«Liga Txapelketa irabaztearekin nahikoa dugu»


1992ko urtarrilaren 26an
Iñaki Bolea, Txuri-Urdin Izotz Hockey Klub-eko entrenatzailea
«Liga Txapelketa irabaztearekin nahikoa dugu»
ARGIA. Nola azaldu daiteke euskal hockey taldeen arrakasta?
IÑAKI BOLEA. Azken urteetan asko landu da kirol hau. Instalazioak ez ziren falta, eta gainera badagó harreman berezi bat euskaldunak eta kirol honen artean.
A. Zenbat jokalari daude zure gidaritzapean?
I.B. Lehen ekipoan hogei. Oso gazteak dira denak, poloniarrak izanik zaharrenak.
A. Aurtengoan lehenak zaudete sailkapenean, zer espero duzue lortzea?
I.B. Liga txapelketa irabizi nahi dugu, eta horrekin nahikoa dugu. Egia esan, aurten oso lasai gabiltza aspaldiko partez, ez baitugu arazo ekonomikorik izango. Aurtengoan badakigu urtea amaitu ahal izango dugula, beti kezka horrekin ibili ondoren.
A. Beti pentsatu izan da hockeya kirol bortitza eta gogorra dela...
I.B. Bai, eta ni beti horren aurkakoa izan naiz. Komunikabideetan eskaintzen zaizkigun irudiak beti oso bortitzak izaten dira, baina ikusgarritasuna eta abiadura handia dira kirol honen ezaugarriak.
Izotz hockeyan hartzen diren kolpeak ikusgarriak izaten dira, baina ongi babestuak ateratzen gara pistara, eta ez dugu min handirik hartzen.
A. Baina zuk ere kolpe bortitz baten ondorioz utzi zenion jokatzeari...
I.B. Bai. Hamabi urte nituenean hasi nintzen patinatzen. Beti Txuri-Urdinen. Jubeniletan estatu mailako txapel guztiak irabazi genituen, eta maila gorengoan Liga eta Kopa.
Hogeitabi urte nituenean, Puigçerda-ren aurkako norgehiagoka batean, makilarekin aurpegian kolpe bat eman zidaten, eta begia oso egoera txarrean geratu zitzaidan. Hiru operazio jasan nituen. Ordutik ez dut gehiago jokatu. Edozein ikutuk berriro minduko lidake begia.
A. Eta nola ohitu zinen eserlekuan geratzera?
I. B. Oso gogorra izan zen. Hamar urte izotz pistan pasatu ondoren, ezin nintzen ohitu ikusle paperean. Gainera, oso gaztea nintzen. Hogeitabi urte nituen eta prestatzen nituen jokalari asko ni baino zaharragoak ziren. Baina hori gainditu dut.
36

GaiezKirolaHokeya
PertsonaiazBOLEA1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude