"Kultura hitz dekoratiboa bilakatu da"


1989ko abenduaren 10an
Benito Lertxundiri elkarrizketa.

BENITO LERTXUNDI
"Kultura hitz dekoratiboa bilakatu da"
Rara avis atipikoa, kantagintza tradizionalaren azkenetariko profeta, Benito Lertxundi "Pazko gaierdi ondua" diskoa kaleratu berri du oraintsu ohizko doinu herrikoi eta zeltaz jorraturik. Bere musikaren ildoan, Benito sentsibilitatea eta hunkimendua trebatzen saiatu da berriro, baina geldiune labur bat hartuz, euskal kulturaren egoera dekoratiboa eta komunikabideen jarrera salatzen ditu hurrengo elkar hizketan, zenbait pertsonaren konportamendua aireratzen duen bitartean.
Oraintsu "rara avis" bezala kontsidera izan zaituzte Madril aldean. Egia al da Benito honelako espezimen arraroa dela?
Madril aldean beti egiten dituzte honelako gauzak. Propio ez diot beste inongo arrazoirik aurkitzen, baina beno. Norberak bere joera desberdinak ditu, baina ene kasuan neronek ere ez nuke jakingo nola definitu neure estiloa. Beharbada, gehiago arritzen nau munduan, eta Espainian zehar batez ere, ematen ari den erreziklajea; hau da, gauza bat bere agerpen edo agotamendura iristen denean prozesu bat ematen dela, ur lodietara arrimatuz beti ere. Joera hori, gutxienez, susmagarri egiten zait. Korronteen alde ibili beharreko portaera besterik ez zait iruditzen, gaur joera zer den hartara jo, eta hori aidatzen denean, beste batera zuzendu. Aldaketa horiek, ez bakoitzaren hizkuntza sendotzeko ematen diren garapen pausuak, aldakuntzak baizik, sospetxagarriak egiten zaizkit, fideltasunaren aldetik begiratuta.
Azken finean, gustatzen zaidan musita mota baten zerbitzuan jartzea da. Printzipioz, ez dut gehiegi maite musika konkretu baten zeharo espezialista bihurtzea, eta ez bestearena. Horregatik, sarri askotan esan ohi dut hanka bat leku batean dutela eta bestea, beste batean. Denetarik nati dut egin, neu eta neure gustoen modura.
Gusto horien barruan, ordea, musika herrikoiak leku zabala betetzen du.
Musika herrikoian hanka bat daukat beti, batzutan erdizka, bestetan ene kabuz sortutakoak trebatzen, baina beti hor nago. Musika herrikoia deskubritu nuenetik, izan ere, musikaren nolabaiteko funtsa eta ama dela ohartaraztera heldu bait nintzen.
Baina ez al duzu pentsa egungo poesia gaztean oinarritutako gai berriak inoiz tajutzea?
Poesian badut halaber neure gustoa. Estiloa baino poesiaren arima maite dut, alegia zer dion poesia horrek, zer mundu ukitu nahi duen edo zer nolako sentsibilitate mota isladatzen duen. Eta gehienetan, neronengandik irten den edo irten litekeen moduko zerbait da, nahiz beste batena izan. Niretzat gustagarri den mundu hori ukitu duen norbaitek, baldin eta ukitu badu, horixe bera neureganatzen dut. Beraz, egun lantzen den egituran berak trebatutakoa deigarri ez bazait egiten, formagatik behintzat ez dut erabiltzen.
Eta forma horien harian, izan duzu halako eboluzio edo garapen bat...
Nirekiko barneegi nago eta ez dut argi ikusten honela neure norabide eta lana, pausu batzu izan ditudala ederki askorik igarri arren, egiteko moduan bereziki. Gauza horiek, dena den, hobe aztertzen dira kanpotik, eta norbaitek neuk baino askoz argiago izango du ene obra eta bere garapena. Gardentasun falta da, beharbada.
Nola aurkitzen zara "Pazko gairedi ondua" diskoa burutu ondoren?
Diska guztietan bezalaxe, oraingoan ere azken momentuan ez naiz gustora gelditu, kantari kasik guztiei gertatuko zaien legez. Inpresioa antzekoa da normalean; grabaketa hasterakoan gehiago estimatzen da bukaeran baino. Eta egoera eta baldintza bortxatuetan aditzeagatik izango da akaso. Diskoarekin errekonziliatzeko pare bat hilabete igaro beharko ditut orain bera entzuteke, eta hau lan guztiekin gertatzen zait. Orduan, obra baloratzeko kondizioetan zaude.
Lehengo zenbait diskoren antzera, azken honek mundu zeltikoaren eragina duela dirudi?
Nik ez dut halafede, eragin hori ukatzen. Baina, esate batera, Nafarroako bi aire edo doinu sartu ditugu, eta norbaiti O'Carolan-en musika zela aitortu diodanean ez dit inolako zalantzarik erakutsi. Arazoa eta tema aspaldikoa da, hainbat musikologo aritu delarik gaiaren inguruan. Francisco de Gascuek, kasu, Bretainia, Irlanda, Euskal Herria eta beste paraje batzutako musika hartu zuen eta psikolojikoki konparaketa egin zuen; azterketaren ondorioz, %65a inguru erro edo enbor berekoa zela atera zitzaion. Hori zergatik? Ez dakigu.
Nolanahi ere den, famili edo kidetasuna badago, egon, bi kultura musikal hauen artean. Hau guztiau, garaiz garaiko eztabaida izan da. Gascuek datuok demostratu zituenean, euskaldunok jatorrizko ezer ez dugula azaltzen hasi zen, dena kanpotik hartzen genuela, baina Azkuek zorrotz erantzun zion arguadiatuz: batzuentzat aski dela gure kulturan beste kulturan gertatu den antzeko zerbait nabaritzea, gu beti besteen zerbitzuan egon garela baieztatzeko. Baina zegatik ez alderantziz? galdetzen zuen honela Azkuek. Gauzak honela, oso bitxia da dena. Guk eredu diskografikoa daukagu, irlandarra edo bretoia esaterako, gurea baino lehenago; baina, orduan, hartzen baditugu hemengo doinuak eta tratamendu berdina ematen badiegu, emaitza berdin berdina izaten da. Hori berezkoa da. Azken diskan, aitzitik, kanta irlandar jenuino edo jator bakarra agertzen da. Garrantzitsuena, bi kultura eta mundu hauetan sentsibilitate mota berdintsua dagoela da.
Benitoren kantaren bigarren harrobia Zuberoa eta bertako doinu herritarrak izan dira.
Zuberoa deskubrimendua izan zen niretzat garai batean. Bere kantagintzatik aparte, kantu mota hori oraindik bizirik zegoela somatu nuen, zenbait tokitan musikologoen esku baino geratu ez denean.
Zu zeu musikologo edo ikerlari antzekoa zera baita ere, ezta?
Ikerlari baino gehiago intuizioarekin mugitzen naiz. Zerbait aditu eta neure kantatzeko modutik pasatzen dut, besterik gabe. Atharratzeko Jauregia edo Jaun Barua, adibidez, ahaztua eta galduta zeuden eta neronek berreskuratu nituen, baina ez dut bestela musikologo paperik burutu. Herri honen tradizio bizitasuna miresgarria da, eta lehendabizikoz, pastoral batean ohartu nintzen horretaz.
Baina zeure joera herritarrak haustura edo etena jasan zuen "Gaueko ele ixilen baladak" diskarekin. Zergatik?
Baina Altabizkerren bertan badago geroxeago etorriko den beste joera. Baladek beste modu edo talante bat dute, baina konstanteak beti mantentzen dira. Nik egiten ez dudana zera da, alegia, diska aro edo etapa bezala kontsideratu; ez dut hori uste. Obra honela irten da epe batean, baina berak behar du bere denbora bat. Sarri askotan, gainera, zenbait material kanpoan geratu zait teknikaren exijentziagatik, eta kanta guzti horiek diskan sartu izan banitu, emaitza, beharbada, guztiz desberdina zatekeen. Bestalde, diskoz disko sailkapena egitea ez da komenigarria, diskoa urrats bat baita eta epe horretan badago beste edonolako kanturik. Honek ez du historia berezirik. Azken disko honetako kantu asko barianteak dira. Eta barianteetatik aparte erro batzuk daude, joera herrikoiak, eta denak nahastu egin ditut.
Kantagintza herritarren artean, egun bateren batzuk soilik geratzen zarete, azken profetak nolabait?
Gaur egun Europa osoan gertatzen ari den fenomenoa da hori, ezen mundu zelta bertan, halako profesionalizazio maila egon den lurralde bakarrenean, desagertze prozesua jasan dute. Eta lotsagarria da, egun, Botiven bezalako banda ikusgarria kalean jotzen aritzea diruaren truke. Benetan, uler ezin dezakedan gaia da. Eta hau Irlandan ari da gertatzen! Pentsa honela nola gabiltzan gainontzeko guztiok.
Hala ere, herriaren historiaz mintzo diren historiak minoria batentzat izango dira beti. Gaur egun egiten da baita ere musika herrikoia, eta finean, gustatu edo ez gustatzean dago kakoa. Atzetik beste batzu etor daitezke, baina...
Aldaketak ordea nabarmenak izan dira?
Jokabidea asko aldatu da, musikoaren bizibidea bezalatsu. Lehen, herriak parte hartzen zuen zuzenean ekitaldiak antolatzeko, eta honela, leku bakoitzean gauzak aurrera ateratzeko moduko talde ugari aurkitzen zen. Orain, berriz, erakundeak etorri dira, eta berauek ez dituzte honelako gauzak maite, konpromezu edo kontzientzia txarrez burutzen dituztelarik. Kultura, azken finean, hitz dekoratiboa bihurtu da.
Ze zentzutan esaten duzu hori?
Instituzioetatik ez da kultur politikarik nabari, ez musika alorrean behintzat. Aldundiek antolatu zuten "Herriz herri"ren ekitaldi batean, esate batera, honako anekdota kurioso hau gertatu zitzaidan: joan nintzen Basauri aldera kontzertua eskaintzera, eta guztia ongi zegoen ala ez galdetu zigun bertako zinegotzi batek. Baietza jasotzean, handik bazihoala aitortu eta akaso bueltaren bat emango zuela adierazi zigun, baina seguru asko jende gutxi agertuko zela; izan ere, asti gutxi izan zuten ekitaldia antolatu eta prestatzeko. Honen aurrean, zer esan dezakezu? Ba, hurrengoan txekea etxera igortzeko, erridikulua egin aurretik. Zentzu honetan, boikota egin nion beste behin edizio bati.
Gauzak honela, zertarako nahi ditugu euskal erakundeak, telebista, irratia eta beste hainbat makinazio, jendea euskal kulturatik urruntzen eta aldentzen ari baldin bada...
Finean Komunikabideek garrantzia haundia izan dute herriaren urruntze prozesu honetan. Komunikabideek markatzen bait dute egun kultur bidea, izugarrizko indarra dutelarik. Anekdota tamalgarriei segituz, gogoratzekoa da lehengoan Baionatik natorrela gertatu zitzaidana. Kotxean nindoala irratia piztu eta hara non esaten duen Malagako uholdeen berri eman ondoren: "Orain atzerriko albisteak ekarriko ditugu", eta Poloniako informazioa irakurtzen hasi zen. Baina, nola liteke honelakorik!
Nola ikusten duzu bada euskal komunikabideak, telebista eta irratia bereziki?
Hasiera batean esperantza haundiak sortu zituzten, baina egun gertatzen dena begi bistakoa da. Irrati eta telebista bi kate dauzkagu, bata euskaraz eta bestea gaztelera hutsez, eta kasu bietan erdarazkoa nagusitzen da. ETB Espainiako telebistaren sukurtsala bilakatu da, hango saio txarrenak kopiatzen dituelarik. Zertarako nahi dugu beraz telebista? Saran musika talde madrildar bat entzun ahal izateko "Plazarik plaza" programan gertatu bezala!
Berriki, ordea, mahai inguru batzutan ikusi ahal izan zaitugu. Zer nolako esperientzia izan da?
Gehiago ez noa bertara. Joan aurretik beldur handia nuen telebistara joateko, baina bukaeran baiezkoa erabaki nuen. Nolanahi ere, nik debatea nahi nuen, eztabaida gauza probetxugarria baita. Ez da pentsatu behar debatitzen den bakoitzean haserrea sortu behar denik, ezta urrik ere; gauzak sakondu egin behar dira, eztabaidatu, eta ez sinplekerik esatea bertara abiatu, jende askok ikusten baitu telebista egunetik egunera.
Sakontze hau ordea ez da aipaturiko mahai inguruetan ematen. Azkenekoaren ostean horixe bera esan nion Amatiñori, nere iritziz ezin bait da "Lecturas" bat egin; horrexegatik egin diet uko halako programei.
Azkenik, zer deritzozu Imanolen inguruan sortutako mugimendu guzti horri?
Lehenbizi aipatu behar dut, gai guztia sortu zenean "ja" esateko asmorik ere ez nuela, baina azkenean dantzan jarri naute neuri ere. Printzipioz, ez naiz gremioen aldekoa, gremioekin ez naizelako erlazionatzen, pertsonekin baizik. Hortik abiatuta, ez nago halako ekintza baten alde; ekintza, bestalde, protagonismo maila handikoa eta.
A.GOSTIN M.ARRIETA
27-30

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLERTXUNDI1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazLERTXUNDI1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezARRIETA5Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude