"Azken biltzarrean argi geratu da EKB berreraiki daitekeela"


1992ko apirilaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Paulo Agirrezabaltzategirekin EKBri buruz
Paulo Agirrebaltzategi
"Azken biltzarrean argi geratu da EKB berreraiki daitekeela"
Bederatzi urte daramatza funtzionatzen EKBk (Euskal Kulturaren Batzarrea). Helburu konkretu batzuekin lanean hasi bazen, denborak zenbait irakaspen eskaini dizkie, eta aldaketa haizeak somatzen dira bere baitan. Nabarmena izan da burutu berri duten Biltzar Nagusian. Horrela adierazi digu gaurko elkar hizketan EKBko lehendakaria den oñatiar honek. Aldaketak onerako izango direlakoan, baikor azaldu zaigu uneoro.
ARGIA. Duela bederatzi urte, EKB sortu zenean, bi mailatan lan egiteko asmoa azaldu zenuten. Bete al dituzue garai bartan ezarritako helburuak?
P. AGIRREBALTZATEGI. Bi mailatan baino gehiago bi dimentsiotan hasi ginen lanean. Bata kultur sektoreen artean dabiltzan talde eta elkarteena litzateke. Bestetik, herrietako elkarteak sortzea eta beraien arteko koordinazioaren dimentsioa dago. Koordinazio horri esker lotura nazionala lortu nahi dugu. Herri koordinazioa, euskararen berreskurapenerako herri indarrak elkartzea eta guztien arteko batasun edo konbergentzia bat lortzea beharrezkoa da zeharo, eta hori oso argi ikusten da. Bere hizkuntzaren berreskurapenean herriak du protagonismoa. Beraz, berreskurapen horretan ez da bakarrik alde egotea, indarren batzea ere behar da.
A. Aipatu dituzan bi dimentsio hauek gauzatze maila desberdina izan dute urteetan zehar. Informazio sektoreak, adibidez, indar handia lortu du azken urteetan, beste batzuek ez bezala.
P.A. EKB sortu zenetik gauza asko gertatu dira. Arrakasta izan da, baina neurri batean soilik. Herrietan bertan benetako koordinazioa gauzatzen den egunean soilik lortuko du arrakasta EKBk. Bestela, artifiziala izango da. Bulego edo idazkaritza soilez ez dugu benetako koordinaziorik lortuko.
Alde horretatik, nahi genuena lortu dugu, sektore batzuetan behintzat. Euskalduntze-alfabetatzean, esate baterako, koordinazio maila nahiko interesgarria lortu da. Beste sektore batzuetan ere–komunikabideetan eta irakaskuntza mailan batez ere–maila ona lortu dugu, baina ez dut uste behar adina lortu dugunik. Lan handia egin behar dugu oraindik. Baikor nago, baino ez dut uste harro egoteko ezer egin dugunik. Oraindik ere izan ditugun katramila asko gainditu behar ditugu.
A. Herrietako elkarteak sortzeko ahaleginak ez dira oso arrakastatsuak izan, edo espero bezalakoak izan dira?
P .A. Egia da herrietan kostatu egin dela taldeak sortzea. Zergatik izan den zaila? Seguruenik jendea, herrietan, sektore eta maila desberdinetan lanean ari delako. Baina maila nazionalean gertatu zaiguna nolabait ere herrietan gertatu zaigula uste dut. Hau da, alor politikoak azken urteotan indarra izan du. Hurbileko jendea izanik, askoz gehiago sentitzen da, eta hori dela eta, herrietan elkarte bateratuak egitea askoz ere zailagoa izan da, sektore desberdinak bilduko lituzkeenak.
Hala ere, uste dut hori piska bat gainditzen ari garela, teorian behintzat. Eta uste dut denok ere kritika bat egin dugula. Beharrezkoa da euskalgintzan eta euskal kulturgintzan ari direnen autonomia. Autonomia hori lortutakoan errazagoa izango dugu kultur alor horietan lanean ari direnen arteko batasuna, pentsamolde desberdinekoak izan arren.
A. Arrasateko AED, Oñati eta Durangoko euskara taldeak herri mailan espontaneoki sorturiko taldeen adibide izan daitezke. Nola ikuslen dituzue mota honetako taldeak?
P.A. Nik uste beharrezkoak direla. Hizkuntzak komunitate bat egiten du, eta zoritxarrez euskaldunek sufritzen duguna komunitatearen sakabanatzea da. Momentu hauetan ez daukagu komunitate trinkorik, herri txikietan ezik. Orduan, beharrezkoa da trinkotasun hori lortzea hiri eta herri gehienetan. Baina loturak sortu behar dira komunitate hori trinkotzeko eta bere afirmazioa egiteko. Horretarako beharrezkoak dira oso talde hauek. Baina ez horretarako bakarrik. Baita ere ekintza desberdinak aurrera eramateko. Nolabaiteko plangintza egin behar da.
Ez dut esaten talde guztiek erabateko batasuna eratu behar dutenik, baina koordinazioa behar dugu, eta EKBk arriskua izan dezake hor. Elkarrekin ekintzak antolatzeari eta euskararen berreskurapenerako estrategia konkretu bat markatzeari ekin beharrean zerbitzu bulego soil bat bihurtzeko arriskua dugu. Mugimendu sozial bat indartzeko zailtasun hat suerta daiteke.
A. EKB zenbait erakunde ofizialekin elkar lanean aritu izan da. Hala ere, beti egon da markatua nolabait, kutsu politikoa ahaztu arazi ezinean. Norainoko eragozpena izan da hori zuentzat?
P.A. Garbi dago politizazio arazo bat egon dela. Ez dut uste herrietako taldeak politizatuak daudenik, eta hori aurpegiratu izan digute. Baina nik uste dut hori baino gehiago dela.
Hizkuntzaren berreskurapenerako plangintza orokorrik ez dugu, eta orduan gertatzen da, euskarak berea duen plangintza autonomo eta orokorrik ez duenean, politika orokorraren menpe erortzen dela euskararen proiektua. Baina hori gertatu da, ez euskararen inguruan dabiltzan erakundeekin, alderdi politikoein baizik. Politika gizarteko arlo guztien artean: gailendu egin da,-eta horrek baldintzatu-egin du lehen aipatu dugun autonomia hori.
Testuinguru honen barnean, esan behar da EKBk, beste askok bezala, egoera hori sufritu behar izan duela. Inoiz leporatu izan digute nolabaiteko ministeritza ez ofizial bat eratzeko asmoa izatea. Nik ez dut uste herri mugimenduak oposizio sistematikoan egon behar duenik, eta erakunde publikoek herriaren protagonismoa onartu beharko lukete, bere zerbitzurako dago eta.
Euskararen egoera larria izanik, posizioek ere erradikalak izan behar lukete. Ez politika erradikal baten barruan, baina oso helburu konkretuen arabera. Hizkuntzaren aldeko erradikaltasun hori erradikaltasun politikoarekin nahasten dute, eta alderdi konkretu batzuekin batu gaituzte. Nahaste bat besterik ez da izan. Baina lan asko egin beharko dugu imajina hori deusezteko.
A. Duela egun gutxi burutu zuen EKBk III Biltzar Nagusia. Bertan mota guztietako jendea ikusi ahal izan da. Horrek elkartasun hori lortzeko urratsak aurrera doazela esan nahi al du?
P.A. Alderdi guztietako jendea zegoen Biltzar horretan, eta bertan onartu zen hutsune nabarmenak izan ditugula EKBn. Baina bilkura honen ondoren txosten bat egitea erabaki genuen. Agintariengana joateko berarekin.
Biltzarrean nahiko une dentsoa izan dugu, eztabaida gogorrarekin, eta bertan jende desberdin askok parte hartu du. Baina txostena gehiegi konkretatu gabe geratu da. EKB erreferentzia puntu bat izan daiteke, baina azken biltzarrean argi geratu da indarra zabaldu eta koordinatzeari begira, EKBren berreraikitzea etor daitekeela. Zabaltasunean irabazi dugu, azken urteetan egin dugun kritikari esker, baina batasuna lortu behar dugu. Erakunde publikoekiko inkomunikazioa apurtzea lortu behar dugu. Urratsak eman dira. Ematen ari dira. Baina asko dago egiteko.
A. Erakunde publikoez aritu zara. Laster izango duzue bilera bat Jaurlaritzako Mari Karmen Garmendiarekin. Zer itxaropen dituzue horri begira?
P.A. Urteetako lana izan da bilera hau lortzea. Oso zaila. Aspalditik ari bait ginen saiatzen. Behin bildu gara berarekin, eta orain elkarrekin berriro hitz egiteko aukera dugu.
Berak eskaini zigun bilera hau egiteko aukera. Ezustekoa izan zen, ez bait genuen espero. Hasieran poza sentitu genuen, baina ustekabean harrapatu gaitu. Egun osoko eztabaida bat proposatu digu, eta hor konpon ditzakegu urte hauetako gaizki ulertuak, ulertu ezinak, susmo txarrak beharbada eta komunikazio zailtasunak. Gaiak bi aldetatik jarri behar dira, eta interesgarria izan daiteke. Bilera gehiago egitea espero dugu.
A. Zer planteiatuko duzue bilera horretan?
P.A. Gure aldetik behintzat puntu garrantzitsuenetariko bat kezka bat argitzea izango da. Erakunde publiko eta hertitarren arteko harremanen filosofia soziokulturala zertan datzan. Hizkuntza eta kulturaren arloan batez ere. Uste dut filosofia bat markatu behar dugula euskararen berreskurapenerako. Argi eduki behar dugu euskara herriarena dela eta herriaren ekimena euskararen aldeko lanean horregatik da hain garrantzitsua.
Hau baieztatu ondoren horren koordinazioa beharrezkoa da. Horrekin batera erakunde publikoen beharra nabarmendu behar da. Urte luzeetan somatu dugu erakunde demokratiko batzuen premia. Erakunde publikoen beharra uka ezina da. Bestetik, ezin gara joan horien aurka sistematikoki, herriak aukeratutakoak izan direlako. Baina beraien eginkizuna subsidiarioa dela uste dut. Eta euskararen munduan aritzen diren talde guztien bultzatzaileak izan beharko lukete.
Amagola Iban

NORTASUN AGIRIA:
Oñatin jaio zen 1 942an
Frailea, Teologian doktorea da
Roman burutu zituen goi mailako ikasketak
Teologia irakaslea izan da, bai Roman bai Deustuan
UZEIk prestatutako hiztegietan aritu da lanean 14 urtez, eta orain Eusenor-era joan da
Herri minorizatuetara bidaiatzea gustatzen zaiola dio
Hizkuntzaren inguruko liburuak irakurtzen ditu gehienbat
34-38

GaiezKulturaKultur ErakEKB
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEKB
PertsonaiazAGIRREBALT1
EgileezIBAN1Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude