Ezustean erasotuko du eta adi! "Negu Gorriak" iritsi da


1990ko uztailaren 01an
Fermin Muguruza, "Negu Gorriak" taldekoari elkarrizketa

FERMIN ETA IÑIGO MUGURUZA ANAIEN, ETA KAKI ARKARAZOREN, "NEGU GORRIAK", RAP ETA HARD CORE MUSIKA MOTAZ OSATURIKO DISKA JADANIK KALEAN DA OIHUKAREN ESKUTIK
Ezustean erasotuko du eta adi! "Negu Gorriak" iritsi da
Gau erdi jota bildu ginen Fermin Muguruzarekin eta luzaroan aritu, garagardo dexente medio, hontaz eta hartaz. Grabagailua lekuko izan ez bazen ere hona hemen esandakoen islada laburtua.
ARGIA bertan Fermin Mugurazak, otsaila bukaeran lehen aldikoz "Negu Gorriak" taldearen sorrera aditzera eman zuenenaren berriarekin musika munduko bazterrak aztoratu ziren. Taldearen izen bereko diska kalera irten baino lehenagoko hilabetetan espektazio handiz zai ginen, oraingoan desagertutako Kortatu taldeko biek (Fermin eta Iñigo Muguraza anaiak) eta M-ak taldekoak (Kaki Arkarazo), zer ekarriko ziguten jakiteko. Lehen begiradan argi ikus daitezkenak, "Negu Gorriak" eta aizkora bi ..Lehen bakarra eta horrekin nahikoa ez eta orain bi, eskuin-ezker, ti-ta jotzeko».
ARGIA.- "Negu Gorriak" zehazki noiz eta nola sortu eta noiz jartzen da martxan?
FERMIN MUGURUZA.- Kortaturen azken diska, «Azken Guda Dantza», burutzen ari ginela, Kaki, Iñigo eta hiruren artean jadanik hitz egin genuen zerbait egitearen inguruan. Baina une hartan atsedena hartzea beharrezko genuen eta hitzetan soilik geratu zen kontua. Urte bete geroago kontzertu batean elkartu ginen berriro ere. Ni irratian, Kaki IZ-n eta M-ak taldean eta Iñigo Delirium Tremends-en geuden; nonbait nahikoa ez eta abentura berri honetan sartu ginen. Bildu ginen eta zein musika mota egingo genuen definitu ondoren hasi ginen lanean Bakoitzak bere kasa maketak grabatuz hasi ginen, eta astero bilduz kantak egiten hasi. Gero, Xabier Montoiak "Txerokee" diska zela eta deitu gintuen eta bertan Mikel Laboaren «Gaberako Aterbea» kantaren bertsioa egin dugunez, Negu Gorriak jarri genion izena taldeari.
A..lraupen luzeko diska baino lehen, Spike Lee zu. zendariaren "Do the right thing" filma hartu duzue oinarritzat lantzamendu singlea kaleratzeko eta noski honekin batean ikusten da ere Public Enemy rap taldearen eragina.
F.M.- Abestiak idaztean sarritan hartu ditut filmeak erreferenizi gisa. Konkretuki, «Do the right thing» filmea gustokoenetariko bat dut. Bertan boterea borrokatzearen alde hitzegiten da, poterea eskuratzearen beharraz. Orain arte ez zen honen alde egiten eta Public Enemy taldeak orain boterearen eskuratzea aldarrikatzen du. Boterea izatea zure etorkizunaren jabe izateto eta hau oso aplikagarri da hemen bizi dugun egoerarekin, auto determinazioa dela eta. Bertan azaltzen den beste diskurso bat, amodio eta maitasunarena da. Beti hartu izan da gorrotoa gauza txar bezala. Guk beti esan dugu, gorrotoa beharrezkoa dela; sokatiran gabiltzan soka horren beste elementu bat da. Diskursoarengatik batez ere ideia ona iruditu eta hartu eta hemen bizi dugun historiora moldatu dugu. zoritxarrez filmean agertzen den New York-eko auzo horretan bezala, hemen ere gure eskubi deen aldarrikapena egin beharra dugu, bideoan argi ikusten den bezala.
A.. Bai, taldearen eta diskaren promoziorako beste hainbat gauzaren artean "Radio Rahim" abestiaren bideo bat burutu duzue. Noren iniziatibaz? nola finantziatu duzue?
F.M.- Ideia gurea izan zen eta gero Manolo Gilek eraman du aurrera. Finantziazioari dagokionez, Oihuka eta gure arteko kooproduzioa bat izan da. Zinema fomatoan errodatu dugunez garestiagoa izan da. Ordaintzeko diska honen salduko diren lehen hamar mila kopiatatik ez du xentimorik jasoko. Doru hori bideoa ordaintzeko izango da.
A. Hard core eta konkretuki rap estiloko abestietan samplerraren erabilera aipagarria da, hemen Euskadin nahiko gauza berria delako...
F.M.-Bai, samplerraren erabilera benetan liluragarria izan da, nahiz oraindik ez dugun erabat kontrolatzen. Izugarrizko aukerak eskeintzen ditu. Scratch-erra egingo duenik ez dugu hemen ezagutu eta horregatik rap kantuetatik sampleatu dugu. Samplerrarekin bi eratara jokatu dugu; batetik esan bezala beste musika batzu sampleatuz eta bestalde etxeko samplerra deitu daitekena edo. Hemen guk geuk soinuak grabatu eta distorsionatu egin izan ditugu. Interesgarria izan da eta benetan ondo pasatu dugu.
A.. ARGIAn bertan adierazi zenuen talde honek ez duela nahi Kortaturen revi val bat izan nahi. Baina ahotsa eta instrumentu joleak berberak izanik Kortatuko azken denboretan behintzat, erraza da Negu gorriak-Kortatu identifikazioa ematea...
F.M.- Kortatuk bere historioa izan zuen; hasiera, eboluzio eta amaiera. Niretzat oso argi dago gauza erabat desberdinak direla. Ez dakit jende batek ez duen hori ikusten edo ez duen hori ikusi nahi. Erabat desberdina da. Urte bete pasa da eta oraingoan Negu Gorriak da. Behar bada abesti batek nogora eker dezake Kortatu, baina Kortaturena ez den beste edozein abestirekin ere pasa daiteke hori. Gainera uste dut lehen diska honekin taldearen nortasun propioa finkatuta geratzen dela, berezko jarrera bat erakutsi duelako.
A.. Zer esan nahi duzu jarrera horrekin...
F.M.- Jarrera diodanean esan nahi dut, rap-aren kasuan adibidez, ez ditugula musika molde soilak kopiatzen. Jarrera bat dugu, nortasun bat, bai musika eta bai mezu aldetik. Honezaz gain, ez dugu nahi izan musika talde bat soilik. Ekintza desberdinak antolatu nahi ditugu. Hortxe dugu Public Enemy musika taldeak duen eragina. Esate batetarako beltz gazteen artean beren eskubideen alde borrokatzeko gogoa piztu dute. Batzuk diote ahotsa besteesaten dute ahotsa instrumentu bat dela. Niretzat ahotsa askoz garrantzitsuagoa da beste elementuak baino. Mezu bat botatzen duzu. Sarritan esan beharra dago potrotaraino zaudela. Musika arma bat da, nahiz ez beti. Beste kantu batzu ondo pasazteko ere egiten ditugu. Bestalde benetan garrantzitsua da musika ona egitea, kalitate ematea.
A.. Jadanik esan duzue zuzeneko kontzerturik ez duzuela egingo, nola mantendu ahal da diska bat merkatuan zuzeneko emanaldirik gabe? .
F.M.- Printzipioz ez dugu kontzerturik emango. Talde batek bi eratara funtziona dezake. Batetik, talde bat osatu eta zain egoten da nork deituko kontzertuetarako, asko deitu ezkero profesionaldu ahal izateko. Eta ondorioz horren menpe geratzen zara. Bigarrena da gutxi gora betera kanpoko taldeek egiten dutena, bi hilabetez jira bat egin eta kitto.
Hainbat eta hainbat talde daude inoiz ikusi ez ditugunak eta halere merkatuan mantentzen dira. Zergaitik guk hori ez egin? Aktuazioak egitea ez da beharrezko. Guk apostu hori egiten dugu. Horregatik ez dugu jarriko kontaratziorako telefonorik. Hori bai, adi egon, ezusteko erasoak egingo ditugu eta.
A..Baina kontzerturik ez ematea erabakitzea ez dago edozein talderen esku, zuek beharbada hori egin dezakezue, aisa ezagunak zaretelako baina...
F.M.- Beno bai posible da, gure eskuetan dagoelako egiten dugu. Bai aukera hori badaukagu.
A.. Zeinizu izango dira hurrengo pausuak?
F.M.- Beste single bat aterako dugu «Bertso Hop» abestiarekin batetik eta bestetik Egaña eta Peñagarikanoren bertsoekin. Azaleko argazkian gu hirurok eta bi bertsolari hauek azaltzea penzatzen dugu. Geroago «Basati» disketxearekin beste single bat aterako dugu eguberrietarako.
LOREA AGIRRE

Lantzamenduko singlea, Spike Lee zuzendariaren "Do the right thing" filma oinarri dela eginiko Radio Rahimabestiak osatzen du.
Negu Gorriak edo Fermin eta Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazo.
46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakNEGU GORRIA
PertsonaiazMUGURUZA1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude