«Beste Inon Ez Da Ematen Hemen Adina Ekitaldi Kulturalik»


1992ko uztailaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Enrique Foronda, Kultur Bideetan programako zuzendariari elkarrizketa
Enrique Foronda, Kultur Bideetan Programako Zuzendaria
«Beste Inon Ez Da Ematen Hemen Adina Ekitaldi Kulturalik»
Duela bi aste aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzak eta Lan Kide Aurrezkiak kudeatzen duten Kultur Bideetan programa. Aurtengo egitarauko ekitaldien %30 burutu da jadanik, eta guztira 580 inguru egingo dira Euskal Herri osoko 120 herritan, % 73 euskaraz. Aurtengo egitarauko xehetasunak, helburuak eta programaren norabidea azaldu dizkigu Enrique Foronda zuendariak.
ARGIA. Zein da aurtengo edizioko berrikuntza nagusia?
E. FORONDA. Urte hau nahiko berezia da guretzat. 1987an hasi ginen. Urte horretan 13 herritan antolatu genituen ekitaldiak, eta aurten 120tan. Hau dela eta, badakigu zeintzuk diren herrien arazoak eta zein emanaldi antola dezakegun herri bakoitzean. Bost edizio burutu ditugu dagoeneko eta lortu dugun esperientziaz bideratuko ditugu hurrengoak. Mundu hau oso aldakorra denez, dudarik ez dago kultur arloa ere aldatu dela azpiegitura aldetik. Asko gainera. Aurten, orain arte egindakoaren azterketa egingo dugu eta kontuan izango dugu hurrengo edizioak bideratzeko garaian.
A. Zein izan da orain arteko arazorik handiena?
E.F. Arazo nagusienetako bat ekonomikoa izan da. Herrietan, taldeak kontratatzeaz gain, egitaraua guk egiten dugu beti, baina udalek oso berandu ordaintzen Ondorioz, bost urte hauetan zor handiak pilatu ditugu. Guztira 10 milioi pezeta (500 mila libera inguru) dira. Ezin dugu horrela jarraitu eta hurrengo edizioa egin ahal izateko, udal bakoitzak berari dagokion diru kopurua ordaintzea ezinbestekoa da. Aurten, gure asmoa da babesleek nahi duten programa egin eta diru zorrik gabe bukatzea urtea. Urte hau baino. hurrengoa eta etorkizuna dira guretzat garrantzitsuak.
Kultur Bideetan gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari da, baina, hala ere, konturatzen gara formula berriak aurkitu behar ditugula. Bost urte hauetan herriak asko aldatu dira, eta orain aurrekontu handiagoak azpiegitura hobeak, eta kultur eskakizun berriak dauzkate. Hemendik aurrera, gure lana udalek egiten dutenaren osagarria izatea nahi dugu. Eraginkorrak izan nahi badugu, eurek arazoak dauzkaten arlotan ihardun beharko dugu. Hurrengo urtean, saiatu behar gara bertako talde edo konpainiak kanpora ateratzen. Alemaniako talde bat hona etortzen bada, hemengo talde batek hara joateko ankera izan dezan. Bertako taldeak bere herrian edo inguruko herrietan aritzen bait dira gehienetan.
A. Herri bakoitzeko kultur errealitatearen arabera antolatuko dituzue ekitaldirik.
E.F. Jakina. Udalak jendea joango ez den beldur dira, baina hala ere, herri horietan zerbait berria antolatzen saiatzen gara beste kultur arloak bultzatzeko asmoz. Nahitanahiezkoa da jakitea herri bakoitzak zer nahi duen eta zein ahalbide dituen ikuskariak aurrera eraman ahal izateko. Euskal herrian ezberdintasun izugarriak daude jendearen erantzunaren aldetik.
Herrian egiten dutena lagundu, gehiegi hautsiko ez duten eta errentagarriak izan daitezkeen ekitaldi berriak bultzatu, eta taldeak bere inguruetatik ateratzea dira gure helburu nagusiak.
A. Kultur Bideetan bezalako ekimen instituzionalak beharrezkoak al dira herriek euren kultur programak egiteko garaian?
E.F. Nere ustez bai. Kultur azpiegitura sendo eta egokia izaten ez den eta egun beharrezkoak diren enpresa kulturalak sortzen ez diren bitartean, bai. Entitate pribatuek gero eta eragin handiagoa dute eta egoera aldatzen ari da. Euskal Herrian, aurrezki kutxek bultzatzen zituzten horrelako ekimenak hasieran, eta ondoren diputazioek. Baina batzuetan, proiketuren bat aurrera eramateko garaian, Herriz Herri kasu, behar den egitura falta dela konturatu da Eusko Jaurlaritza. Enpresa egitura alegia. Kultur Bideetan programan, Lan Kide Aurrezkia dago Eusko Jaurlaritzaren enpresa dinamika zehazteko. Elkarlan hau oso positiboa da nere ustez.
A. Zer moduzkoa izan da bost urte hauetan jendearen erantzuna?
E.F. Nahiko ona. Gipuzkoan, beste probintzietan baino jende gehiago joaten da emanaldietara eta, herri txiketan handietan baino harrera hobea izaten da. Kultur ekitaldiak antolatzeko garaian, herriek beren aurrekontu txikia kontuan izaten dute alde batetik, Diputazioak ematen diona bestetik, eta, azkenik, badakite beste hirugarren bide bat bilatu behar dutela. Herriek emanaldiak nahi eta behar dituzte. Beste inon ez dela ematen hemen adina ekitaldi kulturalik esatera ausartuko nintzateke.
Joxi Goikoetxea

Enrique Foronda izan da Expo 92ko Euskal Herriko pabiloiko edukin koordinatzailea.
48-49

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazFORONDA1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude