parte hartu zenuenetik zer gertatu da euskal sindikalgintzan?

Prozesu oso aberatsa eta baliogarria izan da, Ezker Abertzaletik sindikalgintzari eman zaion erantzunari dagokionez. Baserritarrek dioten legez, «fruitua ona izan da, prozesua ere ona izan delako».

Sindikatuak sortu aurretik, baina, zein ezaugarri zituen langile mugimenduak Euskal Herrian?

Klandestinitatean sindikatuak ezin ziren izan afiliatuekin, eta abar. Ni gazte nintzela, baziren mugimentu klandestino batzuk, JOC eta horrelakoak. Hor hasi nintzen ni. CCOO _oso mugimendu zurruna zen, gogorra_ JOCen geundenekin sortu zen, besteak beste. CCOO barruan gure pentsakera abertzaleari erantzuna emateko sortu ziren Comisiones Obreras Abertzales de Gipuzkoa eta gero ETAko Langile Frontean sartu ginen. Gu harrapatu gintuztenean, baina, Langile Fronte osoa jauzi zen. Hortik aurrera masa erakunde bat fronte moduan ETArekin lotuta ezin genuela egin argi genuen, fronte guztiak lotuta zirelako eta baten gainbeherak besteena zekarrelako.

Lanbile Abertzaleen Batzordeen beharra orduan sumatu zenuten?

Langile erakunde propioa behar genuen, klandestinitatean sortu genuena. Eta pixkanaka LAB errealitate bilakatu da, langileen interesak eta interes nazionalak lotuz CCOOren barruan ezin genuen.

Egungo langileen mugimenduari dagokionez, baina, lan merkatuaren eraldaketek ez al dute gehiegi baldintzatu?

Arrisku handia dago, langileak beren artean lanpostuagatik borrokatzen dira. Txantaiaren pean bizi dira, dagoen eskaintza-eskasiagatik. Orain neoliberalismoak kapitalismoaren light aurpegia erakusten du.

Oinarrizko langile sektoreak _burdingintza..._ desagertu egin dira eta administrazio eta zerbitzuetako langileak sortu dira. Euskal Herria Europako zerbitzugunea bilakatu nahi dute: golf zelaiak, nekazal turismoa... Aldaketa nabaria da.

Lehen aipatu duzun abertzaleen interesen hariari jarraituz, ELA eta LABen arteko akordioa baikortzat jo duzu. Eduki sindikalak ez al du alde batera gelditzeko arriskurik?

Lehen langileen mobilizazioa oinarrizkoa zen, baina gero hauen protagonismoa sindikatuek ordezkatu zuten. CCOO, UGT eta ELAk hemengo langileen interesak ordezkatuta, desmobilizazioa nagusitu zen. Mobilizazioa oinarrizkotzat zuen bakarra LAB zen.
Aberatsena da ELA EAJren eskuetatik alde egiten ari dela. ELA «sindikatu horia» zen lehen eta oso patronalaren aldekoak ziren. Orain, zorionez, independentzia hartu du sindikalismoan EAJ bertan indarra galtzen ari delako. Eta hortik etorri da bateratzea. ELAk lau pauso eman ditu aurrera, ez bat, beraientzat oso gogorra baita LABekin batera egotea.

Eta maila politikoan bide horri jarraitzeko nork eman behar ditu pausoak?

EAJk oso lan garrantzitsua egin behar du. Eta horretarako begirada Euskal Herrira zuzendu behar du. Bozeramaile funtzioa bere gain hartu behar du eta solaskide garbi bat jarri.

Eta Herri Batasunak?

Herri Batasunan solaskidetza arazorik ez dago. Herri Batasunak eman ditu pausoak EAJrengana hurbiltzeko. Baina EAJ Madrilek baldintzatzen du. Guri leporatzen digute ETAk baldintzatuta gaudela, baina alderdi guztiak baldintzatzen ditu ETAk. Guk oinak EAJk baino askoz ere askeagoak ditugu edozein pauso emateko. GALen auzian zer egin duten ikusi besterik ez dago. Madrilekiko loturak, ez harremana, hautsi behar ditu.

«Zirkunstantziazko politikari» omen zara, baina politikagintzaren profesionalizazioa ez al da arriskua?

Ezker Abertzaleko liberatuak erdi-profesionalak dira, baina hemengo soldatarekin (lehen 85.000 pezeta, orain 100.000) ez dago arriskurik. Arriskua beste alderdietako profesionalak dira, dirua egitean alderdian bertan lobby bilakatzen direlako. EAJ barruan, bertan, Mitxel Unzueta eta bere taldea ziren bertako teknokratak. Gorka Agirre eta Retolazaren taldea ere beti izan dira presio-gune garrantzitsuak, negozioak dituztelako. Eta negozioak, informazioa edo pistolak bere eskuetan dituenak (Atutxa bezala) nagusitu egiten dira alderdian. Gu, berriz, miseriak egiten gaitu berdin.

Besteak beste, askatasuna. Asko eman du Jon Idigorasek. Zer gehiago eman behar du?

Daukadan guztia emango dut, pobregoak ezin baikara izan. Nik sinesten dut Euskal Herriaren askatasunean eta bakean. Edonork, zerbaitetan sinesten badu, azkeneraino joan behar du. Sakrifizioak egin behar dira. Eskuzabalak izan behar dugu. Euskal Herria askatuta ikusteko borrokatu gara, eta nik ez dut esperantzarik galdu.

Alcala-Meco espetxean lau hilabeteotan ez dizute beste euskal presoekin hitz egiten utzi. Zer esango zenieke?

Preso politikoek nahiko tinkotasuna badute. Mezua, barruko egoera ikusita, agintariei emango nieke. Euskal Herrira ekarri behar dituzte, beren legea betetzeko. Baina ezin daiteke hurbilketa selektiboaren bitarteko tranparik onartu, sakabanaketa areagotzeko.

 


ARANTXA ERASUN


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude