EUSKAL PUNTISTEN GURUTZEBIDEA


1989ko urriaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ameriketan dabiltzan Tomas Arregi eta Jose Bernardo Agirre zesta puntistei elkarrizketa.

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (7)
EUSKAL PUNTISTEN GURUTZEBIDEA
Paradisura zihoaztelakoan, eguneroko errealitateak,bizitza oso bestelakoa dela erakutsi zien Euskal Herritik EEBBetara joan ziren pilotari gazteei. Zesta puntisten munduan garairik hoberenak joanak diren eritzia oso zabalduta dago. Sakela bete dolar ekartzeko asmotan abiatu eta zeozer atera dutenean kontent.
Lehendik ere xamurra ez bazen, azken urte t'erdi honetan daramaten grebak ikaragarri lausotu ditu bertan segitzen dutenen aurpegiak. Nolako bizimodua zeramaten jakin nahian hurbildu ginen New Yorketik gertu dagoen Connecticut estatura, Milhordeko frontoira, bertan lanean diharduten Tomas Arregi ('Uria' frontoietan) eta Jose Bernardo Agirre ('Tolosa' izengoitiz) zesta puntistekin grebaren berri jaso eta frontoi amerikar bat martxan ikusteko asmoz.
GALDERA.- Aspaldikoa al da zesta puntaren kontua Estatu Batuetan?
ERANTZUNA.- Iparrameriketako frontoiak ez dira gaur goizekoak; oker ez bagaude eta zaharrengandik jaso ditugun datuen arabera, mende honetako lehen urteetan hasi ziren zesta punta jaialdiak. Loussianan izandako feria batetan jokatu omen zen lehen partidua,eta estraineko frontoia duela 75 urte zabaldu omen zen Miamin. Beraz, tradizio haundia dago hemen zesta puntari dagokionez.
G.- Zein da Euskal Herritik hona etortzeko bidea?
E.- Lehen zein orain, Euskal Herriko frontoiak dira pilotari berrien harrobi. Gauza jakina da, Bizkaia aldean batipat zer zesta eskola piloa dagoen. Eskola hauetan hobekien zebiltzan gazteak lehen urrats gisa Bartzelona, Madrid eta Zaragozako frontoietan aritzen ziren, behin.esperientzia hartuz gero putzuaren gainetik jauzi egin eta hemengo frontoietan jokatzeko. Gaur egun egoera nahikotxo aldatu da; izan ere, aipatutako frontoi guzti horiek ixten joan dira pixkanaka, Bartzelonakoa izanik azken itxi dena.
G.- Horren arabera EEBBetako frontoiak hornitzailerik gabe geratu dira...
E.- Neurri batetan. Hartu kontutan daramagun greba honek hankaz gora jarri duela orain arteko prozedura. Hortaz, honantzako ohizko bidea azalduko dugu. Iparrameriketako entrepresek beren frontoiak zituzten estatu espainolean; eskolak eratzen zituzten jadanik martxan zeuden frontoietan eta pilotari berriak behar izanez gero eskola hauetatik hartzen zituzten. Adibide gisa, Bartzelonan itxi berri duten frontoia 'Dania Jai Alai' iparramerikar entrepresarena zen, bi helburu betetzen zituelarik: alde batetik Bartzelonan bertan espektakulua eskaini frontoia errentabilizatuz, eta bestetik 'Dania'ko frontoiaren harrobi eskola izan, pilotari-hornitzaile bezala. Bertara jokatzera zihoan euskal pilotari gazteak bazekien, ondo ibiliz gero bazuela tokirik 'Dania'ko frontoiaren plantilan.
G.- Gauza bera gertatu al da Euskal Herriko frontoiekin?
E.- Jakina. Hor ditugu Markina, Gernika, Durango eta abarretako eskolak. Entrepresa amerikerrek irakasleak, zestak, pilotak eta monitoreen gastuak subentzionatuz, lehentasuna zuten eskola horretan ikasten ari ziren pilotariak kontratatzerakoan. 78-79 denboraldian Bartzelonako frontoian 750 pzta. ordaintzen zituzten partidu bakoitzeko; bertan irabazitakoa nahiko ez eta etxetik bidali behar izaten zuten dirua. Dena dela, etxetik gertuagoko frontoietan ikastea merkeago bazen ere, pena merezi zuen denbora batez dirurik ez irabaztea, gerora begira frontoi on batean egoteko.
G.- Zenbat frontoi dago EEBBetan?
E.- Gaur egun hamalau dira, 'World Jai Alai' delarik, laurekin, frontoi gehien duen entrepresa. Floridan hamar dira, hiru Connecticut estatuan eta bat Road Island delakoan. Garai batetan Nevadan bi zeuden, Renon bat eta Las Vegasen bestea, azken hau Metro Golding Mayer zine produktorarena, kasino eta guzti zuen konplejo baten barruan. Baina ez zuten arrakastarik izan eta itxi egin zituzten.
G.- Eta zenbat puntista?
E.- Bataz beste, 400-500 pilotari inguru. Gehiengoa izanda ere, ez ziren denak Euskal Herritik etorriak; tartean beti zegoen mexikarren bat edo beste.
G.- Zesta punta bakarrik?
E.- 'Dania Jai Alai' entrepresa duela zenbait urte saiatu zen pala eta erremontea sartzen, baina punta zen ikuslegoaren gustokoena eta bertan behera utzi behar izan zituzten proiektuak.
G.- Greba hasi aurretiko egoeraz ari garenez, Euskal Herrian jendeak uste adina irabazten al zen?
E.- Ez, ez. Kirol gehienetan gertatzen den legez, punta-puntan dabiltzanek tropelekoek baino dexente gehiago irabazten zuten. Urteroko denboraldia laburra da, bost hilabete ingurukoa, eta hauetan irabazitakoarekin bizi behar gainontzeko hilabeteetan ere. Bestalde, frontoi guztiek ez dute berdin ordaintzen eta irabaziak ezberdinak dira frontoi batetik bestera; esaterako, Brigdeporteko frontoia 66an zabaldu zuten, eta ordurartekoek baino dexente hobeto ordaintzen zuten.
G.- Ezin beraz erretirorako ezer askorik aurreratu...
E.- Oso ondo zebilenak laupabost mila dolar aurrez zitzakeen bost hilabetetako denboraldian. Besteek ordea bizpahiru milarekin itzuli behar. Bizitzeko adina ateratzen zen, baina ez, inola ere, kapital polita metatzeko hainbat. Jendeak uste duena ez da hemen bizi duguna, oso bestelakoa baizik. Geure bizibaldintzak hobetzearren jo genuen grebara orain dela urte t'erdi eta horretan segitzen dugu.
Greba zerk eta nola sortu, erreibindikapenak, garapena, finantziabidea, 'Ijapa'ren sorrera eta beste hainbat puntu jorratuko ditugu datorren asteko alean, Estatu Batuetan bizi diren puntistei dedikatutako sorta honen bigarrena eta azkena izango den artikuluan.
FRANKIE TAI
Makina bat pilotariren amets bilakatu ziren Ameriketako frontoiak; egun egoera bestelakoa da.
Txikitatikan pilotan, noizbait itsasoz bestaldera jokatzeko asmoz.
22-23

Gaiez\Kirola\Pilota\Pilotariak
Pertsonaiaz\ARREGI7
Pertsonaiaz\AGIRRE14
Egileez\TAI1\Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude