«Euskal gaiak soilik ikutu arren, hedapen orokorreko bilduma da gurea»


1992ko otsailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
BERNARDO ESTORNES
«Euskal gaiak soilik ikutu arren, hedapen orokorreko bilduma da gurea»
Erronkarieraren aztertzaile nekagaitza dugu Bernardo Estornes. XX mendeko ia historia osoa ezagatu du, 1907an jaio bait zen, eta denbora horretan zehar pertsona eta gertaera desberdinak ezagutu ditu. Beti bizi izan da euskal kulturaren erdigunean, eta hainbat urtetako lanaren ondorioz, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman dio duela gutxi.
ARGIA. Duela gutxi Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman dizu.
B. ESTORNES. Bai, neretzat ezustegabe galanta izan da, ez nagoelako ohituta horrelakorik jasotzera, eta ez nuen espero.
A. Gainera, Manuel Lekuona ezagututa...
B.E. Bai. Ni ikasle nintzenean, Donostiara etorri, eta ezagutu nuen lehendabiziko pertsona bera izan zen. Ni nafartarra izanez, Zaragozan ikasketak egin nituen, eta bertan, kolonia euskal-nafartarrean Eusko Ikaskuntzako boletinak jasotzen genituen. Neretzat hau berria zen eta orduan Donostiako udako unibertsitatera joatea erabaki nuen. Hantxe ezagutu nituen euskal kulturako pertsonaia esanguratsuenak: Lekuona, Barandiaran, Urkijo... zorte handia izan nuen.
Baina lehendik ere, 19 urte zenituenean, "Erronkari" liburua idatzi zenuen
B.E. Bai, 18 urterekin idatzi nuen eta 20 nituenean argitaratu. Ni Erronkarikoa naiz, eta Erronbari hizkuntzen bidegurutzea da. Bailara honetan zuberotarren euskara, Nafarroa Beherakoena eta erromantze biena, Biarnokoa eta Aragoikoa, nahasten dira.
Gogoratzen dut herri txiki baten apaizak monografiko bat idatzi zuela herriari buruz. Horrek eman zidan ideia eta bailara osoko monogrifikoa idatzi nuen. Historia handiko zonaldea da Erronkari. 900 urtetan euskara eta erderaren arteko muga izan delako. Harrigarria da, baina Aragoi Garaiko zonaldean euskara Huescan baino lehenago galdu zen. Huescan 1350 urtearen inguruan euskara hitz egiten zen, Huescako ordenantzen atal batek debekatzen bait zuen algarabieraz –arabiera–, hebraiseraz -hebraiera–, eta vanscuencez –euskaraz– hitz egitea. Euskara bertara eraman zuten merkatuetara saltzen joaten ziren nekazariek. Anomalia bat da eta ez dakigu zergatik gertatu zen horrela.
A. Baina, gaur egun erronkariera desagertu da.
B.E. Bai, hutsune handia sortu da. Euskararen kontzientzia hartu genuenean ideia politiko berriak gauzatzen ari ziren. Oraindik ikasleak ginen eta gogoratzen dut nere lagun bat etorri zela eta euskal abertzaletasunaz hitz egin zigula. Esan zuen, horrela bapatean, "nafartarrak ez zarete espainiarrak" eta harrituta geratu ginen. Ezusteko ideien gatazka sortu zen, eta ordutik datorkit ikertzeko gogoa.
A. Laster kaleratuko duzun hiztegia desagertutako erronkarieraren oroimenez egin al duzu?
B. E. Bai. Desagertutako hori orriratzeko, eta etorkizunean hori egon zela adierazteko. 20.000 hitz inguru bildu ditut 700 orrialde horietan.
A. Zeintzuk izan dira erabili dituzun iturriak?
B.E. Lehena Azkueren hiztegia izan da, baina Azkuek erronkarierarekiko hainbat akats ditu, eta zuzenketa dexente egin behar izan ditugu. Adibidez, "gabe" hitza erronkarieraz "bage" da, eta Azkuek hainbat erronkarierako eredu 'gabe'-rekin jarri ditu. Berdin gertatu da 'belain' –belaun–, 'ein' –ehun–, edota 'xan' –jan– hitzekin. Lan handi bat izan da Azkueren hiztegiari buelta eman diogulako.
1929an, hasi nintzen Izabako bi emakumeekin erronkarieraren bilduma egiten. Arratsaldero elkartzen ginen eta batez ere, "izan" aditza aztertzen eman nuen denbora. Eta harrituta utzi ninduten bailara osoan esaten den 'nintzen/ zen/ gintzen/ zintzen zintzein/ ziren' Izaban 'ninden/ zen/ ginden/ zinden/ zindein/ ziren' esaten zelako. Mitxelena, Beloki eta beste batzuk bertan egon ziren eta euren idazlanetan 'izan' aditza agertu arren, eta euren helburua fonetika biltzea zenez, ez zioten garrantzirik eman modalitate bakar honi.
Nere susmoa da erronkariera Aragoi Garaian hitz egiten zen euskararen euskalkia izatea. 2.000, eta garai batean 1.000, biztanle inguru izandako bailarak ezin du hain aberatsa den euskalkia izan, biztanle gune indartsuagoa behar du bizkaiera, gipuzkera edota lapurterak bezala. Berbera gertatzen da zubererarekin, Biarnoko euskalkia dela diote. Euskal toponimia Pallars bailararaino heltzen da, eta bestalde, keltarren aurreko garaian euskara Galiziaraino heltzen zen. Hau da, barne Pirinio osoa hartzen zuen.
A. Baina garai batean, euskara soilik hitz egitetik desagertzera pasatu da oso denbora gutxian.
B.E. Bi eragin handiko gertaera kontuan hartu behar dituzu. Bata mugen aldaketa: Ebro ibaitik Pirinioetara izan zen. Karabinariek ez zuten kuartelik, eta erronkariarren etxeetan bizi ziren. Izaban, adibidez, karabinarien 30 familia zeuden eta erronkariarrek etxean sartu zituztenean inpakto handia eragin zuten. Bestea, joan den mende amaieran eta mende honen hasieran Erronkariko ohianetan trenbideak lantzen 10 urtez egon ziren 10.000 andaluziar. 10.000 gizon hauek hain herri txikitan izugarrizko eragina ekarri zuen.
A. Chileko erbestaldia eta gero 1958an Donostiara etorri eta Auñamendi argitaletxea sortu zenuen.
B.E. Bai, horrela da, baina gerra zibila baino lehen nik banuen argitaletxe bat eta hau dela eta Itxaropena inprentarekin harreman handiak izan genituen. 1958an izen horren pean ezkutatu ginen, erbesteratu guztiek ez genuelako fitxa onik. Auñamendi sortarekin hasi ginen, eta gero, nere liburu bat argitaratu genuen, . Zailtasun handiekin hasi ginen, batez ere, zentsuna oso gogorra zelako.
A. Eta nola gainditzen zenuten?
B.E. Madrilen eragin handiak zituen euskaldun batek laguntzen zigun. Oraindik bizirik dago. Gizon honek zentsurako espediente guztiak Madrilen tramitatzen zituen. Bertan, hainbeste paperen artean, hemen baino errazago pasatzen zirelako. Legez, Donostiako edo Bilboko ordezkaritzetatik tramitatu behar genituen, baina inoiz ez genuen horrela egin. Donostiako inspektoreak pasatzen zirenean dokumentu guztiak ondo zeunden. Mehatxuak izan genituen, isilune administratiboak baita... Behin "autonómico" eta "autonomía" hitzak jartzea debekatu ziguten subertsiboak zirela esanez.
A. Dena den, gaur egun zure seme alabek, Idoia eta Garikoitzek, hartu dute erreleboa. Zerbait aldatu da entziklopediaren filosofia?
B.E. FZ Hasieratik erizpideak jarri genituelako. Euskal gaiak soilik ikutu arren, hedapen orokorreko bilduma da, bakoitzak nahi duena eskura dezan, errezeta bat edota formula kimiko bat. Hau dela eta, hainbat gauza zaindu behar ditugu. Hasi baino lehen oinarrizko 3.000 liburu garrantzitsuenen zerrenda egin eta barnekalde osoa fitxetan bildu genuen eta modu honetan gai guztiak ikutzen ziren. Gero horren idazketa egin zen, baina oinarri horrekin.
A. dena den, Estornes familia ez da inoiz izan familia pasiboa. Idoia eta Garikoitzek erreleboa hartu dute, zure ainaia Josek Napartar Alderdia sortu zuen...
B.E. Bai. Nere anaiak zenbait liburu argitaratu ditu euskal gramatikaren inguruan, baina gero euskara batua heldu zen eta zaharrak gelditu ziren.
Ni batuaren aurka nago, batez ere, "h" ren inguruan egin dituzten aldaketak direla eta. Praktika ezako erizpidea erabili dute. Bestetik, nik ezagutzen ditudan hizkuntzetatik bat ere ez da modu artifizilez batu, komisio baten bitartez. Erabilera da hizkuntza batzen duena. Horregatik Azkuek gipuzkeraren ideia aberatsa zuen. Hau da, gipuzkera, baina beste euskalki batzuen hitzekin aberastutakoa. Hori da Azkueren teoria eta praktikoena gainera. Erabileran oinarrituta.
A. Ia mende osoko historia bizi izan duzu. Zein izan da zure ustez, euskal kulturaren denboraldi emankorrena?
B. E. 30. hamarkada dudarik gabe. Garai hartan euskal kulturaren pertsonaia esanguratsuenek ekin zioten lanari. Oso gazteria dinamikoa eta baikorra zen. Aitzol ezagutu nuenean, bakoitzak zekiena egiten zuen eta promozio handia atera zen hortik. Ilusio handiarekin egin genuen lan. Gerra zibila heldu zenean, gazteria hura hil egin zuten. Batzuk erbestean, beste batzuk hilda. Kolpe handia izan zen. Gaur egunekoa zaharkituta ikusten dut, nekatuta.
Myriam Gartzia
NORTASUN AGIRIA
Duela 84 urte Izaban jaio zen
Merkararitza ikasi zuen Zaragozan
Txikia zenean bere gurasoen dendan saltzen ziren gauzen hiztegia egin zuen
Eusko Ikaskuntzako bulegoaren arduraduna izan zen
Gidatzea eta autoz ibiltzea izugarri gustatzen zaio
Ez da inoiz jubilatuko eta egunero zenbait ordu egiten du lan
Izabara ez da bueltatu duela bi urte
35-38

GaiezHizkuntzaEuskaraIkertzailea
PertsonaiazESTORNES2
EgileezGARTZIA3Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude