Felipe Juaristi: "Libertadearen parabola bat da liburu hau"


1990ko apirilaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Felipe Juaristirekin elkarrizketan.
EREIN ARGITALDARIAREKIN KALERATU BERRI DU «ARINAGO DUK HAIZEA, ABSALON» NOBELA IREKIA
Felipe Juaristi: "Libertadearen parabola bat da liburu hau"
Poesia liburu biren ondoren, beste bi narratibazko izkiriatu ditu Felipe Juaristik, lehen Baroja argitaldariko eta orain Euskal Telebistako lanak lagatako denbora profitatuz.Laugarren liburu honetako narrazioei ez zaie falta ordea, poesia eta filosofia zantzurik.
Absalon absurdoa, Bixente poeta-filosofoa eta Segismundo arrazoizalea. Hiru pertsonaion inguruan eraikitako nobela irekia da Felipe Juaristiren laugarren liburua: "Arinago duk haizea, Absalon". Hiruon barne munduek sortzen duten eroetxea da istorio kateatuen bitartez jositako nobelaren espazioa, mundu errealeko murruaren bestaldean kokatua.
Ez da liburu psikologikoa, baina pertsonaien psikologia da narrazioaren haria luzatzen duena. Narratzaile bakar bat bailego, eta narratzailearen 'eskizofrenia' medio garatzen dira hala hiru pertsonaia nagusiak nola beren enparauak. Eta elektrodoak eta erozainak hesiz ertsitako mundu horretan akzidente huts baino ez dira. Derragun, Juaristiren eroetxea ez dela berez manikomio bat, ez dela mikrokosmos erreal baten pareko; Platonen Ideien Munduaren antzekoa, behartada.
ARGIA.–Noiz hasi zen "...Absalon".
F. JUARISTI.–Orain dela hiru urte hasi nintzen. Pare bat istorio idatzi nituen eta zurian geratu nintzen–hasieran istorioak bait ziren–. Utzi egin nuen orduan, ez nion eta aurrerabiderik ikusten. Bitartean'lntzentsua lurrean bezala' idatzi nuen, nahiko bizkor. Tarte horretan ideia ezberdinak bururatzen zitzaizkidan, eta segitu egin behar nuela erabaki nuen. Astutiasera joan nintzen bukatzera. "Edo idazten dut edo erotu egingo nauk", pentsatu nuen.
A.– Erotu... Arrasateko eroctxeko "El Globo Rojo" aldizkaria interesez segitu izan duzu eta...
F.J.–Begira, kasualitate bat izan zen, baina Asturiasen etxe bat hartu nuen idaztekoeta justu aurrean eroetxe bat neukan. Hortik asko ikasi nuen. Gero, Arrasaten dagoen Panero ere ezagutzen dut, "El Globo Rojo" guztiak irakurri ditut... Nere eroak ez dira, ordea, ero tipikoak. Nik adierazi nahi dudana zera da, erotasunaren artean eta guk zentzutasuna deitzen dugun horren artean zer diferentzia dagoen. Eta askotan ez dago.
"Alizia ispiluaren bestaldean" irakurtzen baduzu, hor dauden proposizioak logikoak dira, baina logika hori azken muturreraino eramanda absurdoa da, eta «hau erotuta zegok» esaten duzu. Ero batzuk gaisoak dira, baina besteak normaltasunetik areago daudenak dira; eta hauen istorioa agertu nahi izan dut nik.
A.–Erotasuna eta zentzutasuna, Geminis, bi bihotz... Bikoiztasuna konstantea da liburuan barrena.
F.J.–Bikoiztasunarena uste dut denok daukagula. Aspaldi idatzita dago guzti hori: "Doctor Jekill and Mister Hide", Schwob-en "Bihotz doblea"... Nere idea piska bat zen, nola gu bigaren–gorputza eta arima–, nola desdokiatzen garen, nola izan daitekeen bata eta nola bestea.
A.–Errealitatea eta fikzioa...
F.J.–Errealitatea eta fikzioa fundamentala da bizitzan. Nik gauzak argi dauzkat, beharbada Laura Mintegik baino argiago errealitatea eta egia zer den asunto horretan. Nik esaten dut errealitatea badagoela eta fikzioa ere badagoela. Eta nere galdera da, nere duda, ez ote den errealitatea fikzioaren interpretazio bat, edo alderantziz. Noraino da errealitatea hutsa, kutsatu gabea? Esan dezakegu hau dela errealitatea eta hau ez? Nik aste, ausardia handia eduki behar dela hori erabakitzeko. Egiak bere gezur zatia duen bezala, errealitateak batu bere fikzio zatia. Azken finean guk interpretatu besterik ez bait dugu egiten.
Bizitza duala da.
A.–Zure pertsonaiek beren barruan bizi dute bikoiz tasuna. Eta bi bikotzeko gizonak azkenean porrot egiten duela irakur daiteke "...Absalon"en. Zure pentsamenduan ere konstante bat da hori.
F.J.–Bai. Hor dago Joseba Sarrionandiari egin nion kritika: bi bihotzeko pertsona kondenatuta dago. Gertatzen da jendeak zentzu batean ulertu zuela, eta nik beste gauza bat esan nahi nuen.
Sarrionandia bizi da "Marginalia", bezalako liburuak idazten eta "Ez gara gure baitakoak"idazten. Kontradizio hori nola gainditu? Oso zaila da. Bera mundu batean bizi da, baina beste mundu bat da bizi duen literaturtasuna. Biak nola lotu, literatura eta borroka politikoa, kontradiziorik gabe? Oso konplikatua da, eta bakoitzak bere soluzioa emango dio.
A.–Pertsona bakarrari bikoiztasuna nabarmenki indartzen zaionean, eromenean murgiltzen da zure liburuan. Amodioaren eta perkezioaren bila ari diren pertsonaiengan ikusten da hori.
F.J.–Baina ez dago perfekziorik. Horregatik pasarte batetan idatzi dut: "maiteminduak ez dauka zerurik, gehienez purgatorioa". Bizitzan ez duzu perfekziorik lortuko, baina perfekzioa lortzea ez da inportantea, saiatzea baizik. Bizitza porrot ttikiez beteta dago, eta horiekin kontatu behar da bizitzen segitzeko.
A.–Ez dago zerurik, gehienez purgatorica. Nobelako eroetxea ez da gartzela bat: ez daude presente erozainak, behin aipatzen dira elektrodoak (kasualitatez bezala)...
F.J.–Libertadearen parabola bat da azken finean. Hesi ba.tek inguratuta bizi dira pertsonaiak, konbentzituta ez dutela gaindituko. Ez dute benetan ez hesia gainditu nahi ez hesia iriki nahi. Eta ez dira. horregatik ere, konformistak. Pertsonaiek bere barne mundua bizi dute, eta hori da dena. Eroetxea pertsona ez-normalen espazioa da, ez eromena edo erokeria baretzeko edo sendatzeko lekua.
A.–Baina beren bizitza justifikatzen dute, eta istorioak kontatu, eta istorioak idatzi... Bizitza, pentsamendua eta jokaera justifikatzeko idazten da?
F.J.–Ez... konplikatuagoa da.
A.-"...Absalon",en bukaeran irakurtzen da, Segismundok bere inguruko jendearen bilduma egiten duela liburua idatziz, bizitza arrazionalizatu nahian bezala, justifikatu nahian bezala.
F.J.–Bilduma hori esajerazioa da. Bilduma hori bururatu zitzaidan gure idazle baten joera ikusita. Alfabetizazioa, abecedariuma... Eta absurdoa iruditzen zait, abecedarioak egitea momentu honetan esajerazioa iruditzen zait. Nik ez nuke egingo.
A.–Inbentarioak...
F.J.–Inbentarioak, bai. Bildumak. Bildumak azken finean. Neretzat joera hori esajerazio razional bat da.
A.–"in nomine .patri", izeneko istorioan badago...
F.J.–Hori gure Patrizio da. Bai, Patri Urkizu... Mitxelenaren ondorengoarekin geratzen delako.
Ez, broma bat da hori. Patrizio pertsonaiari Patrizio Urkizugatik jarri nion. Baina broma bat da. Patrizio izen polita da.
A.–Horrelako erreferentziak dexente daude. "Arinago duk haizea, Absalon"...
F.J.–Arrazoi logiko bat dago hor. Liburu bat badago "La levedad del sen" izena duena. Baina izakia ez da arina, bizitza ez delako arina. Horregatik da "Arinago duk haizea". Izatekotan haizea da arina. Baina ez bizitza. Pertsonaiak ez gara arinak. "La levedad del ser" metafora polita dela iruditzen zait, baina nik ez dut horretan sinesten.
Bizitza gatazka bat da: tragikotasunaren eta eszeptizismoaren artekoa, seriotasuna eta umorearen artekoa. Bizitza bien arteko ekilibrioa da. Ni oso tragikoa izan naiz. Garai batean, bada, suizidatzeko gogoa eta oso ikuspegi pesimista... Konturatu naiz hori ere ez dela. Bizitzaren sentimendu tragiko hori, poeta triste horiek: ez! Ni ere poeta tristea izan naiz. Orain ez dut agoantatzen poesia tristea.
GORKA ARRESE

Bikoiztasuna, dualitatea, Juaristiren konstatea da.
50-51


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakJUARISTI2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazJUARISTI2
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude