EUSKAL PUNTISTEN GURUTZlBIDEA


1989ko azaroaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tomas Arregi, zesta punta jokalariari elkarrizketa
Jose Bernardo Agirre, zesta punta jokalariari elkarrizketa

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (9)
EUSKAL PUNTISTEN GURUTZlBIDEA
Joan den astekoan Iparrameriketeko frontoietan (edota greban} dauden euskal zesta puntistak gaur egun egiten ari diren grebaren aurreko egoeraz ihardun genuen; aste honetakoan, berriz, batzurentzat euskal zesta puntaren harakiria eta besteentzat ezinbesteko eginbeharra den grebaren nondik norakoez ari izango gara. Connecticut estatuko Milford Jai Alui frontoiko plantilakoak diren Tomas Arregi eta Jose Bernardo Agirre, biak I.J.A.P.Aren partaide, ditugu solaskide.
Milfordera egindako bidaian, puntista hauen bizimodua gertuagotik ezagutzeko aukera izan nuen. Anekdota txiki bat besterik ez: larunbata arratsaldea zen, frontoira jokatzera joan aurreko afaria hartzen ari ginela, mahaikide batek afalondoa utzi eta pikete batera joan behar izan zuen, hura bukatutakoan goizeko lauretan zabor bilketa lanetan hasteko. Noiz arte horrela?
GALDERA.. Indikadore guztien arabera, zeharo aldatu da egoera grebaren eraginez. Nola ikusten duzue zuek?
ERANTZUNA.. Horrelakoetan suertatzen denez, onerako eta txarrerako. Onerako diogu pilotari kontzientzia eta batasuna lortu delako; eta txarrerako gaurdaino luze eta, itxura guztien arabera, luze joko duelako. Eta jende askok ez dakien dato bat emango dizugu: ez da iparrameriketako euskal zesta puntak ezagutzen (jasaten, hobe?) duen estraineko greba.
G.. Noiz jazo zen bada greba hori?
E.. 1968an hemen ziharduen euskal pelotariek grebari-ekin zioten, gutxi gora bebera guk jo dugun arrazoi berberengatik. Orduko pilotaririk onenek hartu zuten parte, baina aidanez antolaketa exkasa izan zen greta hura gelbidera eraman zuen zioa nagusia. Urte hartako denborada bukatu eta Estatu Espainolera joan zirenean egin zuten greba; hau da, jokatzeari utzi gabe; denborada bukatua zegoen jada, baldintza horietan berriro ez jokatzeko mehatxua luzatu zieten enpresei eta hauek, beti bezala, bereari eutsiz ez zuten amore eman. Grebalariak kontraturik gabe geratu ziren eta Estatu Batuetan ez baina Iparraldean eta Barcelonan jokatu behar izan zuten harik eta 1977an (greba hasi eta bederatzi urtetara). Aipatu urte honetan Brigdeporteko frontoi berriak kontratu eta itzuli ziren honuntza.
G.- Nola konpondu zuten enpresek jokalari eza?
E.- Euskal Herritik esperientzia handirik gabeko jokalariak ekarriz. Piskanaka piskanaka hobeak etortzen hasi ziren, egoera erabat normaldu zen arte. Ordukoan, gaur ez bezala, ezin izan zuten bertakorik kontratatu ez bait zegoen jokatzen jakingo zuen gizasemerik.
G.. Greba hark ezer lortu al zuen?
E.- Gauza handirik ez, egia esan. Egungoa, garai hartan konpontzeke geratu ziren motiboek sortu dute.
G.. Nola hasi zineten greba paratzen?
E.. Brigdeporteko frontoian jokatzen zuen Olarretek, lan baldintzak zirela medio, lan kontratoaren hausketa iragartzen zion eskutitza bidali zion enpresari. Gutun hark sekulako zabalkundea izan zuen gainontzeko frontoletan eta geroago I.J.A.P.A.ren sorrera ekarri zuen jokabide hark berehalako elkartasun frogak ezagutu zituen. Guzti hau 88ko haseran gertatu zen eta urte bereko martxoan egindako bileren ondoren Apirilaren 14ean Jai Alai Jokalarien Nazioarteko Elkartea (IJAPA) sortu zen. Bilera haietan greba urruneko posibilitatea baino ez zen, nahiz ondorengo gertakizunek sekulako abiaduraz bultzatu gintuzten grebara.
G.. Posibilitate hutsa zena, errealitate gauzatu?
E.. Jendea oso erreta zegoen eta egoera hari buelta eman beharreko ideia oso zabalduta pilotarien artean. Botazioak egin eta erabateko gehiengoa grebaren alde atera zen. Enpresek ez zuten, inolaz ere, gure elkartea errekonozitu nahi; eta desligitimazio horrek laguntza bila jarri gintuen. AUTOWORKERS eta TEAMSTERS izeneko sindikatuekin hasi ginen harremanetan baina jasoteko aholkuen arabera aurrenekera jo genuen.
G.- Zein motatako sindikatua da?
E.. Izenak dioen bezala, autogintzan ari diren langileez osatutakoa batipat. Nazio honetan Detroit hiria da nagusi autoen produkzioan eta oso ondo egituratuteko sindikatua dugu.
G.. Zeintzu dira grebara atera zaituzten arrazoiak?
E.. Hiru dira arrazoi nagusiak. Kontrato justua, seguru medikuak, eta erretiroa.
G.. Jorra ditzagun banan-bana. Kontrato justuak?
E.. Enpresek asko hobetu behar dute zesta puntistekin duten tratua. Oraingoa ez da duina. Askotan denborada bukatu eta ez dakigu datorren urtean lanik badugunentz. Eta horrela urtez urte. Antolatzeko aukera errekonozitzea. Greba planteiatzen hasi ginenean ez zuten gurekin hitz egin ere egin nahi. Gaur ordea, betin Auto Woriers Union sindikatuarekin elkartu garenez gero, honek eragindako bildurrez bidegarriago ikusten dute gurekito tratua.
G.. Seguruak?
E.. Oraingoan oso txarrak direnez, ez dute prestakuntza ondrosorik. Zenbait frontoitan, lesionatuz gero, ez da kobratzen. Argi denez, gutxienezko eskubideak ere ez dira errespetatzen.
G.. Erretiroa?
E.- Izan kontutan hogei bat urte eman ditzakegula lan honetan, eta kasu askotan guxtiago. Behin lana bukatuz gero ez da ezer kobratzen; eta lanean ari zaren bitartean ozta ozta aurrez dezakezu denbora labur baterako.
G.. Zein izan da, orain arte, grebak izan duen garapena?
E.- Gorago adierazi bezala Apirilean hasi zen. Guk enpresa guztiekin batera negoziatu nahi genuen, arazoa denei bait zegokien. Enpresak, aldiz, pilotariekin banan banan negoziatzeko prest zeuden, baina guk asmo horretan pilotariek lortutako batasuna txirtxilatzeko jokabidea baino ez genuen ikusi.
G.- Nola finantziatu ahal izan duzue greba?
E.- Lehendik nahiko estua geneukan gerrikoari zulo gehiago eginez. Zenbait zesta punta jaiaidi antolatu genituen Euskal Herrian barna, intentzio bikoitzaz: gure egoeraren berri eman eta ahal izanez gero Elkartearen diru sarrerak hobetu. Benetan eskertzekoa da egun haietan Euskal Herriak, ikusleak, komunikabideak...erakutsi zuten elkartasuna. Baldintza guztiak frontoi guztietan igualak ez direnez gero, zenbait frontoitan, beti ere IJAPAren oneritziz, hasiak dira pilotariak jokatzen eta lanean ari diren hauek ehuneko horrenbeste ematen dute grebaren sustapenerako. Auto Workers Union litzateke dugun beste finaniziabidea, greban dagoen zesta puntista bakoitzari hilean ehun dolar eta seguru medikuak ordaintzen dizkiolarik. Eta azkenik grebalariek beraiek, beti ere lan legalitateari muzin eginez lortzen dituzten lanetatik ( pizza karraitzaleak, hondakin biltzaileak...) ateratzen dutena.
G.- Nola doa legalitatearen bidea?
E.- Banak auziperatu behar izan ditugu frontoiak. Bridgeporten ekainean egin zen epaiketa eta sei hilabete arteko epea du epaileak sententzia emateko. Azken honekin ados ez egonez gero, parte bakoitzak gora jotzeko bi aukera izango ditu, bidea hau delarik: lehendabizi epaiketa frontoia dagoen hirian, ondoren Washingtonera eta azkenekoa New Yorkeko Gortea. Auzigaiaren garrantzi eza dela eta, nahiz guretzat berebizikoa izan, oso litekeena da Washingtonetik ez igarotzca eta honek dioenarekin konformatu behar izatea. Hor dugu, bestalde, gure aldeko epai batek sor lezakeen jurisprudentzia. Bide judizialetik abiatuta, gutxienez 91eko uda bitartean ez da azken hitza ezagutuko.
G.. Nork du irauteko posibilitate gehien?
E.- Enpresek sekulako jipoia hartu dute, baina urtetan zehar metatutako irabazlei eskez irauteko moduan daude. Guk, aldiz, arrazoiaren jabe izateak ematen digun kemenaz baliatu behar. Guk hasera planteamendutan akats nabarmena izan genuen; alegia, ez genuen uste enpresek gu ordezkatzeko jenderik izango zutenik. Abokatu batek egindako errekurtsoaren ondorioz ezin izango zuten Euskal Herritik jokalaririk ekarri eta bertan zeudenekin, ezin gu denok ordezkatzeko adina lortu. Enpresek, ordea, zesta eskuan nola jartzen den juxtu juxtu dakien jendea kontratatu zuen, eta azken erabaki honek hankazgoratu egin zituen gure plan guztiak.
G.. Kalterik izan dute enpresek?
E.. Errelatiboak; hau da, lehen baino dexente gutxiago irabazten dute, eta zenbait frontoitan iazko neguan erdira jaitsi da ikuslegoaren kopurua. Konparazio batera, lehen ez zuten sekulan publizitate nabarmenik egiten, grebaren ondoren,.aldiz, sekulako dirutzak gastatzen dituzte jendea frontoietaratuko duten kanpainak burutzen.
G. Zein izan da ikuslegoaren jarrera?
E.. Denetatik. Euskal Herrian ez bezala, hemengo publikoa ez da aditua. Hots, modu gordinean esanda, berdin zaio nor dagoen protekzio burukoaren azpian. Zesta puntista gutxi batzu badituzte bere fansak, baina orohar jota kontua apustua da. Lau axola, frontoian ari garenok zaldiak edo zakurrak garen. Kiniela eta apustua da gehienek kontutan izaten dutena. Euskal Herriko frontoietan luze baina lebiatsu den tantu batetan ikuslegoak txalotu egingo du, batipat tantua oso mugitua izan bada. Hemen, aldiz, zenbat eta tantu ikusgarriago izan orduan eta txistu gehiago, zenbat eta luzeago izan -ez zaie axola ikusgarria denentz, orduan eta apustu gutxiago egiteko aukera.
G.. Aurkitu al duzue elkartasunik bertan?
E.. Gure artean gehien gehienak bat datoz IJAPAren jokabidearekin; nahiz, grebari boikota eginez, bereu jarraitu ez duten pilotari euskaldunak izan. Ikuslegoaren elkartasuna tokiaren araberakoa izan da. Langile kontzientzia dagoen lekuetan nabarmena izan da zenbait enpresatan sindikatuak gure greba apoiatuz langileei frontoietara joan ez daitezen eskatuz egindako deiaren arrakasta. Connecticut estatuan, esate baterako, asko dira boikota praktikatu duten langileak. Floridan aldiz, bateko turistak eta besteko langile kontzientzia ezak biziki zaildu du elkartasuna. Guk frontoien kanpoaldean egindako piketeek ere izan dute zerikusirik. Jendeak lasaitasuna behar eta ez da batere atsegina frontoirako sarrera pankarta eta txartel artean egin beharra; honek, bistan da, etxean utzi ditu ikusle asko eta asko.
G. Zer jokabide izango duzue gaurtik aurrera?
E.. Gureari tinko eutsiz juztiziak esango duenari zai egon. Baikor gara prozesuaren bukaeran jasoko dugun emaitzarekin, baina bitartean iraun beharra dago. Beldur gara, arrazoia izanik ere, dena argitutakoan enpresek grebaren pisua eraman duten buruzagiei egin diezaieketen mendekua dela eta. Enpresak ados jarri eta buruzagi hauek inin ez kontratatuz, adibide gisa. Zenbait frontitan ari dira puntistak sartzen, oraingo jokabidea ahal den kopururik handiena lanean sartzea baita; behin barruan egonez gero, bertatik segitzeko.
G.. Zein baldintzatan ari zarete itzultzen?
E.. Onartu beharra dago, grebara irten giñenen baino kaxkarragoetan, oso zaila bait da irautea.
G.- Horrenbestez aldatu al du grebak zuen bizimodua?
E.. Diru falta dela eta pilotari getiago bizi gara pisuetan, asko of izioak ikasten hasiak dira, batzuk zesta utzi eta Euskal Herrira itzuli dira, zenbaltek jubilazioa aurreratu egin du. Egoera latza eta tamalgarria ikus dezakezunez. Argi utzi nahi izan dugu lanera itzuli diren guztiak IJAPAren aholkuz eta oneritziz sartu direla, eta kosta ala kosta lortuko dugula euskal zesta puntisten duintasuna Estatu Batuetan.
G.- Zer ondorio izango ditu oraingo konfliktibitateak hemendik urte batzutara?
E.- Hasi dira pilotari amerikarrak sortzen eta sartzen. Bi hitzetan esanda, ezin izango dute lehen hainbat etorri, baina gure ustez honek beti izango dute letua hemen. Besterik da, nondik hartuko dituzten plantilak osatzeko pilotariak. Honek, seguru asLi, birplanteiatu egingo du Euskal Herriak orain arte hemengo frontoien hornitzaile gisa egin duen lana. Bertako eskoletan ikasten ari diren pilotari gazteak hemen kokatzea zaila ikusten badute, zein gogorekin ekingo diote ikasteari? Geroak esan beza...
FRANKIE TAI
39-41

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazARREGI7
EgileezTAI1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude