"Komunikatzeko beharra klabea da arte sorkuntzaren bidean".


1995eko urtarrilaren 08an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Antonio Lopez pintoreari elkarrizketa
"Komunikatzeko beharra klabea da arte sorkuntzaren bidean".
Espainiako errealismoaren figura gorenetariko den Antonio Lopez pin- toreak:
Espainian ospe handikoa, berriki Donostiara DV arte galeriaren inauguraziora egindako bisitan bere agenda betean tartetxoa eskaini zigun. Artegintza zentzurik zabalenean, horixe elkarrizketaren ardatza.
Artista ezaguna bilakatzea neke askoren ondorena izan ohi da beti.
Asko kostatzen da gure ibilbidea benetan zertan oinarritu den zehaztea. Hasiera hartatik denboran hurbilegi nagoela iruditzen zait askotan, bilakaera modu neutral batez ikusi ahal izateko. Gainetik begiratuta, bi etapa bereiztuko nituzke: formakuntzazkoa eta heldutasunezkoa. Antonio Lopez nire osabaren eragina, 40ko hamarkada hartan, erabatekoa izan zela uste dut. Geroago, 50etako Madrilek ikaragarri markatu ninduen. Geroztik lana nire bizitza izan da.
Artelanak bukatu ondoren, beraiekiko harremana nolakoa izaten da?
Ez daukat oso garbi lanak, zehazki, noiz bukatzen ditudan; besteentzat egiten dira, eta nork erosiko zain gelditzen gara askotan, eta hor betetzen dute beren benetako destinoa. Harreman hau, benetan, artelana burutuz doan bitartean gertatzen da.
Arte kritikak duen lekuari egoki al deritzozu?
Hor dago, eta elkarrekin bizi behar dugu. Normalean, nahiko determinantea izaten da sortzailearen bizitzarako. Azken batean, kritikariarena, jende askoren ahotsa izaten da; presentzia materiala duen ahotsa da gainera, beste asko materializatzen ez diren bezala, eta ados egon ala ez, ahots hori kontuan hartu beharra dago. Dena dela, ahots horrek gehiegi marka ez zaitzan saiatu behar duzu, itoa ez sentitzeko.
Berriki Txillidak esaten zuenez, artegintzan aritzeko askatasuna eta pertzepzioa dira behar-beharrezkoak. Beste zerbait gehituko al zenuke?
Oinarrian pertzepzioa da, baina norberak nahi duen bezala sentitu eta jokatzeko askatasuna ere beharrezkoa da. Zenbait gizartetan autokontrol eta autozentsura nabaria izaten da, eta hori ez da ona. Artistak adierazi nahi duena adierazteko libre izan behar du.
Pintatzerakoan zeintzuk dituzu iturri nagusiak?
Bizitza bera, dudarik gabe. Gaztetan agian beste artistengandik gehiago jasotzen duzu, gaur egun dagoeneko ez. Adin batetik aurrera zure esperientzia kontatu behar duzu, eta hori da, nagusia eta ia iturri bakarra. Nire kasuan beti izan da horrela.
Artista belaunaldi berriak oso berritzaileak ikusten al dituzu?
Beraiek bizi dutena kontatzen dute, ezinbestez. Betidanik da horrela. Dena dela, ez ditut gehiegi jarraitzen, baina sortuz doazen neurrian ezagutuz ere joaten zara.
Artelanaren sorkuntzaren bideak hain malkarrak al dira, zenbaitek dioten bezala?
Izan behar dutenak dira, ez gehiago ez gutxiago. Inpultsoa berdintsua da beti, eta horretan denborak ez du garrantzirik. Klabea, beti ere, zerbait komunikatzeko beharra izaten da. Hori baldin badago, artelana gauzatzea bide laua izaten da beti. Arazoak horrek huts egiten duenean izaten dira.
Abangoardiak zeresana eman ohi du. Zer deritzozu une honetako abangoardiari?
Abangoardiak beti berdintsuak izaten dira. Garai berrien ñabardurak adieraztea, horixe da abangoardia. Eta garai bakoitzak bere bereizgarria du. Arteak hori adierazten du, eta forma eta eduki berrien bidez egiten du, ñabardura berriez. Gizarteak uneoro bizitzen eta sentitzen duena adierazten du. Horri abangoardia deitzea banalizatzea iruditzen zait. Artea ez da ez abangoardia ez beste ezer. Hori artea gehiegi sinplifikatzea da. Kanpoko munduak sortutako sentimendua ahalik eta garbien adieraztea da erronka nagusia.
Ameriketatik ekarri eta promozionatzen ari den artea hain desberdina al da zure ustez?
Nik oso desberdina ikusten dut. Hala behar du gainera. Hala ere, zenbait gauzatan ez da hain desberdina. Zenbaitetan garai batzuk ñabardura batzuengatik izan dituzten izugarrizko istilu horiek, bi mende geroago ia ez ditugu jasotzen ahal. Urteetan aurrera, askotan bataila horiek ez dira ulertzen. Eta denak dira beharrezkoak, denek eman baitzuten zerbait. Baita marjinatuta gelditu zirenek ere.
Edozein modutara ere, nire ustez, Amerikak badu oso polita den zerbait, eta zera da: tradizio handirik ez edukitzeak ematen duen askatasunarekin lan egiten dute, eta hori, oro har, kultur manifestazio guztietan nabaritzen zaie. Abentura artistikoari europar jakintsuenak ere ez duen lotsagabekeria handienarekin ekiten diote.
Geroari begirako asmo berezirik ba al duzu?
Nire adinean dagoeneko dena poliki eta inolako ustekaberik gabe gertatuz doa. Nire lanek zerbait berria ekartzera doazeneko susmoa nabari dut. Baina ez dakit hitzez azal daitekeen ere!
Gugenheim bezalako arte proiektu erraldoiekiko iritzirik ba al duzu?
Egia esan, museo ikaragarri onak eta ez hain onak, denetik dago. Benetan artelan onak dituenean, horrek ez du preziorik. Horren alde borrokatu behar da beti. Gugenheim-en kasuan, ez daukat halako informazio argirik, eta denetik entzun dut. Edozein modutara ere, bertaratu beharrekoa, arte amerikarra baino ez balitz, nire ustez, ez luke merezi. Ez dakit merkeagoa litzatekeen arte horretan benetan interesa dutenak Ameriketara eramatea. Hori guztia baino zabalagoa izango dela espero dut.
SARRIEGI, Patxi
43-45

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakLOPEZ6
PertsonaiazLOPEZ6
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude