"Irrati libreak ideologikoki finkatzen goaz"


1990ko otsailaren 25an
Kristianekin elkarrizketan.
Kristian:
"Irrati libreak ideologikoki finkatzen goaz"
Kristian "Bost Axola" irrati libreko partaide dugu, eta Tas-Tas agentzian buru belarri dabiltzan lauetariko bat. Irrati libreek betetzen zuten ezparru lokala gainditu eta maila nazionaleko informazioa ere eskaintzeko, medio urriekin egin beharra dute aurrera, komunikabide ofizialek izkutatzen éta manipulatzen duten informazioren alde alternatitoa jaso dezagun.
ARGIA.–Tas.Tas nola sortu zen, zergatik, eta kontra informazio ajentzi bat izanda, zein dira bere helburuak?
Kristian.–Irrati libreak sortu ziren Euskal Herrian 80.hamarkadaren hasieran, joan ziren finkatzen eta antzerako erizpideak zituztenez eta Irrati, Libren koordinadorari esker, kontra-informazio ajentzia sortu zen irrati bakoitzeko informatiboetarako egin behar zen informazio transformaketa arintzeko, honi esker informazioa eskainiko zaie zuzenean kaleratzeko. Apurka apurka handitzen eta hobetzen joan da
A.–Zein tratamendu ematen diezue jasetzen duzuen informazioari?
K.–Maila honetan, agentziaren idea zera da, talde herrikoiek diotena kaleratzea, agertzen duten moduan. Normalean gainera nahiko lotura egoten da irrati libreak eta talde herrikoi hauen artean. Komunikabide ofizialetan izkutatzen edo manipulatzen duten informazioa kaleratzea da geure helburu nagusia, herri erakundeekin lotuta. Eremu zabala betetzen dugu, baina lan politikoa eginez.
A.–Tas.Tas kontrainformazio agentziak zeren auman eta zeren kontra
K.–Esan beharra dago Tas-Tas denborarekin garatu den zerbait izan dela. Medio faltagaitik eta, une bakoitzean ikusi duenaren neurrian egin du aurrera. Hasierako helburua irrati libreekiko harremanetan zentratzen bazen, orain informaturik egon nahi duenari zuzentzen gatzizkio, fanzine zein harpidedun egiten den edonori.
A.–Euskerak ze leku betetzen du agentzian?
K.–lrrati libreen sorreran euskara bultzatzeko joera gogorra bazen ere, orain kontzientzia hau beherantz doa, gizarte osoan bezala. Geuk informazioa gehienetan erdaraz jasotzen dugu, beste komunikabideei bidaltzen zaien berdina jasotzen baitugu. Geure boletina elebidun egitea ezinezko zaigu; irrati libreen azken koordinadoran gai hau aipatu zen eta ea ze irtenbide ematen zaion...
EGAÑA OSA.
61

GaiezKomunikabidIrratiaBost Axola
EgileezOSA2Komunikabid

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude