«Ez naiz izkirianta, denbora pasatu eta jendeari plazer egiteko idatzinuen»


1993ko uztailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jean Baptiste Etxeberri idazleari elkarrizketa
«Ez naiz izkirianta, denbora pasatu eta jendeari plazer egiteko idatzinuen»
Euskalzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu du Jean Baptiste Etxeberri
Hamahiru liburu argitaratu ditu Jean Baptiste Etxeberrik, bere zarpatik dirua ateraz. Gai asko ukitu ditu bere lanetan, munduko gertakizun eta pertsonaia inportanteak, baina baita fedea ere, «Euskaldun fededun» gogoratuko dugu; eta estilo aldetik umorea baliatu du askotan. Ekintzetan asko aritutako gizona ele gutxikoa agertu zaigu elkarrizketa egiterakoan. AURTEN 90 urte bete dituen Etxeberri apeza, Kanboko Arditeian aurkitu dugu, zahartzaroa iragatera etorria orain dela urte batzuk. Apez eta seroren artean irakurtzen eta otoitz egiten pasatzen ditu egunak. Umila, alaia, istorio irrigarriak kontatzeko prest baina bere buruaz eta urteetan egindako lanaz aritzeko, gogorik gabe. «Apez zahar bat» besterik ez dela dio.
ARGIA. Non eta nolako haurtzaroa iragan zenuen?
J.B. ETXEBERRI.
Donostirin sortu nintzen 1903ko martxoaren 14ean, ama bertakoa zen eta aita Armendaritzekoa nuen. 13 haur ginen eta azkena nintzen. Gure etxean beti euskaraz ari ginen. Hamabi urte nituelarik Hazparneko eskolan sartu nintzen eta ondoren Belokera joan nintzen, 13 urte nituela. Berantago Baionako seminarioa ezagutu nuen.
A. Baionako seminarioan nortzuk ezagutu zenituen?
J.B.E. Biziki jakintsuak eta apez santu batzuk, ororen gainetik gero apezpiku sartu zirenak, Mathieu Hazpandarra, Landesetan apezpiku egon zena, Saint Pierre apezpikua ere, Cartagen egon zena. Biak biziki aipatuak eta jakintsuak ziren. Lafitte ere ezagutu nuen, lagunak ginen, hura biziki langilea zen. Izpiritu zorrotza zuen baina osagarri txarrekoa zen, hedadura handiko gizona, aipatua, gartsua eta suharra.
200 bat apezgai ginen denbora hartan; euskaraz ari ginen euskaldunen artean eta bearnesek beren mintzaira zuten. Ondotik Uztaritzera joan nintzen profesor gisa eta gero Hazparnera misionest. Euskal Herri guzia korritu dut predikatzen. 8 urtez Euskal Herrian, zazpi herrietan salbu, denetan predikatu dut.
A. Gerratea iritsi zen gero.
J.B.E. Preso sartu ninduten eta ihes egin nuen; Arbonara joan nintzen erretore, 1940ean. Arbonatik joan nintzelarik, etxe bakoitzetik zerbait eskaini zidaten. Gero Urruñako herrirat joan nintzen erretore. Han 18 urte egin nituen, eta ondoren, Baionara joan nintzen ospitaleko eriez arduratzeko. 500 eri baino gehiago ba ziren, eta horrela 23 urte egona naiz erien ikusten, aumonier.
A. Nola eta noiz etorri zitzaizun idazteko grina?
J.B.E. Hori denborapasa moduan. Ez naiz izkirianta, momentu bat nuelarik izkiriatzen nuen. Baziren ni baino izkirianta hobeak: Monseigneur Saint Pierre, Hiriart Urruti, Emile Larre... Badira 5 bat urte ez dudala gehiago izkiriatzen.
13 liburu agerrarazi nituen, 1959an lehena. Anitz maite nuen erientzat idaztea, loriatzen ziren, ez zituzten menturaz denak sinesten, baina han ziren denak izkiriatuak. Hemengo berriak, gertakariak, ibilitako tokietako kontuak (misionest nintzelarik bizitako edo ezagututako gertakariak) bildu nituen, xehetasunekin. Ez zituzten bakarrik eriek irakurtzen, familiek ere irakurtzen zituzten.
Frantsesez idazteko anitz ziren, beraz euskaraz egiten nuen. Behargabeko aldea irriarazteko daukat. Nire lanetan umorea, haurkeria batzuk izkiriatu ditut, Jainkoak berak manatzen baitigu alegera bizi gaitezen.
A. Artikulu andana ere idatzia zara.
J.B.E. Plazer egiteko igorriak nituen eta Lafitte zuzendariak, «otoi segi ezazu» erran zidan. Ez nuen egin nahi nik eta ene superiorak, Monseigneur Matthieuk erran zidan: «Behar duzu, segi ezazu horrela». Obeditu nuen. Ez nuen inor pagarazten, sos pixkat irabazten nuen eta urririk egiten nuen hori.
A. Egungoaren jarraipenik egiten al duzu?
J.B.E. Anekdotak irakurtzen ditut, anitz irakurtzen dut; teologia eta horiek utzi ditut bazterrera, ez dut horien beharrik orain. Aldizkarietarik «Herria», baina ez da hemengo euskara. Ez dut gehiago segitzen.
A. Zein izan da anitz maitatu duzun presuna?
J.B.E. Mixel Garikoitz, liburu oso bat idatzi dut berataz, gizon biziki ona zen. Ibarren sortua 1797an eta Betarramen zendua 1863an, lan handia egin zuen eta Biotz Sakratuen Kongregazionea sortu. Ttikitatik nahi zuen apez izan, baina bere etxean ez zen sosik eskolak pagatzeko eta lan eginez, Donapaleu ondoan bereziki ikasketak burutu zituen. Zinez gizon handia baitzen, jarraitu dut hurbiletik .
Ixabel Etxeberria
45-47

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETXEBERR1
PertsonaiazETXEBERR1
EgileezETXEBERRI11Hizkuntza

Azkenak
Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Eguneraketa berriak daude