«Iritsiko da denek elkarrekin jardungo dugun momentua»


1994ko otsailaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Esteban Larrañaga trikitilarien elkarteko lehendakriari elkarrizketa
«Iritsiko da denek elkarrekin jardungo dugun momentua»
Trikitilarien Elkarteko lehendakari kargua utzi du Esteban Larrañagak
Abenduan utzi zuen Euskal Herriko Trikitilarien Elkarteko lehendakaritza Esteban Larrañagak. Bere alabarekin zegoela topo egin genuen Urretxun, eta elkartean egindako hogeita bat urteko ibilbideaz hitz egiten hasi ginen. Trikitixa munduko arazoen konponbidea, iaz sortu ziren bi egitasmoak eta etorkizuna izan ziren landu genituen gainerako gaiak.
ARGIA. Euskal Herriko Trikitilarien Elkarteko lehendakariaren kargua utzi duzu.
ESTEBAN LARRAÑAGA
Kargua utzi dut baina bileretara joaten jarraitzen dut trikitizale bezala. Zezenak barreratik ikusteko gogoa neukan, hainbeste denbora toreatzen ibili ondoren. patata
A. 21 urte egin dituzu, beraz, elkartean.
E.L. Legeztatuz gero, hiru urte t'erdi. Indar, aurpegi eta batez ere ideia berriak beharrezkoak dira, gazteek beste ikuspegi bat eskaintzea. Lehen, kultura aldetik motzagoak ziren trikitilariak, baserri inguruko jendea zen, eta gaur egun gazte asko dago, kultura handikoak, denbora libre asko daukatenak eta horiek eman behar dute aurrerapausoa. Trikitixa aurrera ateratzeko gazteek egin behar dute bidea, zaharrak ahaztu gabe.
A. Urte hauetako zein alde on eta txar azpimarratuko zenituzke?
E.L. Lehendabiziko txapelketa antolatu nahi izan genuenean sei trikitilari aurkitzeko baserriz baserri ibili behar izan genuen. Lotsati samarrak ziren trikitilariak jendaurrean jarduteko garaian, eta gaur egun, zorionez, lorpen handiena trikitixa eskoletara eramatea izan da. Gaztetxoek ezagutzea eta ikastea. Euskal Herri osoan daude zabalduta eskolak, zotziehunetik gora haur dabiltza ikasten. Baserritarren tresna zaharra kaleetan ibili da, eta edozein folk taldek erabiltzen du egun trikitixa.
Txapelketak gehiegi bultzatu ditugula izan daiteke akatsa. Askotan, prestatzeko pizgarria izan daiteke, baina lehian ohitu ditugu gazteak txikitandik. Azkeneko txapelketa presaka egindako gauza izan zen, onerako baino kalterako gehiago ekarri zuen. Joseba Tapiak lehenengo txapelketa irabazi zuenean izugarrizko bultzada izan zuen trikitixa munduak, baina ez genituen arrazoiak aztertu.
Gure kulturako tresna zaharra defenditzeko egin genuen lana garai horretan, emaitzak oso onak izan ziren, baina egun beste urrats bat eman behar da.
A. Nondik norakoa da Trikitilarien Elkartearen egoera une honetan
E.L. Geldirik dago. Bi zatiketa sortu ziren iaz, eta Trikitilarien Elkartearen barruan lan egitea proposatu genien. Talde batek ez dauka eragozpenik horretarako, baina bestearen proposamenaren zain gaude. Bilera zabalagoa egin behar dugu denekin.
A. Batasun eza da izan al daiteke Trikitilarien Elkarteak azken aldian behar den bezala ez jardutearen arrazoia?
E.L. Bat hori da. Baina nik hartu nuenean bi proiektu nagusi zeuden: ikerketa lana egitea eta Europako soinu txikiaren batzar nagusia. Lehendabiziko urtean nahiko lan egin zen proiektu horietan, baina bigarrengoan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez genuenez, apatian erori eta ez ginen gai izan beste ekimen bat sortzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 800.000 pezeta eman dizkigu urtero, baina diru horrekin ezin da gauza handirik egin.
Trikitilariak uda garaian oso lanpetuta egoten dira, beste batzuk irakasleak dira, eta oso zaila da biltzea. Gainera, pertsona baten gainean geratu zen dena, nire gainean, eta nik beste lanbide bat daukat.
A. Zenbait bilera egin ditu orain arte trikitilari eta zalez osaturiko taldeak.
E.L. Proiektu ona dela uste dut. Patxadaz hasi dira. Gaiak aztertu nahi izan dituzte, bildu eta informazioa eman. Txapelketak ez direla edonola egin behar esan zuten eta beste taldeari ez zitzaion ondo iruditu. Zein erromeriari lagundu behar zitzaion aztertu behar zela ere aipatu zuten. Martinen taldeak Aia-San Pedrokoari lagundu behar zaiola esaten du, eta eztabaida handiak sortu ziren. Martinen inguruan guraso asko daude, eta gurasoek Aia-San Pedro erromeria eta txapelketa bultzatu behar direla diote.
Bi proiektuak legeztatuta dagoen elkartean sar daitezke elkarrekin lan egiteko. Imanol, Tapia eta beste hainbat partaidez osaturiko taldea prest zegoen, baina uste dut Martinen taldeak estatutuak egin eta onarpena eskatu duela Eusko Jaurlaritzan. Zaila izango da hauekin zerbait egitea. Otsailaren 9an beste bilera bat dago, eta Martinen ingurukoek bere proiektuaren berri emateko asmoa dute.
A. Kargua utziko zenuela iragarri zenuenean berehala martxan jarri zuen Martin Aginagaldek elkartea eta lortu zituen bazkideak.
E.L. Martin trikitixari esker bizi da. Berak dauka eskolarik indartsuena, eta hemengosoinuen esklusiba. Bere metodoaren fruituak hor daude, trikitilari asko sortu ditu, baina zaletasuna ogibide bihurtzen denean zalantzak agertzen dira.
Ez nuke pentsatu nahi bere negozioa mantentzeko soilik aurrera egin nahi duela, denborak erakutsiko digu, baina azkar samar egin ditu gauzak. Ekintzak ez badituzte ikusten azkenik aspertu egingo dira hilero kuota ordaintzen duten gurasoak.
Guraso batzuek trikitixa haurren lanbide bezala hartu baitute eta beren haurrak onak izatea eta egunen batean trikitixari esker bizi ahal daitezen. Trikitixa batzuentzat laguntza izan daiteke, baina orain ikasten dabiltzan zortziehun haurrak denak trikitixari esker bizitzea ezinezkoa da. Azken batean, zergatik erakutsi diegu haurrei trikitixa, herri honetako kulturaren zati garrantzitsu bezala edo modan dagoelako eta ogibidea sor dezakeelako?
A. Berrizale eta tradizionalen artean, txapelketaren aldeko eta aurkakoen artean... azken urteetan beti izan da istilurik trikitiaren munduan.
E.L. Mahai baten inguruan ez gara bildu. Egon daitezkeen akatsak eta konponbideak ez ditugu aztertu, eta adostasunera iristeko oztopoak ez ditugu arindu, eta orain ordaintzen ari gara guzti hau.
A. Egon behar du adostasunera iristeko modurik.
E.L. Ez dut uste inor dabilenik asmo txarrekin. Elkartea geldirik dago eta oraingo bi saiaketak positiboak izango dira. Azkenik biak mahai baten inguruan bilduko direla uste dut. Baikorra naiz. Denek elkarrekin jardungo dugun momentua iritsiko da.
Joxi Goikoetxea
42-45

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaBesteak
PertsonaiazLARRAÑAGA9
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude