«Euskal Herriko zirkuitua oso latz jartzen ari da talde handientzat»


1994ko azaroaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jabier Muguruza musikariari elkarrziketa
«Euskal Herriko zirkuitua oso latz jartzen ari da talde handientzat»
Jabier Muguruzak liburua eta diskoa dakartza besapean
Musika munduan aski gizon ezaguna dugu: soinuarekin talde askoren laguntzaile, Ja Ja proiektuaren sortzaile, Les Mecaniciens taldean buru-belarri murgildurik, bakarlari gisa aurkeztu zaigu, Elkarrekin atera duen «Boza barruan» lanarekin. Honekin batera, «Sei lagun sei sekretu» haurrentzako liburua kaleratuko du Erein argitaletxearekin.
Disko honekin orain arteko bidea alde batera utzi al duzu?
Aspaldidanik ari nintzen beste zerbait egin nahian. Orain arte instrumentu mordoarekin jardun dut, eta zerbait sinplea egiteko gogoa nuen, hitzari garrantzia handia eman eta nire abestiak neure kasa kantatzeko gogoa. Horixe egin dut.
Aurrekoa agortutzat jo daiteke, beraz?
Ez dut uste; bakarka aritzeko gogoa dudalako egin dut disko hau. Badago besterik ere: Euskal Herriko zirkuitua oso latza jartzen ari da talde handiak mugitzeko, kasik ez da kontzerturik egiten eta askoz ere errazagoa da momentu honetan gitarra eta kontrabaxu jole banarekin zirkuitu txiki batean mugitzea, kultur etxeak, ostatu eta tabernak lantzea.
Orain artean landu ez duzun inguru bati zuzendu diozula lana ondoriozta al daiteke?
Gehienbat nire behar batetik sortua da lana, eta beti inguruan izan ditudan idazleen testuak jaso eta kezka horri erantzun diot lan honekin . Bestea, zer jendek entzungo duen eta, inkognita handia da. Nire ustez gaur egun badago letra landuak eta musika intimoa entzuteko gogoa.
Bernardo Atxaga eta Iñaki Irazu anaien letrak baliatu dituzu, zureekin batera. Zertaz ari dira?
Intimistak dira letra batzuk, besteek berriz satira eta ironia puntua dute. Beti gustatu izan zait ironiaz jardutea, gure buruari barre egitea.
Orain gauza berri ugari sortzen ari dira musika alorrean, ohizko bideetatik kanpora. Zeri erantzuten dio horrek?
Beharrezkoa zen. Oso erreferentzia gutxirekin funtzionatu izan da, nahiko musika pobrea eginez eta eskema pobreetan arituz.
Orain jende berria ikusten dut, irekia, modernoa. Baina, honen guztiaren aurrean bizi dugun egoerak oso kezkatzen nau, hau da, salmentarik ez egoteak, kontzerturik ez egiteak.
Itolarrian dakusazu kulturaren mundua?
Euskal kulturaren erabileraz hitz egiten hasi beharko genuke. Oso euskaltzaleak gara, asko maite dugu gure kultura, baina gero inor ez da itzulpen obra bat, disko bat erosteko gauza. Honetaz kontura zaitezen, disko honetan ohartxoa jarri dugu, hizkuntza gutxitu batean egina dagoela eta jendeari kopiarik ez egiteko erregutuz jendeari. Mutur horretara heldu gara, ez baita batere saltzen.
Minimoetara heldu gara, bi mila disko saldu ezean ezin duzu grabatu. Arazo honetaz jende ohartarazten saiatzen naiz, eta herriz-herri zabaltzen ari garen «Euskal Musikaren Abezedariuma» errezitaldietan, erne egon behar dugula adierazten dut. Aurten bertan gauza asko ez dira kaleratuko, taldeak pikutara joango dira, oso egoera larrian gaude.
Diskoa eta liburua kaleratuko dituzu batera. Une emankorra zurea.
Bi urte dira ipuinak idazten ari naizela eta argitaratzeko unea iritsi zait. Helduentzat ere baditut lanak prestatuak, eta datorren urtean argitaratzea espero dut.
Zer dela ari zara beti haurren munduari begira hurbil lanean?
Beti garrantzia handia eman izan diot haurtzaroari, ni izan nintzen ume hura gogoratzen saiatu naiz, umeen ikuspuntua... oso mundu diferentea da, gurearekin zerikusirik ez duena. Eta hori guztia adierazten arduratzen naiz, umeen sekretuak eta, zabaltzen.
PATXI GAZTELUMENDI
42-43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakMUGURUZA3
PertsonaiazMUGURUZA3
EgileezGAZTELUMEN1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude