"DGIP eta GRAPOko presoen arteko akordioa ez da bete"


1990ko ekainaren 24an
Manuela Cármena epaileari elkarrizketa.

Manuela Cármena, Madrileko lehen Istrukzio Gartzela Epaitegiko epailea
"DGIP eta GRAPOko presoen arteko akordioa ez da bete"
Manuela Cármena, Almerian preso ziren GRAPOko espetxeratuen eta DGIP delakoaren artean hartu zen akordioaren lekuko izan da. Gerora Estatuko istituzioak ez zuen akordioa bete eta ondorioz, dagoenekoz lehen heriotza ekarri duen gose grebari eman zitzaion hasiera. Izugarrizko segurtasun neurrien artean bere Madrilgo bulegoan elkarrizketatu dugu.
ARGIA.–Nola iritsi zara egun Madrilen betetzen duzun ardura honetara?
Manuela Cármena.–Nire borondatez eskatu nuen postua da hau. Nire asmoa, epaileok ezartzen ditugun epaien azken emaitza ezagutzea zen, benetan ezagutzea zein den epaiaren amaiera.
A.–Atochako sarraskia gertatu zeneko Madrileko bulego laboralistaren partaide zinen zeu ere, ez da?
M.C.–Beno, bai niri eta baita frankismoaren aurka borrokatzen genuenok pairatu behar izandako istorio haietariko bat bizi izan nuen zuzenean. Ni orduan abokatu laboralista nintzen eta jipoi izugarri hura ezagutu nuen. Gero, demokrazia ezarri zenean, ofizioz aldatu eta epaile bihurtzea erabaki nuen.
A.–Noiz izan zen Almerian zeuden GRAPOko presoek buruturiko gose grebarekin eduki zenuen lehen harremana?
M.C–Orain dudan postua edukitzean, gose greba burutzen ari zen lau espetxeren ardura zegozkidan. Eta nik burutzen ditudan ikuskapen eta presoek eskatzen dizkidaten elkarrizketa bat egitean, halaxe izan zen beraiekin izan nuen lehen hartu emana.
A,–Almerian ziren GRAPOko presoek eskatu al zizuten elkarrizketarik?
M.C.–Hona ekarri zituzten, nik beraiekin hitz egin nuen eta elkarrizketa eskatu zidaten. Egia da, irailaren erdi aldera jakin nuen gose greba hari amaiera eman zitzaiola DGIPko ikuskari bat (Direccián General de Instituciones Penitenciarias) eta GRAPOko zortzi presoen artean lortu zen akordio baten bitartez.
A.–Osasun Zuzendariordea egon zen, ez da hala?
M.C.–Berak ez zuen presoekin hitz egin, baina egia da present izan zela. Nolabait esateko, ni aurrean nintzela hartu zeneko akordio hartako ispektoreak zuzentzen zuen. Dena den akordioa, Almerian zeuden presoez bakarrik mintza zen. Baina hau argia eta ziurra izan zen, inolako dudarik gabea. Zortzi pertsona hauek zehaztu ez zen espetxe batean elkartuko zituztela eta zenbait lan egin ahal eta ikasketak burutzeko gela bat izateko aukera izateaz mintza zen akordioa. Uste dut plastikozko mahai tresnen ordez, burdinezkoak eduki eta beraiek garbitu ahal izateaz ere mintzatu zirela. Gauza oso konkretuak eta beraietaz soilik, baina inongo oztoporik gabe onartu ziren.
A.–Zergatik aurkitzen zen Manuela Cármena akordioaren unean eta zein paper betetzen zuen?
M.C.–GRAPOko presoek elkarrizketa bat eskatu zidatelako soilik, hau da, DGIPrekin lortutako akordioa nire aurrean hartua izan zedin nahi zuten. Lekuko bat nahi zutela suposatzen dut. Nik ez nuen inolako trabarik jarri, nire asmoa beti espetxe guztietan elkarbizitzarako bideak bilatzea bait da. Aktibitate publiko bat da eta beraz Estatuko Administrazioaren baitan eginikoa. Baina aktibitate publikoa izanik, traszendentzi domestiko haundia du, eta mota honetako aktibitateek ez ohi dute halako malgutasunik izaten, Estatuko administrazio publikoaren jarreak tamalez izan ohi ez duen malgutasuna.
A.–Akordio hori zuzenean DGIPko kideen eta GRAPOko presoen artean hartu al zen, edota abokaturik ba al zen tartean?
M.C.–Ez dakit lehendik senitartekoek nolabaiteko bitartekotzarik egin ote zuten. Dakidana, bi aldeak hizketan aritu zirela eta presoek eskatzen zutenari amore eman zitzaiola da.
A.–Eta DGIPko zuzendaria akordioaren jakitun al zen?
M.C.–Noski, dudarik ez. Ispektoreak Zuzendaritza Orokorra ordezkatzen zuen, baina ez dakit zein botere edo ahalmen zeukan honek.
A.–Zure eritziz, akordioa bete gabe geratu al zen?
M.C.–Bai, noski, zeren onartu zen bezala denak espetxe berera eraman beharrean, espetxe ezberdinetera eraman bait zituzten. Hori eztabaida ezina da.
A.–Inolako azalpenik eskaini al zaizu?
M.C.–Ez. Ez zait akordioa betetzeke uztearen inolako arrazoirik eman. DGIP delakoa, akordioari uko egin edota akordioa justifikatzera mugatu da, beronek, nire ustez zeukan esanahiagatik hain zuzen ere.
A.–Eta zer deritzozu bete ez den akordio baten lekuko izateari? Berriz eskatuko balitzaizu egingo al zenuke?
M.C.–Bai noski, zergatik ez? Espetxeratu beraien erantzuna izan da batik bat gehien harritu nauena. Gose grebari ekitea nire ustez izugarrizko hankasartzea izan da. Eta dudarik gabe, bete ez diren akordio hauen izenean egin diren ekintza terroristak guztiz aktibitate kriminalak izan direlakoan nago.
Ez dituzte lege aldetik indarrean jar daitezkeen bideak erabili. Era honetan jo izan balute, babes zitzakeen lege mailako presupostuen erreibindikazioa bideratu izan balute... Baina aktibitate terrorista bati ekitean moral mailako aitzakia galdu dute, honela benetan gertatutakoaren gardentasuna oztopatu dutelarik. Dudarik gabe esku zituzten babes legalerako aukera oro galdu dute gose grebari hasiera emateko erabakia hartzerakoan. Ez diot honekin aukera hauek galdu dituztenik, erabiltzeke utzi dituztela baizik. Erabaki hobea ekar zezakeen babes edo laguntza soziala galdu dute, eta ez naiz nik esan nezakeenaz ari, epai ekintza orokorretaz ari naiz baizik. Mota honetako akordioak, noski, ez dira Gartzela legedi Orokorrean jasotzen baina zein motatako ekintzak ezartzen ziren ikustea interesgarria litzateke. Nire ustez akordioaren helburua okertzen duen eta erabat ekintza irregularra den neurri honen aurrean legeak ezarritakoen ildotik jo beharrean, bide bat ireki ordez, gose grebari ekin diote. Nik ulertzen dut gose greba erabat zilegi dela, baina aktibitate terrorista baten itzalean, zilegizkoa ez izateaz aparte, krimena da. Honela, konponbide bat aurkitzeko ezintasuna bultzatu da.
A.–Zure ustez zergatik ez zuen Gobernuak akordioa bete?
M.C.–Ez dakit, jakingo banu!
A.–Akordioa bete ez dela eta, ez al duzu uste GRAPOko presoek konfidantza galdu dutela?
M.C.–Konfidantza eza izateari ulerkorra deritzot baina akordio bete gabe uztearen onarpenaren aukera legalak ez erabiltzea erru bat dela pentsatzen dut. Egia da mota honetako arazoak era honetan konpontzea legedian jaso gabe dagoen neurria dela, baina hala eta guztiz ere okerrezko jarrera aukeratu delakoan nago.
A.–Akordioa bete ez dela eta, zuk zeure aldetik legal mailako neurririk hartu al duzu?
M.C.–Egia esan ez, ez bait nuen eta ez bait dut orain ere aukera legalik, hori ez bait da nire betebeharra. Bideratu ez diren ekintza legalek sortu behar zituzten erabaki ezberdin batzuk hartu beharko lirateke.
A.–Bere hitza betetzen ez duen Administrazioaz zein eritzi duzu?
M.C.–Ni epaile bezala ari naiz mintzatzen eta ez dut nahi kontu honetaz nire eritzia azaldu.
A.–Orduan, bere hitza betetzen ez duen pertsona batez, zein da zure eritzia?
M.C.–Begibistakoa dela uste dut, baina ez dut uste komenigarri ez eta beharrezko ez eta onuragarria denik nire eritzia azaltzea elkarrizketa honetan.
A.–Nola uler daiteke zenbait pertsona bizitza arriskatzeko prest egotea, zein da gose greba honen benetako funtsa, buruaz beste egitea al da gose greba honen xedea?
M.C.–Ez dut uste buruaz beste egitea denik, ez eta gutxiago ere, gaizki neurturiko protesta ekintza bat da. Era honetako neurria ez-da hiltzeko hartzen, hobe bizitzeko baizik.
A.–Baina gose greba indarrean jarri badute, erotuta daudelako edo ezartzen zaizkien neurriak benetan gizatasunaren aurka doazelako da?
M.C.–Horretaz ezin diezazuket ezertxo ere esan. Hots, beraien bizitza esperientzia, ideolojia eta abarren barruan beharrezkotzat jo dutelako izango dela pentsatzen dut, baina ez dakit. Ezin dut egoera horren aurrean jarrerarik agertu, egoera berean dauden beste preso batzuk ez bait dute gauza bera egiten. Ekintza horretara bultzatzen dituen motibazioa neurtzea ezinezkoa zait.
A.–Zer iruditzen zaizu GRAPOko presoek kaleratu duten erreibindikazio taulaz?
M.C.–Beno ez dut osoki ezagutzen, ez didate taularik bidali eta ez daukat erreibindikapen taula orokorrik. Hala ere, akordioaren barruan egon eta hasieran eskatu ziren puntu asko Gartzela Legedi Orokorraren baitan direla pentsatzen dut. Baina puntuok ez zaizkie eskaini behar diren preso mota direla eta, preso guztiei eskaini beharreko neurriak dira. Burututako delitu motaren arabera erabakitzen den ezberdinketa jarreraren aurka nago. Zentzu honetan presoak egin duen delitu ekiniza ez da klase, kategori, estatus, banaketarako edo dena deneko elementu erabakiorra izan behar. Espetxera eraman duen jarreraren aldaketa bultzako duen bide egokiena bilatzea da egin behar dena.
A.–Baina legearen esparru berean, mota bateko eta besteko presoenganako erabilera ezberdina dago lege beraren kasuan ere...
M.C.–Bai, baina erizpide multzo bat hartzen da kontutan. Legeak dioenaren arabera, delitua beste hainbat aldagaiekin batera kontuan hartu behar den elementu bat da. Preso bat klasifikatzerako orduan benetako kriterioa, azkena, bere jarreraren aldaketa da.
A.–Baina ez al daude jarrera orokor batzuk eta beraz aplikazio bateratsuak, zenbait presoei modu baterakoiaz ezartzen zaizkien neurriak?
M.C.–Ezetz uste dut gartzela legeak indibidualizatua izan nahi du, indarrez, eta lojikoa da, azken finean gartzelan dagoen presoak delitu bera egiteko arrazoirik izan ez dezala bait da lortu nahi dena.
A.–Baina eguneroko praktikak bestelako errealitate bat erakusten digu. Jende gutxik pentsa dezake GRAPOko, ETAko preso batek jarrera alda dezakeenik...
M.C.–Nik zentzu honetan Estatuko Administraziorengan konfidantza handia dut, ez bait da presoaren aldaketa lortu nahi dena. Terrorista deitzen den preso baten delituzko ekintza aldatzeko funtsezkoa demokraziara hurbiltzea da bidea. Eta horretarako hiritar horren eskubideen errespeto zuhurra behar da. Kasu askotan gerta daiteke legaltasun printzipio beraren betetzea edo martxan jartzearen benetako ahalegin bat ez egitea. Zeren ahalegin hori balego, gartzelaren inguruan lan egiten duen jende guztiaren aldetik baldin eta giza bizitza errespetatzen bada, demokraziaren baitan ideologia orok lekua baduela sinestera erakarri beharko litzateke. Ideologia terrorista dutenen kasuan, askotan beldurra ematen duela eta ahaleginik egiten ez dela uste dut.
A.–Zure ustez preso komun eta politikoen artean emandako tratuan ba al dago ezberdintasunik?
M.C.–Jakina dagoena, baina banakakoen artekoa. Arlo berdineko bi delinkuenteri ere ez zaie tratu berdina ematen.
A.–Beraz, ETAko preso guztiei sakabanaketa bezalako neurri orokorra ezarri bazaie, epailearen eremutik kanpo dagoen neurri baten aplikazioa dela pentsa al daiteke?
M.C.–Zalantzarik gabe. Epailearen eremutik kanpo dago. Neurri administratibo soila da, ez dago epailearen inongo kontrolik. Epaitegi Kostituzionaleko erabaki baten arabera, presoen leku aldaketaren gain ez dago kontrolik. Tratamenduak indibidualizatua izan behar duelakoan nago. Administrazioak orokortasunak egiten baditu, hauek legez kanpokoak izan daitezke nire ustez.
A.–Neurri hauek politikotzat jo al daitezke?
M.C.–Administrzioaren neurri guztiak dira politikoak, hau da, Gartzela Adminitrazioak egiten dituen ekintzak politikoki zalantzan jar daitezke. Bere aktibitate guztia da politikoa.
A.–Zer sentitzen duzu gose greban dagoen preso baten argazkia ikustean, hezur hutsak agirian?
M.C.–Bada, izugarrizko larritasuna, hil ez dadin posible denean hiltzen ari dela ikustean. Baina noski askoz ere larriago iruditzen zait-erabaki hori hartu ere egin ez duen pertsona bat, lepatxokoan tiro batez, hil daitekeela pentsatzea. Azken hau askoz gehiago sentitzen dut. Izugarria iruditzen zait gose greban diren presoen erreibindikazioak bultzatzen dituztenek, ekintza terroristen salaketa aktibitaterik ez egitea.
A.–Eta aurkako jarrerarik ba ote? Presoen eskaerak hain eskurakorrak direla ikusiz, ez ote dira arrazoi berdinagatik onartzen?
M.C.–Beno, nik baietz uste, preso batzuk gizartean aktibitate ez legal terrorista baten laguntza duten heinean, horrek politikoki zailtasun objetibo bat suposatzen du.
A.–Botere politikoa geratu beharreko lanetan ibiltzen al zarete?
M.C.–Hori jurisdikzioaren kontrola da, Administrazioaren ekintzak kontrolatu beharra, kasu honetan Bijilantziko Epailearen lana.
A.–Amaitzeko, Gobernuaren edo DGIPren aldetik hitz egiteko borondaterik badela uste al duzu?
M.C.–Ez. Ditudan datuen arabera, ezetz uste dut.
XABIER LEKUONA B. ARTOLA
Manuela Cármena, Madrileko lehen Istrukzio Gartzela Epaitagiko epailea.
"Era honetako neurria (gose greba) ez da hiltzeko hartzen, hobe bizitzelo baizik".
Preso bat hil ez dadin posible denean hiltzen ari dela ikustean izugarrizko larritasuna sentitzen dut. Baina noski askoz ere larriago iruditzen zait erabaki hori hartu ere egin ez duen pertsona bat, lepatxokoan tiro batez, hil daitekeela pentsatzea.
8-11

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaTaldeakTalde armatGRAPO
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaPresoakEspetxeak
PertsonaiazCARMENA1
EgileezARTOLA3Politika
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude